Gertatu Sala BBK mantentzen da

Marwan: tristuraren irribarrea

Kontzertua. 2016ko apirilaren 2an. 20:30etan Sentibera da eta harrigarria da. Bere sentipenek hankapean hartzen zaituzte. Bere hitzak tristeak dira baina irribartsu datoz. Zaila da oso samurki dakartzan hitzen ispiluan ez begiratzea. Abestiak bilusten ditu. Babesik gabe uzten zaitu eta bere doinuei besarkatzea baino ez zaizu gelditzen. Marwan da, musikaria, ...

Zinegoak 2016: “El virus de la por”

Itxiera-ekitaldia eta emankizuna. 2016ko otsailaren 28an. 19:00etan. Zaurian hatza ipintzen duen filma. Istorio ausartak erakusten dituena. Beldurrik gabeko kontakizunak. Ventura Pons egile ospetsuaren eskutik zehaztasuna film bilakatuta. “El virus de la por” denboraren eta ikuspuntuaren gaineko saiakera da, pisu handiko ...

The Groovies: 70ko hamarkada ez zen inoiz joan

Kontzertua. 2016ko otsailaren 27a. 20:30etan. 70eko hamarkada hemen da eta 80koa ere bai, nahiz eta “The Groovies” taldearen Funka, Rocka eta Soula ez ziren inoiz joan. Bertsioak egiten dituen super talde honen arrakastaren gakoa da, etengabe zuzenekoak eman eta birak egiten jarraitzen baitute. Zanbateko bortitza dira zuzenean eta hala erakutsiko ...

Bilbo zinearen klasiko handiei begira

Zine Klasikoa Pantaila Handian 5. 2016ko otsailaren 22an, eta martxoaren 1 eta 9an. 20:00etan. Pizgarriak. Indartsuak. Klasikoak. Zinearen izenburu handiei begira ipini eta zine bilakatuko gara berriro ‘Klasikoak Pantaila Handian’ zikloarekin gozatzeko, zazpigarren artearen hiru izenburu handi hartuta, Viridiana”, “La gata sobre el tejado de zinc” eta “El Guateque”....

Goizak udaberri bilakatuz Bilboko Kontserbatorioan

Kontzertu-entzunaldia. 2016ko otsailaren 14an. 12:00etan. Musika sinfonikoaren argia Salako zirrikituetatik sartzen da. Abesti eguzkitsuak gure besaulkietan esnatzen dira. Jotako nota bakoitzak udaberri usaina du. Lau urtaroak direla edota Beethovenen bederatzigarrena, otsailaren 14an maiteminduta aterako gara BBK Salatik. Goiza esnatzeko Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga ...

David Pastoren sustraidun talentua – Nu Roots

Jazza Hileroko BJC-BBK. 2016ko otsailaren 24an. 20:00etan Agian mugatzeko zailena. Agian aldartetsuena. Agian Espainia osoko taula batean aurki daitekeen tronpeta jotzailerik onena. Gauza bat segurua da, David Pastor BBK Salara dator, besapean bere disko berri distiratsua dakar eta ez du inor epel utziko. Bere jazz eta ...

Carl Winther Trio & Jerry Bergonziren ezinbesteko jazza

Jazza hileroko BJC-BBK. 2016ko martxoaren 17an. 20:00etan. Carl Winther jazz egile eskandinabiar aparten artean piano jotzaile esanguratsuenetakoa da, talentu handikoa. Teknika izugarria du eta bere emankizunetan konposizio koloretsuak eskaintzen ditu. Danimarkako egile gazte onenaren saria irabazi zuen eta 2001. urtean Getxoko nazioarteko jaialdian ere lehen saria ...

Txano Gorritxu zitalaren istorio gozoa

Antzerkia. 2016ko martxoaren 11 eta 12an. 20:00etan. Komediaren basoan sartuko gara. Ikusleekin gertutasuna eta konplizitatea izateak dakarren abantailarekin. Txano Gorritxu zitalaren ipuina dator, dibertsioaren laguntzarekin zulora eror gaitezen. Musikazko komedia honek vodevil egitura hartu du eta ezusteak bata bestearen ondoren kateatuta, ikuskizun dibertigarria sortzen du, non ...

Dub eta reggaeren aitabitxia, Lee “Scratch” Perry

Music Legends. 2016ko martxoaren 22an. 20:00etan. Genero barruan bide berriak urratutakoa da. Garairik ez duten musika piezak sortu izan ditu. Musika idazten edo irakurtzen ikasi ez duen maisu handia. Ezohiko bidea hartu eta sormen eta berriztapen maila handiko emaitzak lortu ditu, musika betirako aldatzea lortuz. ...

Secondekin zientzia fikziorantz

Kontzertua. 2016ko martxoaren 18an. 20:00etan. Amu argia duten abestiak, ezohiko indarrarekin bultzatzen dutenak, soineko urdin elektrikoa dantza pistan estutuz. Zientzia fikziozko automata eta neoien unibertsoak espazioan barna garamatza. Kontu handiz eginiko melodiak, dantza helburu. Hozka egiten ez duten leloak. Ikuslearen bihotzean ziztada eragiten duten musika-tresnak....

Jodymoon: zain duzu musika

Musiketan. 2016ko martxoaren 13an. 20:00etan Adi: arrasto sakona uzten dute eta popera bideratutako sustraidun musika garaiera ukaezinera iristen da. Jodymoon dira eta besapean "All is waiting” lan berria hartuta datoz. Gehigarri eta faltsukeriarik gabe, gordin, eder eta intimo datoz holandarrak, beheko suan grabatutako abesti bilduma berriarekin. Kontu eta maitasun ...

Dougie MacLean: musikaren iparra

Musiketan. 2016ko otsailaren 21ean. 20:00etan. “Hazterik izan ez zuten sugarrak zimeldu egin dira eta joan dira, baina etenik gabe pentsatzen jarraitzen dut, bidea garbi daukat eta bihar zer egin badakit. Eskuak mugitzen hasi eta musuek beren bideari ekiten diotenean, desagertu egingo naiz”. “Caledonia” (galiarrez eta britonikoz caled, kalet, «gogorra» bretoieraz) ...

Berta Bittersweet: nekerik gabeko ametsak

Kontzertua. 2016ko otsailaren 13an. 20:00etan. Beti dena emateko prest. Gainezka egiten dio energiak. Indarra, freskotasuna eta naturaltasun kutsakorra dira burura dakarzkigun ideiak. Berta Bittersweet da eta bere estudioko azken lana aurkeztuko digu, “Choose the Love”, emozioz eta ...

Mikel Urdangarin: zubi ikustezinak koloreztatzen

Kontzertua. 2016ko apirilaren 8an. 20:00etan. Ikusleen eta abestien artean zubi ikustezinak koloreztatzen. Bere ikuslegoarekin lotura estutzeko musika larru gorrian eskaintzen. Bere artista izaera arrakastatsua oso-osorik. Gitarra jolaskor eta lotsagabearen laguntzaz. Istorioz betetako abestiak eta hitzez beteriko istorioak jaurtitzen dituzten gitarrak, bere ahoan beti eder bezain samurrak. Mikel Urdangarin ...

Bilbao Zinecittà, ametsen fabrika

Italiar zinema zikloa. 2016ko otsailaren 2, 3 eta 4an. 20:00etan. Argiak eta jakin gura pizten dira. Ikusleen pasioak gainezka egiten du. Bilboko bihotzean italiar zinema maite dutenentzat asebetetzeko aukera. “Zinecittà – Italiar Zinemaren Zikloko” ametsen fabrikari ateak zabalduko dizkiogu. Italian azkenaldian sortu diren zuzendari nagusien lan aipagarrienetako zenbaitzuk osatzen dute kartela....

Carles Benavent, zerua ukitzen

Carles Benavent trío + Tomasito eta Antonio Serrano. 2016ko otsailaren 12a. 20:00etan. Aldi honetan Carles Benavent bere istorioaren aurrean kokatuko da. Txunditzekoa da zuzenean ikustea. Bere eskuetan baxu elektrikoa arindu egiten da eta berezko mugak apurtzen ditu. Berea ez den soinekoan sartzen da. Usain flamenkoa duen atmosferan hegan ...

Pedro Ruiz: arimari atximurka eginez

Show. 2016ko apirilaren 15, 16 eta 17a. Aktualitatetik txingotekeriara, barretik samurtasunera, abesti parodikoetatik emoziozko omenaldietara. Urteak egon da oholtzarik zapaldu gabe eta Pedro Ruiz bueltan da, aitzindaria den generoan. BBK Salan “Eterno, el show” aurkeztuko du, luxuz ...

El Cabrero, poemen artzaina

Kontzertua. 2016ko martxoaren 19a. 20:00etan. Musikaren bide zidorretatik eramango gaitu. Eskulturak diren abesti eta bertsoak. Belarriekin eta gainerako zentzumenekin ukitu ditzagun. Esperientzia erabat berria dator BBK Salara. El Cabrero, flamenkoaren kondaira bizia, kante sakoneko hamaika gauetan zaildutako artista eta Emiliano Domínguez ...

Sarah McQuaid: ondutako Bourbonaren bidaia

Musiketan. 2016ko abenduaren 31n. 20:00etan. Jazzaren eta folkaren arteko bateratze bitxi honek neguko gau luze batean ondutako Bourbounarekin egiten den bidaia dirudi. Ahots sakona eta heldua du, Irlandako whisky onenak bezala, hiru aldiz destilatua. Txokoloatea eta ardoari botatako eztia bezala urtzen den musika. Sarah MacQuaid bere disko berriarekin ...

“Filinaren” oinordekoa den pianoa: Iván “Melón” Lewis 4tet

BJC-BBK jazza hilabetez hilabete. 2016ko urtarrilaren 30a. 20:00etan. “Filinaren” oinordekoa. Bebo Valdesek zaindu zuen larreko pianoa. Eta Chucho Valdesek. Beraien ikuspuntua bertsio garaikidean. Iván “Melón” Lewis da, bere belaunaldiak Kuban eman duen piano jotzaile onenetakoa eta musika latinoaren ...

Gauetik haratago

Ikusi eta entzuteko montaia poetikoa. 2016ko urtarrilaren 20an. 20:00etan. Gauaren pean zain gaude. Estaltzen gaituen gauean. Itzalik ez dagoenean. Eta beldurra uxatzen denean. Poesiak distira ozena duenean. Bertso garaienek garrasi egiten dutenean. Eta apur bat haratago “Aún más allá de la noche”. ...

Shakespeare baso filosofikoan, “Como gustéis”

Antzerkia. 2016ko urtarrilaren 23a. 20:00etan. “Como gustéis” idatzi intelektuala da, obra gurutzatzen duen hats musikalak girotua eta Shakespearen ohiartzun poetikoak handitzen dituena. Prosa eta poesia. Poesia eta prosa. Federika Dukesak agintea lapurtu ondoren hasten da obra, boterea berez zegokiona, ...

Guernica 1913: antzerki garaikideari sari nagusia

Antzerkia. 2016ko urtarrilaren 22an. 20:00etan. Lehen lantegia, lehen greba, lehen aldarrikapenak, agintariei lehen eskakizunak, lehen protestak, elizak eta fedeak inposatutako agintea zalantzan jarri zen lehen aldia... “Guernica 1913” antzezlanak klaseen arteko gatazka du mintzagai, “Esperanza y Unceta” lantegiko beharginek (gero Astra, Unceta y Compañía, arma laburren egile garrantzitsua ...

Windermere Club: ikusteko tentazioari uko egin behar?

Antzerkia. 2016ko otsailaren 19an eta 20an. 20:00etan. Bizitzea egokitu zaigun mundu honi buruzko azterketa irrigarria. Oscar Wilde oinarri hartuta arrakasta lortzeko abagune osoa duen ikuskizuna. Horri gainera saltsa musikaren erritmo eutsi ezina gehitzen badiogu, nork egingo dio uko tentazioari? Oscar Wilde handiaren lan ezagunenetako batean oinarritua, “Lady Windermeren ...

Musika zaleok, hemen datoz Elliot Murphy eta Olivier Durand

Musiketan. 2016ko abenduaren 17a. 20:00etan. Soka luzea dute. Eta sugarra. Betiko ereserkiak. Harribitxiz trufatutako bildumarekin dator, “Jet Lag”, “Take That Devil”, “Rain, Rain, Rain” edo “Green River” abestiekin, adibidez. Elliot Murphy da, rock folka maite dutenentzat gomendatua. Profesionaltasunez beteriko oinarri erritmiko bikainaren tran-tranarekin dator. Esan eta izan. Bere ...

Gabonak hauspo eta txakolin artean

Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa. 2015eko abenduaren 26 eta 27an. Gabonetan hauspo eta txakolin artean arituko gara. Beste urte batez Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoarekin topa egingo dugu. Gabonetako ikuskizuna, festa giroko musikarekin, pasioz eta zirraraz betea. Musika maite dutenek merezitako omenaldia izango dute, "Bizkaiko Txakolina"ren bizitasunarekin....

Elkartasun tona bat

Dokumentala. 2015eko abenduaren 7a. 18:30 Bizitza pelikulen bitartez elikatzen dugu. Eta filmeek bizitza elikatzen dute. Sukaldaritza kultura da. Kulturak jaten ematen digu. Abenduaren 7an, BBK Salako mahai berean eseriko gara “El Gusto es Mío” dokumentala aurkezteko. Filma German Rubiok egina da, ‘Dame 1 Minuto de Pan’ bideo lehiaketaren IV edizioko irabazleak. Dokumentalaren ...

Revólver: zutik jartzen diren abestiak

Kontzertu akustikoa. 2016ko urtarrilaren 9a. 21:00etan. Carlos Goñi BBK Sala dator, bilutsik, bere abestien hezurra mamitzera. Besapena bere azken lana dakar, “Babilonia”. Kentzea gehitzea da, gordintasunarekin ere zirrara sor daiteke, eta horren bila dabiltza bere abestiak. Aparteko apainkeriarik gabe, abesti bihozberekin eta bere gitarraren eta ahotsaren arimarekin ...

Tierra-Lurra: ahotsezko esperientzia berria

Kontzertu solidarioa. Abenduaren 4an. 20:30etan. Munduari bira 80 abestitan emango diogu. Edo bakarren bat gehiago. Nazioarteko folklorearen gainera igo eta ahotsezko esperientzia desberdina izango dugu. Zain ditugun kulturetara hurbiltzeko kilokada irudi eta kolore. KantArte taldea Paula Pérez Buenok zuzentzen du, eta bere azken lana “Tierra – Lurra” da, ahotsezko ...

Elegy: bihotza zimurtuta

Antzerki solidarioa. 2015eko abenduaren 21a. 20:00etan. Elegy lanak bihotza zimurtuta utziko dizu, airerik gabeko plastikozko poltsa bezala. Errealitate gordina, eta aldi berean poetikoa du mintzagai, gugandik hurbil gertatzen dena. Amodioa eta galera da, Iraken gertatzen dena. Elegy oroimenean murgiltzen da, inoren lurraldean zehar eginiko bidaiaren oroitzapenak dira, geltoki hutsetan, mugetan, bonbardatutako hirietan. ...

← Older
Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top