You are currently browsing Erakusketa

Browse archive...

← Back to Homepage

Benetan bromatan: erakusketak Bilbo Ja! jaialdian

2015eko urriaren 1etik 15era. 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 21:00etara. Bi erakusketa barrearekin hitzordu bakarrerako. Bilbo Barrea jaialdiak aurten Olmo eta bere ‘On Celes:70 urte’ eta Khalid Albaihen “Sad Jokes” dakartza. Ehun bineta inguru, erreprodukzioak eta ikusentzunezkoak tarteko, dira Khalid ...

View Benetan bromatan: erakusketak Bilbo Ja! jaialdian

Bilboko barrea: aho bete hortz utziko zaitu

2015eko urriaren 1etik 10era. Honaino heltzen da barre-algararen oihartzuna. Umorea martxan ipintzen gabiltza. Aurten, berriro ere, Bilboko barrea, umoredun literatura eta arteari buruzko nazioarteko jaialdia gure artean egongo da, eta ahoa bete hortz utziko gaitu. Hitzaldiak, sona handiko egileak, Don Celes edo Khalid Albaih artista ospetsuen erakusketak, ...

View Bilboko barrea: aho bete hortz utziko zaitu

Iparrorratzak dio: Sail In Festival

Bela jaialdia. 2015eko irailaren 3 eta 6 artean. Brankaldean dugu haizea eta nabigazioko zinearen lanik onenak izango dira helmuga. Omenaldia egingo diogu sir Peter Blake jaunari, Amerika Kopa zeharkatuko dugu, Ronaren ibilbidea marraztuko dugu eta Karibeko ohiturak sakonetik ezagutu. Nabigazioak dituen benetako kondaira bizien ahotik hitzaldi onenak ...

View Iparrorratzak dio: Sail In Festival

Irudiak dantzan: #BBKSala5urte erakusketa

Pozik gaude, bost urte betetzen ditugu eta irudiak ere dantzan dabiltza. Hau guztia ospatzeko argazkiak pilatu ditugu, dantzan, kantuan, kultura barreiatzen, azken batean. Gure lehen bost urteen gaineko laburpena da argazki bilduma, magiaz betea. Argazkiotan BBK Salan izan ditugun izar distiratsuenak batzea ...

View Irudiak dantzan: #BBKSala5urte erakusketa

5 zentzumenentzat oparia: 5. urteurreneko egitaraua

2015. urtea oso berezia izango da guretzat. Bost urte beteko ditugu eta behar bezala ospatu nahi dugu. Bost zentzumenentzat benetako oparia diren hainbat ekitaldirekin. Hemen doa bostgarren urteurreneko egitarauaren aurrerapena kontzertu esanguratsuenekin, ukitu berriko arte eskenikoarekin eta Salan gure gozamenerako izan ditugun ...

View 5 zentzumenentzat oparia: 5. urteurreneko egitaraua

Osasuna, umore ona eta eutsi goiari: Bilboko barrea 2014

Jaun-andreok, berriro ere gurekin, Bilboko Barrearen bostgarren edizioa. Askatasun handiagoaz dator eta inoiz baino anitzagoa den programa bat dakar. Flaubert-en loroa baino pozago. Irrikiz beteta. Bazka-aretoa jamaikar kalamu-haziz beteta. Kategoria handiko gonbidatuekin (Julian Barnes saridun berria) eta ...

View Osasuna, umore ona eta eutsi goiari: Bilboko barrea 2014

Bilbok Sail In Festivalera begira jarri du branka

Brankatik dator indarra. Haizearen ufadak entzuten dira. Ura aparrez betetzen da. Irailean kaia berri baterantz zuzenduko dugu branka. Sail in Festival jaialdiaren ekitaldi berria dator eta han dugu iparrorratza. Goi mailako zinearekin askatu ditugu txikotak. Maila ...

View Bilbok Sail In Festivalera begira jarri du branka

Kartelekin eginiko abestiak: Printing hop

Nolakoa izango litzateke kartetelekin eginiko abesti bat? Bi dimentsiotan agertutako talde bat? Doinu baten emozioa? Notak kolorezko abesti batean bustitzea? BBK Live jaialdian zehar Salan 45 artista eredugarri ...

View Kartelekin eginiko abestiak: Printing hop

Bilbao BBK Live baita BBK Salan ere

Egon ezina da nagusi Bilbon. Ez da deus gelditzen. JAIALDIA dator, hitz larriekin. Milaka lagun ari dira eztarriak berotzen, uztailaren 10,11 eta 12an Bilbao BBK Live jaialdiaren edizio berria baitator. BBK salak ere jaialdiarekin bat egingo du eta informazio gunea jarriko du BBK Live Bereziak ...

View Bilbao BBK Live baita BBK Salan ere

Munduari bira 75 argazkitan

Gizartearen oroitzapen kolektiboak, garai bateko ikurrak, XX. eta XXI. mendeko irudi esanguratsuenen bilduma. EFE agentziak bere 75. urteurrena betetzen du, munduari bira eman dioten 75 argazkiren erakusketarekin. ...

View Munduari bira 75 argazkitan

Inoiz isiltzen ez den jaialdia, VIII. Zentsura at!

Batzuentzat askatasuna zerbait bada, gainontzekoei entzun nahi ez duten zerbait esateko askatasuna baita. Badelako munduan, ideiak azaltzeko askatasuna aldarrikatzeagatik bakarrik, mehatxatuta bizi denik. Tamalez badirelako beraiek gelditzeko edozein gauza egingo luketenik. Arte eszenikoetan estatuek, herrialdeek, hezkuntza sistemek, familiek, irabazleek eta presio taldeek ...

View Inoiz isiltzen ez den jaialdia, VIII. Zentsura at!

Zinemakumeak sari nagusia

Teloia jeistera doa. Urduritasuna nagusi da, aurki ezagutuko baitira Zinemakumeak jaialdiaren irabazleak. Itxiera-ekitaldia heldu da, laburmetraien maratoiarekin, ‘Zinea zabaltzeko plataforma berriak’ mahai inguruarekin eta #littleSecretFilm lanaren eta “La pájara” saridunaren proiekzioekin. Eta, ...

View Zinemakumeak sari nagusia

Estatu Batuetako underground zinearen sortzaile eta inspirazio-iturria

Maya Deren gurasoekin iritsi zen New Yorkera, Ukrainiatik, juduen eta Trotsky zaleen kontrako jazarpenetatik ihesi. Underground zinearen ama eta inspiratzailetzat hartzen dute Amerikako Estatu Batuetan eta, ondorioz, XX. mendeko bigarren abangoardia artistikoetako kide da. Hamazortzi urte zuela ezkondu zen bere lehenengo senarrarekin, azkar sartu zen talde ...

View Estatu Batuetako underground zinearen sortzaile eta inspirazio-iturria

Ida Lupino handia, benetako aitzindaria

Ida Lupino ez da oso ezaguna zuzendari lanetan, bai, ordea, egin zituen aktore lanei esker. Martín Scorsesek "benetako aitzindaria" zela zioen, eta zenbait erakundek, Museum of Modern Art, Cinémathèque Française eta Filmoteca Española delakoak, besteak beste, ...

View Ida Lupino handia, benetako aitzindaria

Nouvelle Vague BBK Salan

Urriaren 16an hasiko dugu Zinemakumeak animazioko zineak izan zuen aitzindari handietako bati omenaldia eginaz. Lotte Reinigerrek begirada desberdina zuen eta merezi duen aintzatespena jasoko du BBK Salan egingo den erakusketan. Reiniger ia bakarra egiten duen berezitasun baten ordezkari da: ...

View Nouvelle Vague BBK Salan

Ezarritakoa hausteko ahalmena: Zinemakumeak

Sormenaren ikuspegitik. Begirada desberdina. Zinearen merkatuak ezarritako konbentzioak apurtzeko gaitasuna duen begirada zinematografikoa. Haize freskoko ufada. Emakumezkoek eginiko zineari ongi etorri egiteko alfonbra gorria jarriko dugu. Beste urte batez, mundu osoan saritu dituzten film eta laburmetraien aukeraketa ikusi ahal izango duzu. ...

View Ezarritakoa hausteko ahalmena: Zinemakumeak

Osasuna, umore ona eta underground erresistentzia: Bilboko Barrea

Ongi etorri La Risa de Bilbao/Bilboko Barrearen laugarren ekitaldira. Lepotik helduta gauzkan 2013. urte honetan, jaialdiko taldeak ongi iritzi dio gai nagusia Underground umorea izateari. Erresistentziako umore hori, korrontearen aurka doana, beti kritikoa, iraultzailea, ...

View Osasuna, umore ona eta underground erresistentzia: Bilboko Barrea

Argazkiak dantzara doaz: Aiko Dantzaldi Ibiltaria erakusketa

Itzal batek eszenatokian uzten duen aztarna. Musikaren arabera besoak luzatzen dituen irudia. Dantzari eta berezko edertasunari buruz istorioak kontatzen dituzten argazkiak. Izan ere, erakusketa bikain honek dantzan ikasteko modu bitxia azaltzen du. Naturalagoa, lasaiagoa, dibertigarriagoa. Doinu bat entzutean oinak beren kabuz ...

View Argazkiak dantzara doaz: Aiko Dantzaldi Ibiltaria erakusketa

Mozketarik gabeko jaialdia, Zentsura At!

Mozketarik gabe. Mihia askatasun osoz. Begiak irekitzeko, emozionatzeko eta dantzan jartzeko grinarekin...Zentsura At! jaialdia dator, uneren batean eta tokiren batean ixilduak izan diren artista guztiei laguntzeko. Soinuen kartela azaroaren 15ean zabalduko du Argeliako musikari belaunaldi berriaren ordezkari ezagunenak. Zirraragarria, talentuz jantzia ...

View Mozketarik gabeko jaialdia, Zentsura At!

#DiálogosConlaModa zeresana emango du

Bilbok moda esportatzen jarraitzen du. Zeresana ematen. Hedatzen, ze hiria modan baitago. Diseinuaren munduan, eta joera berritzaileenen artean, nazioarteko eredua da gure hiria eta hori sumatzen da. BBK Salan nazioarteko Bilbao International Art&Fashion ekitaldiarekin ospatuko dugu. Mundu osoko 800 disenatzailetik ...

View #DiálogosConlaModa zeresana emango du

Victor Vasarely

Emankorra. Bakarra. Jakin gura handia sortu duen erakusketa dator, Victor Vasarely. Artista sailkaezin honek mugimenduari, argiari eta koloreari buruzko hausnarketa bultzatu zuen inork baino lehenago, XX. mendearen erdian. BBK Salak martxoaren 14a eta maiatzaren 5a artean hartuko duen erakusketa honen ...

View Victor Vasarely

Artea eta futbola

Futbola gertakizun sozial izanik, hausnarketa sakona egitea proposatzen dugu. Kirolen artean nagusi denak gure gizarteetan duen zeregina. Ezbaika. Proposamen berritzailea BBK Salako gure taulan lehiaketa hutsa gainditzeko. Thinking Football ekimenak kirolak gure gizartean duen rollari buruz pentsatzeko gonbita egiten du. ...

View Artea eta futbola

Uncensored: VI Zentsura AT!

Zentsurarik gabeko bertsioa dator. Mozketarik gabe. Isilunerik gabe. Genero honetan egiten diren jaialdien artean nagusia dator. Zentzura At! seigarren edizioan dator, isilpetzen den musika, debekatutako irudia edo moztutako informazioa injustizia salagarria dela aldarrikatzeko. Eta honaino iritsi gara esateko. Uneren batean, arrazoiren ...

View Uncensored: VI Zentsura AT!

Jasper Johns, armonia pentsakorra

Data hauek ez itzazu inolaz ere ahaztu, urriaren 14a eta 26a. Eta erakusketa hau ere ez: “Jasper Johns Grabatugilea”. Lekua BBK Sala. Argi adierazten dizugu, artista estatubatuar honi eskainitako erakusketak oso bakanak izaten baitira. Akuafortez eginiko grabatuetan pintoreak urteetan zehar izan ...

View Jasper Johns, armonia pentsakorra

Bere eskutik…

Juan Torre egilearen eskutik gidatutako bisita "ukitzeko irudiak" erakusketan. Begiratzeko modu berria. Erakusketa bakarra. Ez diezazutela kontatu. Artistarekin gidatutako bisita izan nahi baduzu, utzi hemen zure iritzia, besterik gabe. Artea zain duzu.

View Bere eskutik…

Matissekin bakarka

Hilabete eta erdi XX.mendeko artista handienetako batekin. Pasioz jantzia, gogoetazalea, ohialari aurre egitean sakona...baina aldi berean, grabatuak sortzerakoan bat batekoaren laguna, azkarra, ustekabekoa. Bere sormenean hain ezaguna ez den aurpegia ikusi zen Salan, bere artea ezagutzeko ezinbestekoa, baina. Punta lehorra, ...

View Matissekin bakarka

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top