You are currently browsing Euskara

Browse archive...

← Back to Homepage

Mikel Urdangarin: zubi ikustezinak koloreztatzen

Kontzertua. 2016ko apirilaren 8an. 20:00etan. Ikusleen eta abestien artean zubi ikustezinak koloreztatzen. Bere ikuslegoarekin lotura estutzeko musika larru gorrian eskaintzen. Bere artista izaera arrakastatsua oso-osorik. Gitarra jolaskor eta lotsagabearen laguntzaz. Istorioz betetako abestiak eta hitzez beteriko istorioak jaurtitzen dituzten gitarrak, bere ahoan beti eder bezain samurrak. Mikel Urdangarin ...

View Mikel Urdangarin: zubi ikustezinak koloreztatzen

Horra hor Txanogorritxo

Haurrentzako Antzerkia. 2015eko urtarrilak 2 eta 3. Txanogorritxoren istorio dibertigarria BBK Salako ikuskizunen basora helduko da. Idatzi zure agendan 2016ko hasierarako. Txanogorritxo amarekin bizi da basoko etxean. Oso neska alai eta jolastia da, baina berriro eskolara joateko oraindik hilabete batzuk falta zaizkio eta gizajoak ez du inorekin jolasterik. Goiz-goizik amak basoaren bestaldean ...

View Horra hor Txanogorritxo

Poesia BBK Salan hazten da: VII. Poesia BBK Jardunaldiak

Poesia. 2015eko irailaren 21 eta 25 artean. 20:00. Sala barruan eta guztion bihotzean poesia haziko da. Gure barrenean bertsoek tipi tapa jarraituko dute. Beste urte batez, eta zazpigarrenez jarraian, poesiaren uzta onena hartuta egingo dira Euskal Poesia BBK jardunaldiak BBK Salan. Zatoz gurekin ...

View Poesia BBK Salan hazten da: VII. Poesia BBK Jardunaldiak

Haur Kantari 2015: finalaren garaia

Festa doinuak hartuko ditugu ahotan. Hemengo abestiak ekarriko ditugu gogora, zahar kutsua duten erritmoak. Etorkizunari aurrez aurre begiratzen dioten ereserki tradizionalak. Euskal Kantuzaleen Elkartea Kantagintzak galtzear diren edo ia erabat ahaztuta dauden abesti horiek berreskuratzeko lan egiten du, eta euskal kantagintzak duen aberastasun handia ezagutzera ...

View Haur Kantari 2015: finalaren garaia

Urteko danbada: Sabin Bikandi, Max sari baten irabazlea

Ikusleak gune batean biltzen dira. Txaloak entzun daitezke. Taula gainean urteko danbada ari da. Euskal arte eszenikoek arrakasta handia izan dute Max antzerki sarietan, eta Sabin Bikandik sari distiratsua lortu du. Musikaria, konpositorea eta konponketa egilea, AIKO Taldea sortu ...

View Urteko danbada: Sabin Bikandi, Max sari baten irabazlea

Dantza eta txistua bat eginik #BBKSalak5urte

Dantzak eta txistuak elkarrizketa aparta sortuko dute. Errepikatuko ez den ikuskizun batekin gozatzeko aukera bakana, Euskal Herriko lurralde desberdinetako dantzen adibideekin, txistuarekin betidanik harreman estua izan baitute. Bilboko Txistularien Udal Bandarekin, hitzordu honetako protagonista Galdakaoko ...

View Dantza eta txistua bat eginik #BBKSalak5urte

Silboberrirekin txistua gaur eta beti #BBKSala5urte

Txistu erakusketak gure musika tradizionalaren adibide izan dira, gaur eta beti. Txistulari multzo handi batek jota, batzuetan abesbatzen laguntzarekin, metal eta perkusio sekzioekin, ikusleen atseginekoak izan dira eta izaten jarraitzen dute. Hain gurea den soinu honi merezi bezalako omenaldia egingo diogu martxoaren 19an. ...

View Silboberrirekin txistua gaur eta beti #BBKSala5urte

Hiru txerritxoak BBK Salan

Hiru txerritxoek hiriburuan bizitzea erabaki dute. Hiriko giroa oso arraroa egingo zaie hasieran: zarata handia, kutsadura, argiak, semaforoak. Baina apurka-apurka bizimodu berrira egokitzen joango dira, daukaten arriskurik handiena aurrez-aurre aurkitzen duten arte: otso maltzurra. Otso gaiztoa edozein gauza egiteko gai da txerritxoak jateko. Putz eginez txerritxoek eraikitako lastozko eta egurrezko etxolak ...

View Hiru txerritxoak BBK Salan

Mollie Maloneren istorio sinestezina

Mollie Maloneren aitona kezkatuta dago, tomateak ohikoa baino lehenago ondu baitira, izotzak letxuak ondatu ditu eta landareak ez dira behar dutenean loretzen. Horregatik aitonak Mollie billoba liburutegira bidali du, zer gertatzen den jakiteko. Baina liburutegi honetan oso gauza bitxiak gertatzen dira, zoragarriak. Liburutegi berezi horretan ezkutuko atea aurkituko du, mundu berria ...

View Mollie Maloneren istorio sinestezina

Nire bihotzak zure begiak ditu: Gontzal Mendibil

Nire bihotzak zure begiak ditu. Eta nire begien lehioetatik bihotza ikusiko duzu. Gontzal Mendibilek giro intimoan aurkeztuko du bere azken lana. Berak sorturiko hamaika abesti berri dira, eskenatokian aurkezpen apartarekin. Sentipenak aldarriktatzen ditu Gontzalek, bere sentipenak, bizitzako gertakizunen aurrean gizarteak dituen sentipenak. Itxuragatik, edikunarengatik eta abestien gaiengatik, ...

View Nire bihotzak zure begiak ditu: Gontzal Mendibil

Askatasunaren ohiartzuna: Benito Lertxundi

Kantautore pertsonalenetakoa eta askatasun aldarria. Sustrai sakoneko musikan duela 40 urte murgiltzen hasi zen kantaria. Benito Lertxundik inork gutxik bezala izan du bere entzuleei zuzenean gozarazteko ahalmena, Euskadiko musika herrikoiaren ikur nagusietakoa baita. Bere ahotsa ohiartzun bilakatu zuen eta bere hitzak euskal kulturaren akuilu nagusietakoa izan ...

View Askatasunaren ohiartzuna: Benito Lertxundi

Anne Etchegoyen: Frantzia euskaraz emozionatzen

Hilabeteak daramatza Frantziako herritarrak emozionatzen. Ondoko herrialdean benetako gertakizun-musikala bilakatu da. ‘Hegoak’ lanarekin, inoiz abestu den abestirik ederrenetako batekin, hau da Mikel Laboaren ‘Txoriak Txori’ abestiaren bertsioarekin, Paris bereganatu du. Anne Etchegoyen, Saint-Palais herrikoa da, Ipar Euskal ...

View Anne Etchegoyen: Frantzia euskaraz emozionatzen

Euskal abestien aberastasuna: Euskal Kantu Txapelketa

Jai-giroko abestiak kanta ditzagun. Iraganekoak. Etorkizunekoak. Hemengo abestiak gogora ekarriko ditugu, ondutako doinuak. Etorkizunari begiratzen diotenak. Euskal folklorearen aberastasuna. Etorkizun handiko abeslariak izango ditugu oholtza gainean. Abestirik onenaren saria nork irabaziko duen jakingo dugu. Ahots onena norena den. Euskal abesti zaharren bat nork berreskuratu duen ederkien. 2014ko Euskal Kantu Txapelketaren ...

View Euskal abestien aberastasuna: Euskal Kantu Txapelketa

Athletic eta Reala BBK Salan

Oso derbi berezia dator eta BBK Salan jokatuko da. Athletic Club Fundazioak eta BBK Salak, Realaren Fundazioaren elkarlanarekin, antolatu zuten lehen edizio arrakastatsuaren ostean, ‘Bertso-Derbiaren’ bigarren ekitaldia egingo da, hau da, bertsoen bitartez Athleticek eta Realak jokatzen duten derbi berezia. Jarduera honen ...

View Athletic eta Reala BBK Salan

Aurkitu ilargiaren bi aldeak BBK Salan

Bizitzak taupada desberdinak ditu ilargiaren alde bietan. Aurkitu nahi? Dantza, antzerkia eta zirkoa elkartzen dituen ikuskizun batera etortzeko gonbita doakizu, zazpi urtetik aurrerako haurrei egoera eta erritmo inguratzaileak eskainiko dizkie-eta. Istorioak dioenez, ...

View Aurkitu ilargiaren bi aldeak BBK Salan

Santo Tomás BBK Salan

Festa turroian sartu zaigu. Tradizio handieneko hitzordua dator. The Pub Ibiltariarekin festa-giroan jar dezagun ahotsa. Euskadi osoko kantariak igoko dira BBK Salako oholtzara kantuan eta dantzan egitera. Abenduaren 21ean gure abesti tradizionalak berreskuratuko ditugu Oskorriren laguntzaz. Eskenatoki berean ...

View Santo Tomás BBK Salan

Osasuna, umore ona eta underground erresistentzia: Bilboko Barrea

Ongi etorri La Risa de Bilbao/Bilboko Barrearen laugarren ekitaldira. Lepotik helduta gauzkan 2013. urte honetan, jaialdiko taldeak ongi iritzi dio gai nagusia Underground umorea izateari. Erresistentziako umore hori, korrontearen aurka doana, beti kritikoa, iraultzailea, ...

View Osasuna, umore ona eta underground erresistentzia: Bilboko Barrea

Ikusletik ikuslera: Eskena 2.0

Sortzeko modu berria, kultura kontsumitzeko era berriak, betiko egon ezinarekin eta sentsibilitaearekin. Hori da Eskena 2.0. Ikuslea artearen zati izatera pasako da. Ikuskizunak burmuina zabalduko du, besoak luzatu eta maila berri batera iritsiko da. Happening bat da, norabide ...

View Ikusletik ikuslera: Eskena 2.0

Denok irabazle: Haur Kantari Txapelketa

Festa giroko doinuak ahotan hartuta. Iraganeko erritmoak. Etorkizunekoak. Ekaina hasteko hemengo abestiak ekarriko ditugu gogora, aspaldilko usaina daukatenak. Etorkizunari aurrez aurre begiratzen diotenak. Euskal folklorearen aberastasuna emango dugu ezagutzera. Hemengo abestigintzaren etorkizuneko izarrak igoko dira oholtzara. Abestirik onenaren saria nork irabaziko duen jakiteko garaia da. Ahotsik ...

View Denok irabazle: Haur Kantari Txapelketa

Athletic vs Real BBK Salan

Derbien artean derbia dator. Aurrez inoiz jokatu gabea. Bertsolarien euskal norgehiagoka. Athletic Club Fundazioak eta BBK Salak, Real Sociedad Fundazioarekin elkarlanean, ‘Bertso Derbiaren’ lehen edizioa antolatu dute, Athletic eta Realaren arteko derbi bitxia, bertsoekin jokatua. Ekitaldi honekin bi taldeen arteko ...

View Athletic vs Real BBK Salan

Sidecar arima

Ilusioa barreiatuz. Hitzek erabiltzen duten bidezidorra argituz. Gure sustraietan sakondu et agure barruan dena haz dadin lekua eginez. Euskararen eguna behar bezala ospatuko dugu "Sidecar arima" lanarekin. Harkaitz Cano idazlearen eskutik, Beñat Barandiaran gitarran lagun duela, Leonard ...

View Sidecar arima

Ozen entzun gaitzatela: Euskal Kantuak BBK Jaialdiak

Jai-giroko abestiak kanta ditzagun. Hemengoak eta hangoak. Iraganekoak. Etorkizunari begira diezaiogun atzoko eta gaurko abestiak kantatuz. Aspaldiko usaina duten doinuak gogora ditzagun. Euskal folklorearen aberastasuna ezagutarazteko, Euskadiko txapelketan esku hartu duten talde eta bikote aipagarrienak emango ditugu ezagutzera. Euskal abestien behin-betiko kontzertua ...

View Ozen entzun gaitzatela: Euskal Kantuak BBK Jaialdiak

Badator lehen BBKklip!

3, 2, 1, ekin. Esku har ezazu BBKklip film-labur sarien lehen edizioan. Euskera, Euskadi eta gure inguru osoa dira protagonista. Gaia zuk zeuk jartzen duzu. Guk sariak ipiniko ditugu. Zure lagunak, leku berezi hori, zure kiderik onena, auzoko festak, zure lehen neska, zure ikastetxe zaharra, zakur barregarri hori... ...

View Badator lehen BBKklip!

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top