You are currently browsing Musiketan

Browse archive...

← Back to Homepage

Nouvelle Vague: olatu berriaren benetazko musika

Musiketan. 2016ko maiatzaren 22an. 20:00etan. Kontu handiarekin eginiko abesti-sorta. Edozein melomano samurtzeko gai den ekoizpen ederra. Bueltan datorren musikazko hatsa. Benetakoa. Olatua behin ere ez uzteko asmoarekin datozen horietakoa. Ez du azalkeriak balio, sakondu eta zaporetu egin behar dira. Alosiak txaloka. Ikusleek egia entzuten dute....

View Nouvelle Vague: olatu berriaren benetazko musika

Eliza Carthy & Saul Rose: musikazko zurrunbiloa

Musiketan. 2016ko maiatzaren 8an. 20:00etan. Musikarako jaio zen. Sabeletik, bere hazkundearen zati bat izan zen. Eta antzematen zaio. Eliza Carthy musikazko zurrunbiloa da, naturan ez dagoen moduan jira-biran egiteko gai dena. Ikusentzuleak hegan hasten dira, entzute gustagarriari emanda. Tinbre ...

View Eliza Carthy & Saul Rose: musikazko zurrunbiloa

Itzela da Lucy Ward

Musiketan. 2016ko apirilaren 24an. 20:00etan. Nortasun erakargarri baten indarra. Lucy Wardi talentuak gainezka egiten dio, gaztea izanda ere, oholtza osorik betetzen baitu. Emozioetara zuzenean doazen emankizunak eskaintzen ditu, umorez beteak. Ikusleen bihotzak urtzeko gai den ahotsaren epeltasuna eta kolorea. Bere brit-folkak pott eginda utziko zaitu, indarraren indarraz. ...

View Itzela da Lucy Ward

Calaisa: odola, izardia eta pop-folka

Musiketan. 2016ko apirilaren 10ean. 20:00etan. Askok ametsetan baino egiten ez duen bidaia egina daukate. Calaisa milioi bat dolarreko diskoa grabatu zuten eta Suediako “Dixie Chicks” gazteak ezizena jarri zieten Ameriketako Estatu Batuetan. Urrezko diskoa izan zen 2006an. Baina bira hastera zihoazenean, zigiluko burua kalera ...

View Calaisa: odola, izardia eta pop-folka

Abalone Dots: bluegrassaren sustraietara bidaia

Musiketan. 2016ko martxoaren 20a. 20:00etan Soinu zaharkituak. Aurpegi berriak. Tonu mingarria, erromantikoa eta etxeminezkoa. Amerikar musika tradizionalaren sustraietan murgilduko gara musika garaikideari begiratzeko. Oinordekotza eta garrantzia, berezko ukituarekin. Abalone Dots bluegrassaren tradizioaren baitan bere soinu folkienarekin eta herrikoienarekin iritsiko da, indie eta pop osagarriekin gozatuta, beti ...

View Abalone Dots: bluegrassaren sustraietara bidaia

Jodymoon: zain duzu musika

Musiketan. 2016ko martxoaren 13an. 20:00etan Adi: arrasto sakona uzten dute eta popera bideratutako sustraidun musika garaiera ukaezinera iristen da. Jodymoon dira eta besapean "All is waiting” lan berria hartuta datoz. Gehigarri eta faltsukeriarik gabe, gordin, eder eta intimo datoz holandarrak, beheko suan grabatutako abesti bilduma berriarekin. Kontu eta maitasun ...

View Jodymoon: zain duzu musika

Dougie MacLean: musikaren iparra

Musiketan. 2016ko otsailaren 21ean. 20:00etan. “Hazterik izan ez zuten sugarrak zimeldu egin dira eta joan dira, baina etenik gabe pentsatzen jarraitzen dut, bidea garbi daukat eta bihar zer egin badakit. Eskuak mugitzen hasi eta musuek beren bideari ekiten diotenean, desagertu egingo naiz”. “Caledonia” (galiarrez eta britonikoz caled, kalet, «gogorra» bretoieraz) ...

View Dougie MacLean: musikaren iparra

Sarah McQuaid: ondutako Bourbonaren bidaia

Musiketan. 2016ko abenduaren 31n. 20:00etan. Jazzaren eta folkaren arteko bateratze bitxi honek neguko gau luze batean ondutako Bourbounarekin egiten den bidaia dirudi. Ahots sakona eta heldua du, Irlandako whisky onenak bezala, hiru aldiz destilatua. Txokoloatea eta ardoari botatako eztia bezala urtzen den musika. Sarah MacQuaid bere disko berriarekin ...

View Sarah McQuaid: ondutako Bourbonaren bidaia

Musika zaleok, hemen datoz Elliot Murphy eta Olivier Durand

Musiketan. 2016ko abenduaren 17a. 20:00etan. Soka luzea dute. Eta sugarra. Betiko ereserkiak. Harribitxiz trufatutako bildumarekin dator, “Jet Lag”, “Take That Devil”, “Rain, Rain, Rain” edo “Green River” abestiekin, adibidez. Elliot Murphy da, rock folka maite dutenentzat gomendatua. Profesionaltasunez beteriko oinarri erritmiko bikainaren tran-tranarekin dator. Esan eta izan. Bere ...

View Musika zaleok, hemen datoz Elliot Murphy eta Olivier Durand

Seth Glier, Billy Joelen ondoren pop konpositore onena

Musiketan. 2015eko abenduaren 6an. 20:00etan. Bidean irakasle apartak izan ditu, mundua zeharkatu du, “Child Fund International”, desoreka ekonomikoak salatzen dituen erakundeko nazioarteko bozeramailea bilakatu da, disko-zigilu handi batekin lau bilduma plazaratu ditu, Katy Perryrekin maite jolasak egindakoa da, Grammyen alfonbra gorria zeharkatu du eta egunero atsegin ...

View Seth Glier, Billy Joelen ondoren pop konpositore onena

Sei lokarriko ikuskizuna Antoine Dufourekin

Musiketan. 2015eko azaroaren 29a. 20:00etan. Gitarra jotzaile batek, bere bakardade osoan, emaitza benetan txundigarria lortzen du perkusioa edota baxua bezalako beste musika-tresnek uzten duten hutsunea betetzeko gai denean. Ulertzekoa da, beraz, Antoine Dufourek zergatik duen hainbeste bisita Youtuben. Bere ...

View Sei lokarriko ikuskizuna Antoine Dufourekin

Parekorik ez duen piano bikoa: Duo Gisbranco

Musiketan. 2015eko azaroaren 15a. 20:00etan. Soinu tropikaletan barna egingo dugu bidaia piano bikote honen soinuen gainean. Giro intimo eta erakargarrian. Ematen duten kontzertu bakoitzean sortzen diren atmosfera epelekin blai geldituko gara. Azaroaren 15ean Duo Gisbranco eta beren musika izango dira egun desberdin baten motoreak. Brasildik BBK ...

View Parekorik ez duen piano bikoa: Duo Gisbranco

Folck rockaren etorkizuna entseatzen: Eleanor McEvoy

Musiketan. 2015eko urriaren 25a. 20:00etan Folk rockraen etorkizuna entseatzen du. Musika tradizionalean errotuta dituen sustraiak pop rock alaiarekin nahasten ditu. Eta bihotza buruan dauka. Ukitu berriko musikak azken boladan egin duen aurkikuntza handienetakoa da. Urriaren 25ean Eleanor McEvoyren txanda izango da Musiketan zikloan. Kantari irlandarrak tresna ugari jotzen ...

View Folck rockaren etorkizuna entseatzen: Eleanor McEvoy

Nolako soinua du? Appatxasekin Musiketanerako sarrerak %50ean

Ongi irakurri eta entzun duzu. Musiketan zikloko hiru kontzertu erdi-prezioan ikusteko aukera ematen dizugu, Kutxabanken #appatxas aplikazioa erabilita. Lehena Eleanor McEvoy izango da, irlandako kantaria, tresna anitz jotzen dituena eta eskenatokian edonor poltsikoratzeko gai dena. “A Woman’s ...

View Nolako soinua du? Appatxasekin Musiketanerako sarrerak %50ean

Eurovisioneko Boggie, BBK Salan

Musiketan. 2015eko urriaren 11. 20:00etan Boggieren musikan melodiak berebiziko garrantzia du. Doinuak Boglárkaren ahots apartaren inguruan ehuntzen dira, frantsesez, ingelesez edota bulgariarrez kantatzen duen heinean. Boggie chanson frantziarraren eta poparen edota jazzaren arteko nahaskia da. Bere abestietako batek, “Japánkert” abestiak, Hungariako jazzaren erakundeak emaniko sari berezia bereganatu zuen....

View Eurovisioneko Boggie, BBK Salan

Soinuetan murgilduta: Musiketan 2015-16

Musiketan. 2015eko urriak 11tik. 20:00. Soinu-arakatzea. Erabat murgilduta. Musikaren laino itxi horietan murgilduko gara. Musiketan ziklo berriak berriro hunkituko gaitu . Urriaren 11n Boggiek hasiera emango dio emanaldiari. Hungariako pop eta jazz musiken nahasia, musikazale sutsuen gozamenerako. 'Nouveau Parfum' abestirako ...

View Soinuetan murgilduta: Musiketan 2015-16

Berotzaileak: Hot Club of Cowtown

Ausarta izan behar da zure bandari aurreko mendeko jazz talde handienetako baten izena jartzeko. Gaitzerdi ordea Hot Club of Cowtown taldeari, beharrezkoa den espiritu berritzailea baitute, seguruenik 30eko hamarkadan Stephane Grapelli eta ...

View Berotzaileak: Hot Club of Cowtown

Stride-aren berpizkundea: Bernd Lhotzky

Jazzaren jarraitzaile batzuentzat "stride" hitzak New Yorkeko 20. hamarkadako taberna-zuloak dira, musikari beltz bat piano zaharkitu bat mailukatzen, keaz inguratuta eta ondoan ginebra boteila erdi hutsa duela. Beste batzuentzat stride hitzak piano kontu zaharrak dakartza gogora, alegia inoiz digitalizatu ez den zuri beltzeko filme batentzat oinarri diren ...

View Stride-aren berpizkundea: Bernd Lhotzky

Lucía Pulido: hisiaren abestiak

Galdutako maitasuna, itxaropenik gabeko amodioak eta apurtutako bihotzak. Hisiaren abestiak. Aparteko ahots baten taupadak. Apirilaren 19an emozioz beteriko gaua izango dugu. Lucía Pulido, egun Latinameriketan dagoen ahots aberatsenetakoa BBK Salan izango dugu bisitari, Musiketan zikloko geldialdi berri batean. Esperimentazioa atsegin duen artista honek ...

View Lucía Pulido: hisiaren abestiak

Bihotzarentzat sugarra: Gaby Moreno

Bere ahotsa bihotzarentzat sugarra da. Zirraragarria, gozoa, tinkoa. Bere bluesak aparteko zerbait du. Soul-folkaren iturrien sakonenetik edaten du. Gaby Morenok su geldoan egosten ditu berak idazten dituen abestiak, eta tresna soilen laguntzarekin izaera xarmanta ematen die, armonia dotoreekin, ezusteko tinbrearekin. Horrela, bere abestiak entzuten dituztenei bihotzean su ...

View Bihotzarentzat sugarra: Gaby Moreno

Mike Whellansen talentu amaiezina

Bere ‘ahozko perkusioarengatik’ oso ezaguna da. Gitarraren maisua, jenialtasuna sei eta hamabi soken bitartez erakusten du, gitarra elektrikoan edota ahoko arpa jotzen, honetan ere aparta baita. Seguruenik mundu osoan bluesak duen orkestra gizon bakarra izango da: Mike Whellans. Gauzak erabat modu desberdinean ...

View Mike Whellansen talentu amaiezina

Ezusteko bikotea: Carrington & Brown

Bere amamaren etxean aurkitu zuen Rebecca Carringtonek XVII. mendeko txeloa eta ordundik maiteminduta daukanez, bere emankizun guztietara eramaten du. Ohikoa den patxada britainiarra erabateko ikuskizunean muturreraino eramaten du, baraila gelditu barik eragiteko, algarak eta musika nahasten dituen emanaldian. Komediagile musikala da eta guztiari barre egiten dion ...

View Ezusteko bikotea: Carrington & Brown

Alice Francis, goia jo duen neo-swinga

20. hamarkadako swing, charleston eta jazz soinuak hipo-hoparen eta musika elektronikoaren arteko uztartze paregabean. Parekorik ez duen Alice Francisi buruz ari gara eta BBK Salan otsailaren 22an erakutsiko duen swing apartaz. Bere buruaren jabe den emakume gihartsua ...

View Alice Francis, goia jo duen neo-swinga

Musikaren benetako ikurra, Elliott Murphy

Betiko sua, betiko garra. “Jet lag”, “Take that devil”, “Rain, rain, rain” edo “Green river” bezalako abesti sortarekin. Etsitzeko asmorik gabe. Apunta ezazu data hau, urtarrilaren 25a, benetako musika atsegin duen edonork egun horretan urte osoko gozamen handienetakoa hartuko baitu Elliott ...

View Musikaren benetako ikurra, Elliott Murphy

Entzuteko zerbait, Andy McKee

Kalitate tekniko bikainekoa. Sei sokekin gustu aparta. Mundu osoko bakarlari akustiko onenetako bati buruz ari gara. Sarean erabateko fenomenoa, 20 milioi bisitari baino gehiago izan baititu. Izaera aldakorreko musika-industriaren benetako oinordekoa, entzuteko desira sortzen duen aukera interesgarria. Abestien egiturari eta euskarri melodikoari jartzen dien atentzioak Andy McKee ...

View Entzuteko zerbait, Andy McKee

Melodiaren egon-ezina, Seth Lakeman

Ezkutuko istorioak agerian uzten. Sakon murgiltzen, inoiz kontatu ez dena azaltzeko. Bere sustraiak inspirazio sakonenean errotzen, jaioterria omentzeko. Klasiko bat dator, berriro, BBK Salara eta zerbait berria azaldu nahi duelako dator. Seth Lakeman ospetsuaz ari gara eta “Word of mouth” lan berria besapean duela dator. Bere abestiei ...

View Melodiaren egon-ezina, Seth Lakeman

Folk musikaren mistika, Davy Spillane

Gaitaren ikur handienetakoa da askoren ustez. Musika-tresna honen soinua eta ertzak zabaldu zituen musikaria. Edertasun handia barreiatuz. Ospe horrekin dator Davy Spillane. Entzun nahi dugun musikarekin. Zuzenekoaren kraskatekoarekin gauzatzen den musika. Benetakoa. Bere maisu lanek eskaintzen duten plazerra hemendik entzun daiteke. ...

View Folk musikaren mistika, Davy Spillane

Bap Kennedyren handitasuna

Zintzoa dela nabari zaio. Abesti zintzoak ditu. Country sustraidun ahots gozo eta samurra. Soinu garbia eta hitz apartak. Sormenaren erakustaldia. Horrelakoa da Bap Kennedy eta urriaren 26an bere gitarrez eta zapore irlandarraz gozatu ahal izango dugu. Koloredun armoniak, roots sinfoniak, pop ohialak eta kotoizko soinuak. Ingalaterrako ...

View Bap Kennedyren handitasuna

Abestien bildumagilea: Seán Keane

Esperientzia desberdina. Edozein musika estilo bereganatzeko gaitasunarekin, Seán Keane abesten dituen doinuen eta ikusleen begiraden jabe da. Jatorrizko izendapena eta berrikuntza pertsonala. Sentimenak bor-bor. Laguntzarik gabe eta artearen pisu guztiarekin. Folk abestiak. Country ereserkiak. Urriaren 12an ‘musika irlandarraren Carusso’ ezizenekoak ...

View Abestien bildumagilea: Seán Keane

Nagusiki melomanoa: Musiketan 2014-2015

Berriro ere hunkitzeko unea izango dugu. Musikaren laino itxi horietan murgilduko gara. Hamairu hitzordu soinuak barruraino sentitzeko. Gure baitan bilduta egoteko hamahiru emanaldi hunkigarri. Musiketan musika da, oso musika ona. Melomanoei zuzendutako programazio irekia da, etiketa edo estilo zehatzik jarraitzen ez duena. Musiketan jaialdiko musika beti kalitate onekoa ...

View Nagusiki melomanoa: Musiketan 2014-2015

← Older
Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top