You are currently browsing Noites de Fado

Browse archive...

← Back to Homepage

Lurra ikaratzen duen ahotsa: Aldina Duarte

Noites de Fado. 2016ko ekainaren 1ean. 20:00etan. Bere ahotsak lurrikara sortzen du, zama sakon eta poetikoagaz. Mindutako maitasunari abesten dio, pasio neurri gabeari edota emakumetasunari. Aldina Duartek histrionismorik gabe kantatzen du, baina hitz bakoitzean egia hutsa bilatzen du, eta ariman gertatzen zaionaren benetako ispilua dira bere abestiak. Oholtza ...

View Lurra ikaratzen duen ahotsa: Aldina Duarte

Celeste Rodriguesekin Lisboako abesti goibela

Noites de Fado. 2016ko maiatzaren 18an. 20:00etan. Doinu negartiak atzekoz aurrera jarriko ditugu. Lisboako kante jondoa berregituratu eta zaharkitutako topikoak ukatuko ditugu. Maiatzaren 18an Celeste Rodriguesen txanda izango da, Amália Rodriguesen apartaren ahizpa txikienarena. Diotenez Amaliaren erruz maite du fadoa eta seguru gaude ...

View Celeste Rodriguesekin Lisboako abesti goibela

Deolinda: eguzkiaren herrialdean

Noites de Fado. 2016ko maiatzaren 4an. 20:00etan. Musikaren poza. Arimaren kantuari darion sentsualitatea. Deolinda fadotik jaio zen baina, aldi berean, musika estilo honen garraztasun eta tristuratik ihes egiten du, melodia dantzagarriekin, hitz alaiekin eta estilo koloretsuarekin. Bere abestiak umorez eta ironiaz betetakoak dira, gaur egungo gaiei buruzkoak. Ez dute ...

View Deolinda: eguzkiaren herrialdean

Raquel Tavares: arnasten duenetik fadista

Noites de Fado. 2016ko apirilaren 20an. 20:00etan. Zirrikitu guztietatik fadoa dario. Arima portugaldarraren berpizkundea da. Bere abestien taupadak inoiz baino indartsuagoak dira. Fadoa bizi den tokian bizi da. Hain justu ere, fado doinu pare baten artean jaio zen. Alfamakoa da Raquel Tavares eta bere nortasunaren sustraiak ...

View Raquel Tavares: arnasten duenetik fadista

BBK Salako top of the pops

Aipatuenak eta aipagarrienak. Nota gorena jartzen dutenak. Mailari eutsi diotenak, goiko doa, rea eta mia eman dituztelako. Urteko lehen sei hilabeteetan BBK Salako top of the pops osatzen dute. Hemen duzue, unerik onenei gainbegiratua. Kondairazko Jackson Browne, saudade zaharreko ahots berriak, musika beltzaren jaia... beti lehen lerrotik ikus ditzazun. Como el agua ...

View BBK Salako top of the pops

Joana Amendoeira: saudade zaharrerako ahots berriak

Joana Amendoeira tradizioan murgildu da, sakontasunez, oraina berriro asmatu eta etorkizuna amesteko. Gaztea izanik, ibilbide diskografiko luzeko artista da. Clube do Fado, Lisboa osoko fado etxe onenetarikoa, bere bigarren etxebizitza da. Eta BBK Sala beren bigarren geltokia izango da ...

View Joana Amendoeira: saudade zaharrerako ahots berriak

Fadoen historiak eta etorkizunak Maria Ana Bobonerekin bat egiten dute

Portugalera hitzegiten den herrietan ez da besterik aipatzen. Oso gaztea da eta eskubide osoarekin genero honen izen handietakoa bilakatzen ari da. Fadoaren iragana eta etorkizunak bat egiten dute Maria Ana Bobone aurkitzean. Ekainaren 3an iritsiko da BBK Salara pasioz eta ...

View Fadoen historiak eta etorkizunak Maria Ana Bobonerekin bat egiten dute

Ahotsaren epeltasunean, Helder Moutinho

Fadoa soila da, poesia egarri da eta Atlantikoa du iturri. Lema bihotzerantz daramaten abestiak dira. Sakoneko hitzak, giza-istorioak kontatzeko, arimari kantatzeko. Interpretazioan doa sugarrra. Artistak taula gainean urtzen dira. Nota bakoitzean pasioa. Eta hori guztia nola lortu ederto daki Noites de Fado BBK Zikloko ...

View Ahotsaren epeltasunean, Helder Moutinho

Amália Rodrigues, fadoaren erregina

Benetako anderea, genero portugaldarraren ahots sakonena. Bakardadearen mina eta samurtasuna isladatzen zituen, nortasun handiko ahots urratuarekin. Herrialde oso baten ikurrari BBK Salak merezi duen omenaldia egingo dio. Maiatzaren 6an izango da, Amália Rodrigues handiari, “Fadoaren Erreginari”, eskainitako kontzertua....

View Amália Rodrigues, fadoaren erregina

Poesia eta herria batzen dituen ahotsa: Gisela João

Gisela João gaur egun fadoak duen ahots esanguratsuenetakoa da, benetako aurkikuntza. Bere ausardia ohiko fadoa eta rapa lotzean datza. Abesti herrikoietan barreiatzen du poza. Bere ahotsak poesia eta herria lotzen ditu. Miñoko bihotzerantz doazen abestiak dira. Ametsezko doinuak. Hitz lodiak, indartsuak, bortitzak. ...

View Poesia eta herria batzen dituen ahotsa: Gisela João

Fadoa nabigazio bilakatuta #IVNoitesdeFadozikloa

Arimaren kantura jarriko dugu banda. Doinu mingarri eta zirraragarrietara. Edukinera eta emoziora. Beste urte batez, fadoa BBK Salako oholtzara hurbiltzen doan ontzia izango da. Gisela Joâok zabalduko du laugarren edizioa apirilaren 22an. Hogeita hamar urte ditu eta bizi ...

View Fadoa nabigazio bilakatuta #IVNoitesdeFadozikloa

Hitz bakoitzean sentipen bizia: António Zambujo

António Zambujo Brasilgo eta Cabo Verdeko lurralde losofonoetara nabigatzen doa. Zambujok bera jaio zen lurraldea, Alenteixo, dakar gogora gitarra bakar batekin lagunduta kantuan. Bere lanak ahots eztitsua eta gitarra ditu oinarri, arnas egiteko beharrezkoa den tokia ere utzi gabe. Sentsual eta ozar ageri da beti....

View Hitz bakoitzean sentipen bizia: António Zambujo

Musikarekin maitasun-harremana: Cuca Roseta

Cuca Roseta fadoaren ahots berrietakoa da. Gero eta unibertsalagoa, zainduagoa eta ezustekoz beteagoa datorren genero bateko errealitate berria. Bakarka plazaratu duen lehen bildumak bera baino handiagoa den borondatea duen artista baten historia azaltzen digu. Zain egoten jakin zuen Cuca Rosetak, bere tokia fadoan zegoela bazekielako. Eta hala ...

View Musikarekin maitasun-harremana: Cuca Roseta

Atlantikora bidaia Cristina Brancorekin

Korrontearen aurka doazen hitzak. Izana eta esana emozioz jantzita. Arimaren barrenetik datozen doinuak, itsas-miliak nagibatzeko. Noites de Fado zikloko bigarren hitzordu zirraragarria dator, handienetako baten eskutik. Cristina Brancoren zuzenekoak zur ...

View Atlantikora bidaia Cristina Brancorekin

Taxuzko fadoa: Ricardo Ribeiro

Soinuaren banda fadorantz nabigatzen jarrita. Erabat gaztetuta. Horrela dator Ricardo Ribeiro. Camané handiaren ondoren fadoak eman duen ahots nabarmenenetako baten aurrean gaude, genero honen sustraiak ongi ezagutu eta behar bezala omentzen dituen artistaren aurrean. Taxuzko fadoa. Irudimenez eta aire gaztez betetako estiloarekin ...

View Taxuzko fadoa: Ricardo Ribeiro

Zein abesti jango zenuke? Mísia

Artista honek izena eta izana ditu. Poesiazko bidaia da, geografikoa. Generoa berrasmatzeari ekin dio Mísiak, ohiko fadoak hartu, poetekin harremanetan jarri eta testu berriak eskatu dizkie, literarioak. Horri biola eta eskuko-soinua erantsi dizkie, bere haurtzaroko fado soinuak, XIX. mende amaierako dantzaldi aristokratikoetako pianoa....

View Zein abesti jango zenuke? Mísia

Fadorantz banda, Noites de Fado BBK Zikloa

Emozioa eta esanahia gainezka duten nota urtsuak. Korrontearen kontrako notak, jendea pasioz bustitzeko. Arimaren kantua, minezko doinu zirraragarriak, barne-barnetik ateratzen diren horietakoak. Gizateriaren hondare musikala nabigazio bilakatuko da BBK salan. Gure lehen izenekin III Noites de Fadoa BBK Zikloa hastera goaz, apirilaren 23a eta ekainaren 18a bitartean luzatuko den nabigazioan....

View Fadorantz banda, Noites de Fado BBK Zikloa

Bilbon kontzerturik onenak

Arimentzako deialdia da. Urteko onenarekin gozatzeko garaia. Musikarekin inoiz asebetetzen ez den jakin-minari eskainitako errepasoa, Salan aurten izan diren emankizun onenekin. Txalo plaustada. Beira guztietan kriskitin egiten duten abestiak. Dei egiten dizuten doinuak. Salako zirrikituetatik ateratzen den musika onena. Hemen kontatuko ...

View Bilbon kontzerturik onenak

Denbora gelditu eta fadoa jaioa da, Carminho

Denbora gelditu eta fadoa une honetan bertan, gure aurrean jaiotzen dela sinestarazteko gaitasuna dauka. Artea izeneko ilusioa da. Carminho da. Seaskatik hasi zen generoa indartzen, bere ama Teresa Siqueira fadista baita eta bere anaia, ...

View Denbora gelditu eta fadoa jaioa da, Carminho

Hunkigarria eta intimoa: Noites de Fado II. zikloa

Arimaren kantua. Tonu hunkigarri eta mingarria. Sakon sakonetik ateratzen dena. Gizateriaren ondare inmateriala berriro BBK Salan da. Noites de fado II. zikloa Mafalda Arnauthek hasiko du. Sormen handiko bitxikeria, zehaztasunaren bila dabilen konpositore talentuduna, bere emankizunak ederrak ezezik, ahaztezinak ere badira. ...

View Hunkigarria eta intimoa: Noites de Fado II. zikloa

BBK zikloak

Ikuskizuna hastear da, BBK Zikloak dira. Bilboko bihotzean duzun aukera onena aurkezten dizugu, kontzertu, erakusketa, hitzaldi eta masterclass onenak, zuk goza dezazun. Gure ateak luze adina zabal uzten dizkizugu, goi mailako egitarauan artista adierazgarrienak eta adituenak aurki ditzazun. Welcome on board. Noites ...

View BBK zikloak

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top