You are currently browsing Zinema

Browse archive...

← Back to Homepage

Bilinbolaka: Thinking Football Film Festival

Baloia bilinbolaka dugu berriro BBK Salan. Alfonbra berdea zabalduko dugu “Thinking Football Film Festival”-en hirugarren edizioa hartzeko. Athletic FundazioaAthletic Fundazioak eta BBK Salak antolatua, hirugarren edizioa izango du aurtengo Thinking Football Film Festivalek. Bertan hamar dokumental aurkeztuko dira, Brasil, Frantzia, Alemania, Estatu Batuak, Polonia eta Erresuma Batukoak. ...

View Bilinbolaka: Thinking Football Film Festival

Kondaira zeluloide bilakatuta: “Casablanca” eta “Gizon lasaia”

Klasikoak begirada sakonarekin ikusiko ditugu. Egundo izan diren artelan txalotu eta bitxienei alfonbra gorria jarriko diegu. Zeluloidearen bi kondaira handi BBK Salan. Klasikoak pantaila handian jardunaldien hirugarren edizioa merezi bezala hasteko bi lehen ekitaldi handi izango ditugu. Urtarrilaren 21ean hitz larriz ...

View Kondaira zeluloide bilakatuta: “Casablanca” eta “Gizon lasaia”

Bilbo klasikoei begira

Hiririk handienak izen handienei eta egundo izan diren izar distiratsuenei begiratuko die. Urtarrilean, otsailean eta martxoan BBK Sala zinema bilakatuko da berriro, alfonbra gorria zabaldu eta pantaila handiko klasikoen hirugarren edizioa eskaintzeko. Zikloa Arrebato Zinemak elkartearekin batera ...

View Bilbo klasikoei begira

Gorenean, Mendi Film Festival

Ertza hasiera denean. Balentriak balentria gainditzen duenean. Zure balentriak mendi baten tamaina duenean. Beste urte batez mundu erdian eredugarria den mendi filmen jaialdia Bilboko bihotzean, Mendi Film Festival jaialdiaz ari gara. Ekitaldia nazioarteko erreferentzia bilakatu da eskubide osoz mendiko eta abenturazko zinemaldietan. Bere helburu nagusia ...

View Gorenean, Mendi Film Festival

Doctor Deseo BBK Salan biluzten da

Ezohiko kontzertua izango da. Denbora luzean ahazten ez den horietakoa. Zuzeneko itzelarekin izango dira oholtza gainean. Duten eskarmentu osoarekin. Gozo. Oldarkor, dibertigarri eta hitz ahaztezinekin. Arrakastaren taula gainean urteak daramatzan talde baten independentzia guztiarekin gozatuko dugu. Doctor Deseo era akustikoan izango ...

View Doctor Deseo BBK Salan biluzten da

ZINEBI 56: belaunaldi osoaren askatasuna

Zinea gara berriro. Handi bezain zabala. Munduan ospe handiena duen jaialdietako batekin, gure ZINEBI maitearekin. Botxoak zeluloidearen hiriburua dela aldarrikatu nahi du eta zinemaldien aristokrazian urrats berria egingo du. Azaroaren 15 eta 20 artean begirada desberdineko jaialdi hau hartuko dugu, egungo mundu osoko dokumental egile eta laburmetraia ...

View ZINEBI 56: belaunaldi osoaren askatasuna

Zinemakumeak, urrezko amaiera

“Happy, Happy” eta “Un castillo en Italia” lanekin amaituko da aurten Emakumeek eginiko zinemaren Erakustaldia. Lehena, “Happy, Happy”, bide zidorrik nahi ez duen estreinaldi lana da. Irudimenez, umore freskagarriz eta lirikotasunez beteriko oparia da, benetako ezustekoa. Filmak Agnes Kittelsen, Henrik Rafaelsen, Maibritt Saerens ...

View Zinemakumeak, urrezko amaiera

Belaunaldi baten ahotsak: Manuela Moreno eta Lake Bell

Emakumeek eginiko zinemaren hirugarren Erakustaldian, Manuela Moreno errealizadorea BBK Salan bertatik bertara izango dugu, eta ez da aukera makala. Gidoi egilea eta zuzendaria da Manuela, Murtziako Arte Dramatikoko (ESAD) Goi Eskolan Arte Dramatikoan lizentziatua, ikasketak (ECAM) edo Madrilgo Zine eta Ikusentzunezkoen Eskolan osatu zituen, ...

View Belaunaldi baten ahotsak: Manuela Moreno eta Lake Bell

Zinearen historian kasu bakarra: Dorothy Arnzer

Begirada desberdina duen zinema jaialdiaren bigarren eguna dator eta merezi bezalako omenaldiarekin dator, gainera. Dorothy Arzner (1897-1979) San Franciscon jaio zen baina Los Angelesen hazi zen eta zine amerikarraren historian kasu bakarra izan zen. Hollywooden urrezko garaian ibilbide profesional oparoa egin zuen, eta emakumezkoak zinemaren industrian ...

View Zinearen historian kasu bakarra: Dorothy Arnzer

Zinemakumeak: emozio gogorrak

Alfonbra gorria luze eta zabal jartzera goaz Zinemakumeak jaialdiaren edizio berrian, zine ona eta ugaria, emakumezko errealizadoreek egina. Hasteko emozio gogorrak ditugu. Drew Barrymore zuzendariaren komedia dramatikoak, hainbat jaialditan izendatutako “Whip it” lanak zabalduko du ...

View Zinemakumeak: emozio gogorrak

Zinemakumeak gara

Zinea gara. Talentua gara. Begirada desberdineko jaialdia gara, Zinemakumeak aurten ere alfonbra gorria zabaltzera doa. Emakumeek zuzendutako zine ona eta ugaria. Emakumeek Zuzendutako XIX. Zine Erakustaldian munduko hainbat tokitan sarituak izan diren makina bat luzemetraia eta laburmetraia eskainiko dira. Urriaren 22 eta 25 artean hainbat harribitxi pantailaratuko dira, Manuela Moreno, Lake ...

View Zinemakumeak gara

Bilbo nostalgiaz beteta: zinemaren klasikoak II

Urrezko zinema berriro heldu da Bilboko erdigunera. Bilbo berriro dago zinemaren klasikoei begira. Hona hemen “Pantaila Handiko Zinema Klasiko” onena, BBK Salan, Arrebato Zinema Elkartearen eskutik, irailaren 16an eta 17an. Blake Edwarsen “Breakfast at Tiffany´s” filma eta Stanly Donenen “Singing in the rain” film musikalik ezagunena....

View Bilbo nostalgiaz beteta: zinemaren klasikoak II

Bilbok Sail In Festivalera begira jarri du branka

Brankatik dator indarra. Haizearen ufadak entzuten dira. Ura aparrez betetzen da. Irailean kaia berri baterantz zuzenduko dugu branka. Sail in Festival jaialdiaren ekitaldi berria dator eta han dugu iparrorratza. Goi mailako zinearekin askatu ditugu txikotak. Maila ...

View Bilbok Sail In Festivalera begira jarri du branka

Frankenstein bilbotarrei zelatan, FANT jaialdian

Aurten ezin izango diozu gonbitari ezetz esan; Frankenstein bera arituko baita bilbotarrei FANT jaialdiaren XX. ekitaldira etortzeko mehatxuak bideratzen. Izan ere, munstro honen aurpegi zurbil eta oldarkorra erabili baitu Koldo Serra zine zuzendariak kartela diseinatzerakoan, zinemara behar bezala iritsi gaitezen. Maiatzaren 9a ...

View Frankenstein bilbotarrei zelatan, FANT jaialdian

Bilbo zinearen klasikoei begira

Urrezko zinea dator Bilboko hirigunera. Kreditu handiena eta izarrik disdiratsuenena. Zeluloidearen historiak izan dituen harribitxien bilduma, oraindik eta pantaila handiagoan. BBK Salara “Zine Klasikoa Pantaila Handian” zikloa dator hilaren 24an eta 25ean, Arrebato Zinema elkartearen eskutik. Billy ...

View Bilbo zinearen klasikoei begira

Futbola eta krispetak “Thinking Football Film Festival”

Baloia badoa, eta kamara atzetik. 90 minutuko jokoa eta film sorta zabala. Krispeten eta futbolaren arteko topaketa perfektua. Beste urte batez “Thinking football film festival” zinea eta futbola uztartzen dituen lehen zinemaldia, ...

View Futbola eta krispetak “Thinking Football Film Festival”

Ijitoen festa handia “Triana pura y pura”

Buruan irudikatzen dugun bidaia horren gurdi gainean jarriko gara. Flamenkoaren larrua zeharkatzeko. Mugako artearen lurraldeetan murgiltzeko. Beste urte batez, generoaren ikur handiak eta proposamen originalenak batzen dituen zikloa dator, mimo handiz sortua, haratago joan eta hainbat aurkikuntza egin ditzagun. Apirilaren ...

View Ijitoen festa handia “Triana pura y pura”

Irudikatutako bidaia, BBK Flamenkoa 2014 zikloa

Irudikatutako bidaia horretann ‘duendea’ dugu lagun. Flamenkoaren larrua zeharkatuko dugu. Muga-ertzeko artearen olatuetan murgilduko gara. Beste urte batez arreta handiz antolaturiko zikloa dator, generoak dituen ikur handiak eta proposamen berritzaileenak oholtza gainean jartzeko asmoarekin, haratago joan eta bide berriak ezagutu ditzagun. Edizio honetan lurralde desberdinetan zehar ibilbideak proposatuko dira, bai ...

View Irudikatutako bidaia, BBK Flamenkoa 2014 zikloa

Ohorea: Mario Camus zikloa

Denborak filmak zaharkitzen ditu. Oroitzapenak lausotzen dira. Esker onaren eta miresmenaren garaia iritsi dira. Zineak izan duen egile handienetakoa. Narratibaren maisua. Zehatza. Bere istorio originalak kontatzean erlogugile suitzar baten adinako zehaztasuna zerabilen. Gauza zuzenetara iristeko zehatz mehatz nondik joan behar zen bazekien ...

View Ohorea: Mario Camus zikloa

Ezin da gorago joan: Mendi Film Festival

Mugak lurruntzen direnean. Helmuga abiapuntua denean eta balentriak balentria gainditzen duenean. Gorago joateari ezinezkoa irizten diozun unean bertan muga izateari uzten dioten mugez gozatzen hasten zara. Beste urte batez, mendiak bezain garaiak diren balentriei buruzko zinemaldiak BBK Sala hartuko du. Beste urte batez, mundu erdian eredugarria den mendiari buruzko zinemaldia ...

View Ezin da gorago joan: Mendi Film Festival

Rockaren historiarekin 160 metroko zubia marrazten

160 metro deus ez dira baina dena izan daitezke. Kasu honetan guztia dira. Bi itsas adarren arteko zubia baino gehiago. Musika independentziaren eta bi ertzen arteko batasunaren aldeko apustua. Rockak bere aberria zeukan eta musika Ibaizabalen bizi ...

View Rockaren historiarekin 160 metroko zubia marrazten

Zine labur eta dokumentalaren aldarria: ZINEBI 55

BBK Sala hasieran izan zuen funtsera itzuliko da. Zine jantzian izango gara laster eta modu handian, gainera. Munduko jaialdi handienetako batekin, gure Zinebi maitearekin. Zinemaldien aristokrazian tokia izan baduela aldarrikatuko du berriro. Azaroaren 16 eta 21 artean zinemaldi honetako egitarauko bi ziklo hartuko ditugu: Paulino Viota eta Bertoko ...

View Zine labur eta dokumentalaren aldarria: ZINEBI 55

Zinemakumeak sari nagusia

Teloia jeistera doa. Urduritasuna nagusi da, aurki ezagutuko baitira Zinemakumeak jaialdiaren irabazleak. Itxiera-ekitaldia heldu da, laburmetraien maratoiarekin, ‘Zinea zabaltzeko plataforma berriak’ mahai inguruarekin eta #littleSecretFilm lanaren eta “La pájara” saridunaren proiekzioekin. Eta, ...

View Zinemakumeak sari nagusia

Estatu Batuetako underground zinearen sortzaile eta inspirazio-iturria

Maya Deren gurasoekin iritsi zen New Yorkera, Ukrainiatik, juduen eta Trotsky zaleen kontrako jazarpenetatik ihesi. Underground zinearen ama eta inspiratzailetzat hartzen dute Amerikako Estatu Batuetan eta, ondorioz, XX. mendeko bigarren abangoardia artistikoetako kide da. Hamazortzi urte zuela ezkondu zen bere lehenengo senarrarekin, azkar sartu zen talde ...

View Estatu Batuetako underground zinearen sortzaile eta inspirazio-iturria

Ida Lupino handia, benetako aitzindaria

Ida Lupino ez da oso ezaguna zuzendari lanetan, bai, ordea, egin zituen aktore lanei esker. Martín Scorsesek "benetako aitzindaria" zela zioen, eta zenbait erakundek, Museum of Modern Art, Cinémathèque Française eta Filmoteca Española delakoak, besteak beste, ...

View Ida Lupino handia, benetako aitzindaria

Nouvelle Vague BBK Salan

Urriaren 16an hasiko dugu Zinemakumeak animazioko zineak izan zuen aitzindari handietako bati omenaldia eginaz. Lotte Reinigerrek begirada desberdina zuen eta merezi duen aintzatespena jasoko du BBK Salan egingo den erakusketan. Reiniger ia bakarra egiten duen berezitasun baten ordezkari da: ...

View Nouvelle Vague BBK Salan

Ezarritakoa hausteko ahalmena: Zinemakumeak

Sormenaren ikuspegitik. Begirada desberdina. Zinearen merkatuak ezarritako konbentzioak apurtzeko gaitasuna duen begirada zinematografikoa. Haize freskoko ufada. Emakumezkoek eginiko zineari ongi etorri egiteko alfonbra gorria jarriko dugu. Beste urte batez, mundu osoan saritu dituzten film eta laburmetraien aukeraketa ikusi ahal izango duzu. ...

View Ezarritakoa hausteko ahalmena: Zinemakumeak

Osasuna, umore ona eta underground erresistentzia: Bilboko Barrea

Ongi etorri La Risa de Bilbao/Bilboko Barrearen laugarren ekitaldira. Lepotik helduta gauzkan 2013. urte honetan, jaialdiko taldeak ongi iritzi dio gai nagusia Underground umorea izateari. Erresistentziako umore hori, korrontearen aurka doana, beti kritikoa, iraultzailea, ...

View Osasuna, umore ona eta underground erresistentzia: Bilboko Barrea

Ilargitik itzuli eta inor ez badago zer? “Kosmonauta”

Zer gertatuko litzaizuke kosmonauta izanik ilargitik lurrera itzuli eta ez bazenu inor aurkituko? Ideia interesgarri honekin generoa aldatu zuen zientzia fikzioko filma egin zen. Talentua barra-barra erakusten duen lana da, sakona, aluzinantea, soinu gozokoa. “Kosmonauta” filmaren argumentuarekin eta izaerarekin bat ...

View Ilargitik itzuli eta inor ez badago zer? “Kosmonauta”

And the winner is… FANT 19

Zorioneko gu! Aurten Fant 19 Bilboko Fantasiazko Zinemajaialdiaren sariak gurean emango dira. Jaialdiak luxu hutsa den egitarau ofiziala prestatu du, nazioarteko zortzi luzemetraia lehiatuko baitira, hauetatik hiru Europan erabateko estreinaldiak izango dira eta, horrez gain, 22 laburmetraia ere eskainiko ...

View And the winner is… FANT 19

← Older
Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top