You are currently browsing Music Legends

Browse archive...

← Back to Homepage

Slim Jim Phantom & Furiousen itzulera

BBK Music Legend Fest jaialdiaren aurkezpen kontzertua. 2016ko apirilaren 26an. 20:00etan. Gau itzulgarriak. Joan etorriko emozioak. Eta emateko asko duten horietakoak. Rockabillya goitik behera birmoldatu zuten, eta iraultzaren ikurra dira. Apirilaren 26an BBK Music Legends Fest jaialdia behar bezala aurkeztuko da, Slim Jim Phantom & ...

View Slim Jim Phantom & Furiousen itzulera

Dub eta reggaeren aitabitxia, Lee “Scratch” Perry

Music Legends. 2016ko martxoaren 22an. 20:00etan. Genero barruan bide berriak urratutakoa da. Garairik ez duten musika piezak sortu izan ditu. Musika idazten edo irakurtzen ikasi ez duen maisu handia. Ezohiko bidea hartu eta sormen eta berriztapen maila handiko emaitzak lortu ditu, musika betirako aldatzea lortuz. ...

View Dub eta reggaeren aitabitxia, Lee “Scratch” Perry

Allen Toussaint: soinu-urakana

Music Legends. 2015eko azaroak 8. 20:00. New Orleanseko frantses auzoan barrena bere doinuak zabalduta eta Tipitina edo House of blues bezalako lokaletan azalduta, hiri hartako herritar errespetatuen, ezagunen eta gogoangarrienen artean dago Allen Toussaint. Itzal handikoa, atsegina, alderdi askotakoa, aparteko piano-jotzailea, abeslaria eta, batik bat, konpositorea, doinu-moldatzailea eta ...

View Allen Toussaint: soinu-urakana

Bettye LaVette, soularen alaba

Music Legends. 2015eko urriak 5. 20:00. Pattar usaina duen ahotsa, bereziki erakargarria. Soul ufada sakona. Bihotzari abesten dio zuzenean. ‘Soularen alaba’ da, Bettye LaVette, eta ez dago hitzik, sentipenak bakarrik. Detroit hirian jaiotako emakume bati dagokionez, berezko naturaltasunarekin soula dabil bere zainetan, countrya, rocka, bluesa, gospela eta funka ...

View Bettye LaVette, soularen alaba

BBK Salako top of the pops

Aipatuenak eta aipagarrienak. Nota gorena jartzen dutenak. Mailari eutsi diotenak, goiko doa, rea eta mia eman dituztelako. Urteko lehen sei hilabeteetan BBK Salako top of the pops osatzen dute. Hemen duzue, unerik onenei gainbegiratua. Kondairazko Jackson Browne, saudade zaharreko ahots berriak, musika beltzaren jaia... beti lehen lerrotik ikus ditzazun. Como el agua ...

View BBK Salako top of the pops

Kondaira planetarioa: Manfred Mann´s Earth Band #BBKSalak5urte

Jazz rock espiritua. Soinua gogortuko dugu lurralde garratzenetara joateko. Hipnotikoak, anitzak, progresiboak. Hauek dira 60ko hamarkadan hain ezaguna izan zen talde britainiarraren ikurrak, nahiz eta sortu Hego Afrikan sortu ziren. Han Manfred Lubowitz teklistak taldeari izena ipini zion, Shelly Manne New Yorkeko bateria ...

View Kondaira planetarioa: Manfred Mann´s Earth Band #BBKSalak5urte

Bilbora dator Jackson Browne ospetsua

Distiratsua. Bere gitarraren sei soken gainean hegan eramango gaitu. Jackson Browne dator, benetako kondaira, BBK Salara. Bere abesti pentsakor eta apartekin etorriko da, oso berezia den nortasunari erantzuten dioten harribitxiekin. Gizartearekin betidanik izan duen konpromisoari eusten dio, eta emozioak ekarriko dizkigu ...

View Bilbora dator Jackson Browne ospetsua

5 zentzumenentzat oparia: 5. urteurreneko egitaraua

2015. urtea oso berezia izango da guretzat. Bost urte beteko ditugu eta behar bezala ospatu nahi dugu. Bost zentzumenentzat benetako oparia diren hainbat ekitaldirekin. Hemen doa bostgarren urteurreneko egitarauaren aurrerapena kontzertu esanguratsuenekin, ukitu berriko arte eskenikoarekin eta Salan gure gozamenerako izan ditugun ...

View 5 zentzumenentzat oparia: 5. urteurreneko egitaraua

Soularen mistika: Booker T. Jones

Kondairazko beste gau bat dator. Hainbat zeresan eman duen kondairazko soinu hori entzungo dugu berriro. Soularen ikur handienetako baten, Booker T. Jonesen Hammon hilezkorra, urtea hasteko, kondairazko gau pasarekin. Soinu instrumentalak aireratzen. Erritmo geldiezinek Sala hartuko dute. Soul generoaren ikuspegi instrumental indartsu eta hipnotikoa. Berarekin omen ...

View Soularen mistika: Booker T. Jones

Jethro Tullen espiritua Martin Barre & Band-ekin

Aspaldiko garaiak gogora ekartzeko berriz ere errepidean. 30 bildumatan zehar 60 milioi ale baino gehiago saldu zituen Jethro Tull taldeko gitarra jotzaile aparta taula gainean da berriro eta ez nola nahi gainera. Martin Barre & Band bira egiten ari dira, ...

View Jethro Tullen espiritua Martin Barre & Band-ekin

Mick Ralphs Blues Band-en blues azkar eta bortitza

Oktanaia handiko bluesa eta R&B azkarra. Bitaminadun soinuak. Bad Companyren itzala BBK Salaren gainean, behar bezain ilun eta bortitza. Izan ere, benetako kondaira duen musikaria dator Bilbora. Mick Ralphs buru duen boskote zaharkituak paretak ere izerditan jartzeko ...

View Mick Ralphs Blues Band-en blues azkar eta bortitza

72 urteko historia handia rockean, Leon Russell

Hitz larriz idatzitako abeslaria, gitarra jolea eta konpositorea. Soinuaren munduan toki handia du Leon Russellek. Oklahomakoa musikaren kondaira bizia da eta agian rock ‘n rollaren historian izan den musikari anitz eta osoena ere bai. 50 urteko ibilbide ...

View 72 urteko historia handia rockean, Leon Russell

Bluesa gorputzez eta arimaz, Taj Mahal

Roots-blues musiken nahasketa bakana, bikaina. Ohiko blues akustikoa berpizten eta bizirik mantentzen zeregin handia izan duen gizona, generoari ikuspegi zabalagoa emateko. Bakarren artean bakarra denari buruz ari gara: Henry Saint Clair Fredericks, Taj Mahal. Hainbat musikari ...

View Bluesa gorputzez eta arimaz, Taj Mahal

Jumping Jack Flash: Johny Winter

Maiatza blues elektrikoaren ikurrarentzat izango da, Woodstockeko oinordekoarentzat. Rockak egundo izan duen albino famatuena, blues-rockaren kondaira bizia, genero honetan ezinbesteko diren diskoen egilea. Zuzenean inor gutxi bezain mirestua. Aukeratua. Slide gitarrarekin handienetakoa. Oholtza gainean nortasun zirraragarrienetakoa duen bluesman batekin kondairazko gaua izango dugu: Johnny Winter maiatzaren 12an ...

View Jumping Jack Flash: Johny Winter

Blues master, John Mayall

Kondaira, mitoa, soinuaren maisua, John Mayall BBK Salara dator berriro musikari buruzko ikasgai berria ematera. Benetako blues eta R&B musika atsegin dutenek galdu ezin duten hitzordu zirraragarria. Generoa ulertzeko ezinbestekoa da. Bere lurraldeetara hurbildutako proposamenarekin datorkigu. Iragandako garaiak ahaztuta. Gau borobila izango dugu martxoaren 3an....

View Blues master, John Mayall

Datorren musika

Turroiarekin batera datoz albiste onak. Iristekoak ziren. Hau da 14an datorkigun musika. Maceo Parker, John Mayall, Johnny Winter, Kenny Garrett… Oraindik beste hainbat ezusteko izango dugu, baina hauek lehenak dira. Aipatutako izarren emankizunekin argi dago aurtengoa kondairazko urtea izango dela. ...

View Datorren musika

Inoiz izan den oinarri erritmiko onenetakoa: Ginger Baker BBK Salan

Hitzordu handien gaua. Atzera begiratua. BBK Salako oholtza gainean, berriro, kondaira bizia. Ginger Baker inoiz izan den bateria jotzaile handienetakoa da, hain handia, ze izar bilakaera ere lortu baitzuen instrumentsita izanik. Horrez gain bonbo bikoitza erabili zuen lehen musikarietako bat izan zen. ...

View Inoiz izan den oinarri erritmiko onenetakoa: Ginger Baker BBK Salan

Kondairazko gaua Ten Years After taldearekin

Oktano askoko bluesa eta R&R arina. Bitaminadun soinuak. Rockari eta blues eletrikoari lotutako ordezkari handietako bat. Inoiz izan den blues eta rock psikodelikoko talde garrantzitsuenetako bat. Ten Years After 1967an Nottinghamen sortu zen, blues-rocka jomuga zuten taldekide handiekin: ...

View Kondairazko gaua Ten Years After taldearekin

The Troggsen ‘Wild Thing’ BBK Salan

Musikaren historian izan den talde handienetako batekin gozatzeko aukera dugu, kondairazko hitzordua dugu aurrez aurre. The Troggs, Ingalaterrako Pop Beat Rock talde gaztea zen 60eko hamarkadan eta mundu osoko zerrendak hankaz gora ipini zituen ...

View The Troggsen ‘Wild Thing’ BBK Salan

Donovan, kondaira bizia

Ezagutzen ez dutenei esango diegu, Donovanek hainbat trikimailu erakutsi zizkien, besteak beste, Beatles taldekoei, eta 60ko hamarkadako ikur nagusietakoa bilakatu zen. Ezagutzen dutenek ez dute azalpenik eskatzen. Plazer handia da BBK Salan urteko emankizuna izango dena aurkeztea. Benetako kondaira ...

View Donovan, kondaira bizia

Historiako bira onenetakoa berriro bizitzen: Brothers In Band

Dire Straits taldearen benetako soinua BBK Salara dator. Ukitu geldoa eta downtempo erritmo ezagunak. Rock folk intimo eta atmosferikoaren ereserkiak, Brothers In Band taldean berriro haragituta, zaleen gozamenerako. Guy Fletcher berak ere, hau ...

View Historiako bira onenetakoa berriro bizitzen: Brothers In Band

Kondairazko gaua, Animals & Friends with Steve Cropper BBK Salan.

Kondairazko gaua. Rock musikak izaten dituen gertakari handi bakanetakoa. Animals & Friends with Steve Cropper BBK Salan izango dira datorren otsailaren 19an, gau historiko batean, berriro. Steve Cropper handia 60ko hamarkadan hasi zen ...

View Kondairazko gaua, Animals & Friends with Steve Cropper BBK Salan.

Mundua elikatu zuen gizona: Bob Geldof

Energia hutsa eta soinuzko-aktibismoa. Giza eskubideen aldeko konpromiso osoa. Bere abestiekin mundua elikatzen saiatu zen gizona. Horrelakoa da Bob Geldof, musikaren kondaira bizia, bere sustraiak bihotzeko sentipenetan murgiltzen dituena. Iraganeko harribitxia, bertan dugun etorkizunaren atarian. Robert Frederick ...

View Mundua elikatu zuen gizona: Bob Geldof

Fingerstyle gitarraren maisua

Jorma Kaukonen bikainak amaituko du aurten Music Legends zikloa. Abenduaren 11n historiarekin, lisergiarekin eta soinu azidoenekin hitzordua duzu. Fingerstyle gitarraren maisua. Egungo rock bizienaren eta disdiratsuenen iturritik edaten du Jormak, bai eta Folk eta Blues amerikarren iturri ...

View Fingerstyle gitarraren maisua

Gelditzeko datoz: Grand Mothers of invention

Ikusleen txaloek erakarrita itzuli ziren, Frank Zapparen musika mundu erdiko taula gainetan zabaltzeko. Estilo bakar batean mugatzen oso zailak dira, hainbat estilotako musikaz koloreztatzen baitute paleta, jazz, rock, psicodelia edo avant garde ukituko doo woop jotzen dute, esaterako. 70. hamarkadako soinu handia ...

View Gelditzeko datoz: Grand Mothers of invention

BBK zikloak

Ikuskizuna hastear da, BBK Zikloak dira. Bilboko bihotzean duzun aukera onena aurkezten dizugu, kontzertu, erakusketa, hitzaldi eta masterclass onenak, zuk goza dezazun. Gure ateak luze adina zabal uzten dizkizugu, goi mailako egitarauan artista adierazgarrienak eta adituenak aurki ditzazun. Welcome on board. Noites ...

View BBK zikloak

Musikaren outsiderak, Canned Heat

Bilbon dira. Salak historiarekin bat egingo du, benetako Canned Heat-ekin. Rockaren maisu hauek zerua ukitu arte hegan egin zuten. Inork ez zituen beren disko eta zuzenekoak galdu nahi. Izan ere, Bluesaren historiako bilduma onenetakoak grabatu ditu Los Angelesko talde honek, eta hainbat bira mitiko eginikoak ...

View Musikaren outsiderak, Canned Heat

BBK Sala historia idazten, Music Legends

Lisergiaz beteriko akordeak, soinu azidoz trufatuak, hippie mugimenduaren txapela jantzita. Historiaren orri batzuk idatziko ditugu Music legends zikloan, kondairazko hiru hitzordutan. Jatorriko Canned Heat taldeak rock and rollaren munduan bere tokia lortu zuen, batik ...

View BBK Sala historia idazten, Music Legends

Rockaren riff onenak Mick Taylor-ekin

Historiaren zatiak ditugu berriro BBK Salako oholtzan. Ekainean Bill Wyman Rolling Stones ohiaren txanda izan zen. Uztailaren 3an, Rock and Rollaren historiak egundo izan duen riff onenetako baten sortzailearekin dugu hitzordua. Mick Taylorrek, Keith Richardsekin batera, “Can you ...

View Rockaren riff onenak Mick Taylor-ekin

Let the good times roll, Bill Wyman

Luxu hutsa izango da aste honetan Bill Wyman Rolling Stones ohia Music Legends zikloaren geldialdi berrian izatea. Aro guztietako klasikoenen arteko bategitea, lagunartekoa. Kondairazko soul, jazz, bluez eta Rhythm and blues gaua izango da, inondik ere. Talentuz jantziak eta konplizitate handikoak, Bill Wyman’s ...

View Let the good times roll, Bill Wyman

← Older
Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top