You are currently browsing Musiketan

Browse archive...

← Back to Homepage

Musikazko umoreari kolore ukitu berria: Igudesman eta Joo

"Musikazko amets-gaizto txiki bat kontzertu areto batera surrealismo dosi handia daraman musikazko ikuskizuna da prakak atzekoz aurrera jarrita. Oso musikala, oso atsegina baina, batik bat, oso dibertigarria." Laudorio hauek jaurti zizkion Monthy Pythoneko zuzendariak, Terry Jonesek, BBK Salan ikusi ahal izango dugun ikuskizunari....

View Musikazko umoreari kolore ukitu berria: Igudesman eta Joo

Zati guztien batuketa, Peter Mulvey

Inongo toki baten erdira eramaten zaituen musikari horietako bat. Musika sortzen saiatzen diren horietakoa, zuzenekoan benetakoa izan dadin, gero ihes egiten uzteko. Hori da Peter Mulvey. Irudimenez jantzia. Leuna, fina. Hipnotikoa. Larru zaharraren tinbrea duen ahotsarekin. Peter eta bere gitarra oholtza gainean duten ospea ...

View Zati guztien batuketa, Peter Mulvey

Musika erabat ederra, Lizanne Knott

Sari ugari jaso dituen kantautore hau talentu hutsa da. Hitz samurrak, azkarra, letra poetikoak eta edonori aurre egiteko gai den ahotsa. Goi mailako klasedun artista, zentzu orotan. Aktuazioaren izar bat, nazioarteko oholtza onenetara igo arazi duen ibilbide oparoarekin. Lehen geltokia: BBK Sala. Lizannen musika ...

View Musika erabat ederra, Lizanne Knott

Sasoi betean dator, Chloé Lacan

Chloé-rekin ezer ez da berdin. Iaz horrela erakutsi zigun. Eta dirudienez bide beretik dator. Mezzosoprano batek duen ahotsaren garra edo kale-bazterretako tangoen ahots urratua. Ahots bakarra baina mila ñabardura. Eta eskuko soinua batzuetan eskuko soinua da eta besteetan hurbiltzen ari ...

View Sasoi betean dator, Chloé Lacan

Antje Duvekot gutxiengo handientzat

Antjek partekatutako sekretuen ahalmen berreroslean sinesten du. Bere bizitzako zoko ilunenak ustiatzeko beldurrik ez du beldurra iraupen bilakatzeko eta bakardadearekin bat egiteko. Bostonekoa talentuz eta lanez jantzitza beste konpositore guztien gainetik gailendu da azkenaldian. Bere abestiak beti dira zerbait berria, sustraidun tradizioarekin lotzen gaituen ...

View Antje Duvekot gutxiengo handientzat

Elliott Murphy apur baterako indarra

Hilabeteak dira paper guztia saldu zuela. Aparteko ikusmina. Musika atsegin duen edonorentzat gozagarria den hitzorduaren atarian gaude. Bere jarraitzaile zintzoei ohiko bisita egitera dator Elliott Murphy handia. Izan ere ez dute guztiek hain ongi jasaten zahartzea eta musikaren heldutasunera iristea. Ez zaio halakorik gertatzen grina biziko musikari honen bizi-iraupenari. ...

View Elliott Murphy apur baterako indarra

Seán Keane, parekorik ez duen ahotsa baino gehiago

Sustraiak berrikuntzan errotzen dituen folka atsegin dutenek. Jatorriko izendapena ikusteaz gain berrikuntzari eginiko keinuak atsegin dituztenek. Parekorik ez duen ahots baten xarma entzun nahi dutenek. Sean Keane-k BBK Salan lur hartuko du, sasoi betean. Heldutasun maila bikainarekin, inspirazio apartaz. Zale guztientzat ...

View Seán Keane, parekorik ez duen ahotsa baino gehiago

Lili Ster xarmanta

Benetako abesti handiak egiteko gai den berezko talentuduna. Eta eskenatokian, bere nortasuna bezain izaera handia erakusteko gai da. Intentsitatez betea. Bere baliabideak: ahots indartsua eta pianoa. Bere ahotsaren zilipurdiek muga guztiak gainditzen dituzte. Emozioz betea. Horrela aurkeztuko zaigu sari aunitz ...

View Lili Ster xarmanta

Gary Lucas, berezko bertsioan

Sasoi bizian datorren Gary Lucasekin zabalduko dugu 2012. urteko Musiketan. Estatu Batuetako gitarrajotzailerik handienetakoa Drakula filmaren mitua berpiztera dator. Misterioa gainezka duen ikuskizunarekin. Soinuzko-zinearen mugetan. Berezko bertsioan. Izan ere, ate nagusitik barna sartu da aurten Gary Lucas. ...

View Gary Lucas, berezko bertsioan

Gary Lucas, berezko bertsioan

Sasoi bizian datorren Gary Lucasekin zabalduko dugu 2012. urteko Musiketan. Estatu Batuetako gitarrajotzailerik handienetakoa Drakula filmaren mitua berpiztera dator. Misterioa gainezka duen ikuskizunarekin. Soinuzko-zinearen mugetan. Berezko bertsioan. Izan ere, ate nagusitik barna sartu da aurten Gary Lucas. Gitarrajotzailerik berritzaileenetakotzat ...

View Gary Lucas, berezko bertsioan

World Music munduan onenetakoa: Riccardo Tesi 

Hotza dator. Eta guk giroa berotzen dugu. Beroa eta kolorea, biak ipintzen ditugu. World Music musikak Europan duen artista koloretsuenetako baten eskutik dator epeltasuna, Riccardo Tesiren eskutik. BBK Salan lur hartuko du, urtea Musiketan zikloan amaitzeko. Riccardo Banditaliana talde arrakastatsuko kidea izan zen, ...

View World Music munduan onenetakoa: Riccardo Tesi 

Neguaren xumetasuna: Alasdair Frases & Natalie Haas

Melodien txinpartarekin. Artisau-egilearen musikaren arabera. Soinuzko barrokotasuna. Igandean, azaroaren 27an, aurtengo Musiketan saioak amaituko ditugu, gauza handiekin amaitu, gainera. Beno, bi handirekin. Alasdair Frases & Natalie Haas bikoteak biloin eta biolontxelo soinuz garamatzate Eskoziako musika tradizionalean barna egingo ...

View Neguaren xumetasuna: Alasdair Frases & Natalie Haas

Zulo sakonean, Seth Lakeman

Zuloaren sakontasunean. Insipiraziorik gordinenean errotuta ditu sustraiak. Abesti batzuk grabatzeko kobrezko meazulo baten amaierara jaitsi arte. Ikur horrekin dator Seth Lakeman biolin-jotzaile, folkie txalotua, besapean "Tales from the barrel” bere azken diskoa dakarrela. Musikaren mugak apurtzen dituen musikaria. Etiketak ...

View Zulo sakonean, Seth Lakeman

Klasiko baten itzulera: MUSIKETAN

I will SurviveChloé Lacan | Myspace Music Videos Zorionekoak gu. Kritikak eta ikuslegoak emaniko erantzun bikainaren ostean, Musiketan jaialdia hiriaren bihotzera ...

View Klasiko baten itzulera: MUSIKETAN

Netnakisum

Talde batek bere abestiak behin eta berriro jotzen dituenean, badirudi ohikotasunak harrapatuta zurrunbiloan gelditzen dela, eta hori nabaria izaten da. Baina aise antzematen da aurkakoa ere, talde batek jotzen duena benetan sentitzen duenean, bere abestien indarraz eta ahotsaren bitartez ikusleengana iristeko gai denean, edo musikarien ...

View Netnakisum

Rory Mc Leod,  bidaiatzera garamatzaten abestiak

Abesti diren istorioak. Historia bilakatzen diren abestiak. Irudimenaren bitartez, Rory Mc Leod-ek mende honetako atal berri bat idatzi du. Musikazko kontakizunen ehule nekaezina. Orkestra-poeta bat. Bere sekuentziak zentzumenetan barna bidaiak dira. Trobadoreen berezko adimena du. Baina haizearen trobadoreak duen adimena. ...

View Rory Mc Leod,  bidaiatzera garamatzaten abestiak

Eta Chloé Lacan iritsi zen

Eskusoinua, pianoa eta ahotsa, Chloé Lacanena. Baina bera eskenatoki gainean dagoenean, ezerk ez dirudi benetan dena. Izan ere, hasieran Frantziako abesti zaharkitu baten ahots xamurra zirudiena mezzosoprano baten boz indartsuan bilakatzen da edota behea jotako tango garratz baten garraxi erdoilduan, ondoren. Ahots bakar batetik abiatuta ...

View Eta Chloé Lacan iritsi zen

BBK zikloak

Ikuskizuna hastear da, BBK Zikloak dira. Bilboko bihotzean duzun aukera onena aurkezten dizugu, kontzertu, erakusketa, hitzaldi eta masterclass onenak, zuk goza dezazun. Gure ateak luze adina zabal uzten dizkizugu, goi mailako egitarauan artista adierazgarrienak eta adituenak aurki ditzazun. Welcome on board. Music ...

View BBK zikloak

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top