Tagged bbk

← Back to Homepage

BBK Live ´14ri itzulia 14 abestitan

Goiburu diren abestiak. Kantu hauen aldeko apustua egiten dugu. Edizio berri honetan ez dugu uste BBK Live jaialdian ezustekorik gertatuko denik, baina bada ez bada Kobetamendiko tenperatura igoko duten abestien doinuak gogora ekarri nahi dizkizugu. Itzuli bat egin eta BBK Salan aukeratu ditugun abestien bitartez zure belarriak ...

View BBK Live ´14ri itzulia 14 abestitan

De Cádiz… Cádiz, BBK Flamenkoa zikloa

Talentua barra-barra duen lurraldea. Xarma eta kasta menperatzen dituena. Flamenkoaren ikur handienak jaiotzen ikusi dituen lurra. Cadiz eta Portuak, honela deitzen diote flamenkoan Cadiz inguruko herri cadiztarrek osatzen duten eremuari, hau da San Fernando, Chiclana de la Frontera, Puerto Real, El Puerto de Santa María eta Sanlúcar de Barrameda herriek ...

View De Cádiz… Cádiz, BBK Flamenkoa zikloa

Ijitoen festa handia “Triana pura y pura”

Buruan irudikatzen dugun bidaia horren gurdi gainean jarriko gara. Flamenkoaren larrua zeharkatzeko. Mugako artearen lurraldeetan murgiltzeko. Beste urte batez, generoaren ikur handiak eta proposamen originalenak batzen dituen zikloa dator, mimo handiz sortua, haratago joan eta hainbat aurkikuntza egin ditzagun. Apirilaren ...

View Ijitoen festa handia “Triana pura y pura”

Irudikatutako bidaia, BBK Flamenkoa 2014 zikloa

Irudikatutako bidaia horretann ‘duendea’ dugu lagun. Flamenkoaren larrua zeharkatuko dugu. Muga-ertzeko artearen olatuetan murgilduko gara. Beste urte batez arreta handiz antolaturiko zikloa dator, generoak dituen ikur handiak eta proposamen berritzaileenak oholtza gainean jartzeko asmoarekin, haratago joan eta bide berriak ezagutu ditzagun. Edizio honetan lurralde desberdinetan zehar ibilbideak proposatuko dira, bai ...

View Irudikatutako bidaia, BBK Flamenkoa 2014 zikloa

Jazzetik haratago: Jorge Rossy 4tet

Beste gau batez benetako jazzari emango diogu geure burua. Sentsazio berriak atsegin dituzten zaletuentzat. Guretzat guztiontzat. Musikarien arteko jolas gaua izango dugu aparteko laukote batekin: Jorge Rossy 4tet. Jazz garaikideko bateria jotzaile onenetako baten makilek luxu hutsa den taldea izango dute oinarri, ...

View Jazzetik haratago: Jorge Rossy 4tet

Arimarentzat baltsamoa: The Whybirds

Denborarik gabeko abesti sorta batean giltzapetutako doinuak. Edertasuna eta entzulearen ongizatea helburu duten letrak. Arimarentzat benetako baltsamoa dakar The Whybirds taldeak. Hegoaldeko haizearen ufada. Azkena rock jaialdian ikusleak bereganatu zituen rock amerikarreko hirukoa. ...

View Arimarentzat baltsamoa: The Whybirds

“BBK Sari Nagusia” abesbatzentzako XVI. konposaketa lehiaketa

Abesbatzentzat eginiko doinuen errepertorioa zabaltzen eta berritzen. Sasoirik onenean dauden egile original eta aipagarrienen lana onesten, hainbeste jarraitzaile dituen genero honen maila etengabe igotzen dutenen lana, alegia. Beste urte batez, “BBK Sari Nagusia” abesbatzentzako XVI. Konposaketa Lehiaketa dator “Naturaren Lau Osagaiak” izenburuarekin. Lehiaketa entzutetsu honetan ...

View “BBK Sari Nagusia” abesbatzentzako XVI. konposaketa lehiaketa

Ez da munduaren bukaera, aste-bukaera da BBK Salan

Badator ditxosozko 21/12/12, planeta guztiak lerrokatuta daude eta dena bukatzera doa. Ez jauna. BBK Salan ez. Adi, ez da munduaren amaiera izango, asteburu berezi baten hasiera baizik. Santo Tomas da eta horrelako data berezi batekin batera etorri behar zuen: ...

View Ez da munduaren bukaera, aste-bukaera da BBK Salan

III. BBK Jazz erakustaldia: urrats bat ere ez atzera

Beti aurrera begira. Datorrenari adi. Bigarren grand jazz jardunaldi hontarako bi avantgarde proposamen ditugu. "Lila" Borja Barrueta bilbotarraren egitasmo pertsonala da; gitarra hawaiar batekin sortutako hainbat abesti dira, bat-batekotasunaren hazia da musika-tresna, lau musikariak jolasean eta sormenean murgiltzeko aitzakia. Barruetak atsegin du “oso soila den tresna batetik ...

View III. BBK Jazz erakustaldia: urrats bat ere ez atzera

Maitasuna fadoaren menpe: Antonio Chainho

Gitarra portugaldarraren maisua. Gizateriaren hondare hau ongi menperatzen du. Arima pozteko etorriko da, zeruari kantatzeko. Benetako musika portugaldarrari bere paleta koloretsuarekin giro berriak ematera dator. Gitarrazko elkarrizketaz betetako eta sei sokei omenaldia egiteko gaua izango da, noite de fado berri bat. Fado portugaldarrak duen gitarra ...

View Maitasuna fadoaren menpe: Antonio Chainho

Ispiluen musika: Luis Eduardo Aute eta Marina Heredia

Ispiluak hitzik gabe gelditzen dira. Gala trajea jantziko dugu. 2012ko BBK Flamenkoa zikloa hastera doa Ispiluen Musikarekin. Poesiaren eta musika flamenkoaren arteko behin-betiko topaketa. Biak behin eta berriz gurutzatzen dira, behin eta berriz aldentzen dira, eta hurbiltzen diren bakoitzean arte-adierazpen berriei bidea zabaltzen diete, ...

View Ispiluen musika: Luis Eduardo Aute eta Marina Heredia

Liburu bat tweet baten truke

Gaur, apirilaren 23a, era berezian ospatuko dugu liburuen nazioarteko eguna. BBK Fundazioak plazaratutako bizkaiko gaien ezinbesteko bildumako bost liburu oparituko digutu. Erabat doan lortu ahal izango duzun liburuetako bat, BBK Fundazioak kaleratu berri du, eta tweet baten truke eskuratu ahal ...

View Liburu bat tweet baten truke

Thinking Football Eduardo Galeano, Patxi Alonso, Sid Lowe, Ramoneda eta Filippo Ricci-rekin

Lehia berri bat hastera doa eta zuk ere zelaigunera salto egitea nahi dugu. Thinking Football ekimenen baitan bi data berri ditugu, eta BBK Salako oholtzaren gainean aparteko jokalari taldea lehiatuko da. Athletic Club Fundazioaren eta BBK ...

View Thinking Football Eduardo Galeano, Patxi Alonso, Sid Lowe, Ramoneda eta Filippo Ricci-rekin

Camané, emoziozko artea

Bihotz-minaren kantua ahotan hartuta. Ondoko herriaren arima arte portugaldarrarekin gorenera iritsiko da. Apunta ezazu: apirilaren 25a. BBKren Noites do Fado Lehen Zikloaren geldialdia, lur hartzear da. Amodioari kantuan, bizitzako miseriei, iraganari, saudadeari. Hasteko, Carlos Manuel Moutinho Paiva dos Santos Duarte dator, “Camané” ezizenekoa. “Grande Noite ...

View Camané, emoziozko artea

Goi mailako astea. BBK Mendiko Astea.

Gizona etengabe dabil bere mugen bila. Amaierarik ez duela dirudien mundu batean. Aukera amaigabeak. Abentura ezagun dugunaren mugetan. Mendiarekiko grina. Eta hau guztia sakonago ezagutzeko, urtearen mugetan dator BBK Mendiko Astea. Abenduaren 2an bidea zabaltzeko erakusketa bat dugu, “Hego Polora iritsi ...

View Goi mailako astea. BBK Mendiko Astea.

Wyoming y los Insolventes, azkenean dakiena egiten du.

Atera ezazu errotuladore gorria. Edo fosfoa. Apunta ezazu agendan. Zoaz ziztu batean sarreren bila. BBK Salak abenduko egitarauan sartu duen azken artistak zeresan handia emango du. Gran Wyoming polifazetikoari buruz ari gara. 300 mila urte telebistan duen ikuslegoari eskaini eta ...

View Wyoming y los Insolventes, azkenean dakiena egiten du.

Brad Mehldau, Joe Martin eta Jorge Rossy

Kontzertu berezia zerbait berezia ospatzeko. Dagoeneko 20 udazken bete dira Bilbaína Jazz Clubek lehen urratsak egin zituenetik. Eta negu honetan, gure egutegia gorriz margotuko dugu jazzak mundu osoan duen izar dizdiratsuenetako baten izenarekin. Brad Mehldau Trio dugu hizpide, Joe Martin ...

View Brad Mehldau, Joe Martin eta Jorge Rossy

Genero indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna

  Ez. Ez. Ez. Ez. Ez. Ez. Bakar bat ere ez gehiago. Esan ozen. Tolerantziarik ez genero indarkeriarekin. Etxeko erasoak. Bortxaketak. Indarkeria psikologikoa. Azaroaren 25a da eguna, zatoz eta guztiok elkarrekin ozen esango dugu. Genero indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna BBK Salan ere gogora ekarriko dugu. ...

View Genero indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna

Mitua: Rickie Lee Jones

Sailka ezina. Originala. Artista miresgarria. Rickie Lee Jones-ek hurrengo azaroaren 29an BBK Salan lur hartuko du. Bere ibilbidean, era guztietako estiloetan aritu izan da Jones, rock, rhythm and blues, pop eta jazza tarteko, sailka ezina den berezko estiloa sortuz. 70eko hamarkada ...

View Mitua: Rickie Lee Jones

Zulo sakonean, Seth Lakeman

Zuloaren sakontasunean. Insipiraziorik gordinenean errotuta ditu sustraiak. Abesti batzuk grabatzeko kobrezko meazulo baten amaierara jaitsi arte. Ikur horrekin dator Seth Lakeman biolin-jotzaile, folkie txalotua, besapean "Tales from the barrel” bere azken diskoa dakarrela. Musikaren mugak apurtzen dituen musikaria. Etiketak ...

View Zulo sakonean, Seth Lakeman

Modernitatearen klasikoa: Pat Metheny

Besapean 17 grammy sari. Bere ikur nagusia jazz-gitarra berriro asmatu izana. Pat Metheny Bilkoko bihotzera dator, itxura guztien arabera urteko kontzertua izango dena eskaintzeko. Hau guztia 1974 aldera hasi zen. Nazioarteko jazzean urte horretan agertu zen Metheny eta hurrengo hiru urteetan Gary Burton bibrafono-musikari ...

View Modernitatearen klasikoa: Pat Metheny

Uncensored: VI Zentsura AT!

Zentsurarik gabeko bertsioa dator. Mozketarik gabe. Isilunerik gabe. Genero honetan egiten diren jaialdien artean nagusia dator. Zentzura At! seigarren edizioan dator, isilpetzen den musika, debekatutako irudia edo moztutako informazioa injustizia salagarria dela aldarrikatzeko. Eta honaino iritsi gara esateko. Uneren batean, arrazoiren ...

View Uncensored: VI Zentsura AT!

Badator Crossmania

Ez diezazula inork kontatu. Apuntatu. Azaroaren 26an Cristopher Cross jauna BBK Salako oholtza gainean. Radiostar hitzari zentzu berria eman zion musikaria. Sofistikatua. Egungoa. "Sailing" "Never be the same" "Say serás mía" bezalako superhitak, arrakasten zerrendetara ziztu bizian igo ziren satin ...

View Badator Crossmania

Jasper Johns, armonia pentsakorra

Data hauek ez itzazu inolaz ere ahaztu, urriaren 14a eta 26a. Eta erakusketa hau ere ez: “Jasper Johns Grabatugilea”. Lekua BBK Sala. Argi adierazten dizugu, artista estatubatuar honi eskainitako erakusketak oso bakanak izaten baitira. Akuafortez eginiko grabatuetan pintoreak urteetan zehar izan ...

View Jasper Johns, armonia pentsakorra

II. BBK Jazz erakustaldia

Urriaren 7tik 15era Jazz erakustaldi berria zabalduko dugu BBK Salan. Goi mailako artistez osatutako kartelarekin. Borobila. Erakustaldia hilaren 7an zabalduko du platera soniko dastagarria eskaniko duen The Hot Wok taldeak. Ondoren, Andrzej Olejniczak, Poloniako artista zaporetsuak, ...

View II. BBK Jazz erakustaldia

Musika Garaikideen XXXI. BBK Jaialdia

BBK Salak, datorren urriaren 3tik aurrera, Musika Garaikideen XXXI. BBK Jaialdia hartuko du. Maila handiko zazpi kontzertu izango dira, eta guztiek izango dute musika garaikidea hiriaren bihotzera hurbiltzeko helburua. Gure itxaropena da aurten, aurreko urteetan bezala, jendearen eta kritikaren harrera bikaina ...

View Musika Garaikideen XXXI. BBK Jaialdia

Ranking!

Hauek dira lehen sailkapenean: Asier Martin @Laurytxu Roberto Andrés Patti @_asier85 Laura Sb @La_Noe_79 @oskarerraskin @ElcielodeRomdou iran_andres@hotmail.com

View Ranking!

Klasiko baten itzulera: MUSIKETAN

I will SurviveChloé Lacan | Myspace Music Videos Zorionekoak gu. Kritikak eta ikuslegoak emaniko erantzun bikainaren ostean, Musiketan jaialdia hiriaren bihotzera ...

View Klasiko baten itzulera: MUSIKETAN

Art&Fashionen aurkezpena

Nazioarte osoan artea eta moda uztartzen dituen lehiaketa bakarra. Art&Fashion esklusiboa Bilboko bihotzera dator. Modaren, kulturaren eta artearen ingurumarian ikur eta izen handi direnei alfonbra gorria jarrita amaituko dugu hilabetea.   Hurrengo hilaren 27an, artearen korronte berrietan oinarritutako diseinu berezienak BBK Salako ...

View Art&Fashionen aurkezpena

Poesia, bere gordintasunean

Eta tontorraren puntatik hasiko da. Hitzek benetako garrantzia duten toki hori zabalduko dugu. Lirika-generoaren eremua. Irailaren 19an hasiko da Poesiaren III Topaketa. Eta poeta gosalduz hasiko da. Bularrean poesia hitza tatuatuz. GALATEA talde txalotuarekin. Tatuajes Literarios izeneko ikuskizuna taularatuko dute. ...

View Poesia, bere gordintasunean

← Older
Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top