You are currently browsing Dantza

Browse archive...

← Back to Homepage

Bilbo dantzan: all style dantza lehiaketa

Break On stage. Dantza. 2016ko maiatzaren 7an. 19:00etan. Oholtza gaineko dueluaren garaia da. Armarik onenak atera eta guda irabazteko unea iritsi da. Beste urte batez, breakdance onena izango dugu Break On Stage 2016 Bilbo ekitaldian, eta bertako all style koreografia dantza lehiaketan. Hurbileko ...

View Bilbo dantzan: all style dantza lehiaketa

Sacromonte: dantzaren orroak #MorenteSiempre

BBK flamenkoa. 2016ko apirilaren 27an. 20:00etan. Mugimendu peto-petoa. Sutegian sortutako kanteak. Izenpetutakoak. Dantzaren amorru bizia eta berezko indarra. Deabrututa bezala. Emozioak larru gorritan, Granadako iturriek Enrique Morenteren hutsuneari nola negar egin dioten entzuteko. 27an Juan Andrés ...

View Sacromonte: dantzaren orroak #MorenteSiempre

Bi kontinenteren arteko zubia: Yakambú + Dairi Brown

Musika eta Dantza. 2016ko maiatzaren 6an. 20:00etan. Haize tropikaleko ufada. Latin jazz abestien haizetea. Benetakoa eta jatorra. Arrazadun abestiak. Epeltasun koloretsua barra-barra. Erritmo eta mambo ugari. Ozeanoaren bestaldeko musikarekin udaberriko hitzordua. Yakambú da eta sustrai latinoko soinuak dakartza, tangoa, cha-cha-cha, danzon eta sonak, esaterako, jazz ukituekin bateratuta. Maiatzaren 6an etorriko dira “Al ...

View Bi kontinenteren arteko zubia: Yakambú + Dairi Brown

Windermere Club: ikusteko tentazioari uko egin behar?

Antzerkia. 2016ko otsailaren 19an eta 20an. 20:00etan. Bizitzea egokitu zaigun mundu honi buruzko azterketa irrigarria. Oscar Wilde oinarri hartuta arrakasta lortzeko abagune osoa duen ikuskizuna. Horri gainera saltsa musikaren erritmo eutsi ezina gehitzen badiogu, nork egingo dio uko tentazioari? Oscar Wilde handiaren lan ezagunenetako batean oinarritua, “Lady Windermeren ...

View Windermere Club: ikusteko tentazioari uko egin behar?

Dantza flamenkoaren kantulogia, Ya! (Ensayos)

Dantzaldia. 2015eko abenduaren 5a. 20:00etan Ikuskizunak jolas egiten du eta kantulogia nahieran manipulatzen du el Niño de Elchek, kantearen enbor eta irudi desberdinekin, behin eta berriro errepikatuz. Dantza, kantea eta gitarra urrats bakoitzean gero eta sofistikatuagoak dira, kizkurrak are gehiago kizkurtuz, eskena gaineko malabareetan....

View Dantza flamenkoaren kantulogia, Ya! (Ensayos)

Errimak oinetan

Dantza. 2015eko azaroaren 20an. 20:00etan. Bertsolariek abesten duten bezala dantzan egingo dugu. Dantza kontzeptu bitxia BBK Salako oholtza gainean. Bertsoak dantza-hizkuntzan eta dantza poesiaz beteta. Bertsolariek sentipenak eta emozioak sorrarazten dizkiete ikusleei. Baina, zer gertatuko litzateke entzuleak dantzariak balira? Nola isladatuko lukete beren belarriek jasotzen dutena oinen bitartez, dantza bilakatuta?...

View Errimak oinetan

Hérétiques: keinuaren funtsera

Dantzaldia. 2015eko azaroaren 6a. 20:00etan Mugimendu baten errepikapen amaiezinak eta bere garapen progresiboak keinuaren funtserantz bidaia egitera garamatzatenean, dantzariek muturreko konzentrazio fisiko eta mentala onartzen dituzte, gorpuzkera geometriko konplexua eginez, kanonaren eta aho-bateko mugimenduen arteko crescendoan. Abiapuntua piano jotzaile aparta da, bai eta bikotearen laguntzailea ere. Ayelen Parolinek, ...

View Hérétiques: keinuaren funtsera

Otsoa txanogorritxu maltzurraren kontra

Musika-antzerkia. 2015eko abuztuaren 23tik 26ra. Ikuskizunen basoa kontrolpean dugu. Gozamenerako larruak jantziko ditugu. Otsoa BBK Salaren oholtzara igoko da Txanogorritxu maltzur eta beldurgariari aurre egiteko. “Txanogorritxu maltzurrak” elkarri mokoka bizi diren bi familiaren istorioa kontatzen du, Caperuzatarrak eta Lobotarrak. Caperuzatarren amona ‘El Bosque’ hoteleko jabea da, eta hotela Lobotarrek kudeatzen dute, urteak ...

View Otsoa txanogorritxu maltzurraren kontra

Urteko danbada: Sabin Bikandi, Max sari baten irabazlea

Ikusleak gune batean biltzen dira. Txaloak entzun daitezke. Taula gainean urteko danbada ari da. Euskal arte eszenikoek arrakasta handia izan dute Max antzerki sarietan, eta Sabin Bikandik sari distiratsua lortu du. Musikaria, konpositorea eta konponketa egilea, AIKO Taldea sortu ...

View Urteko danbada: Sabin Bikandi, Max sari baten irabazlea

Ikuskizuna borborka: Flamenkoa bizikidetzan

Dantza flamenkoa arte bakarra da, gainerako dantza espainarren aldean desberdina. Arte bizia, beti bor-bor dagoena, eta nazioartean balore handia duen araudi “corpusik” gabea. Garaikide izan dituen hainbat musika eta dantza adierazpenekin kutsatzen eta aberasten joan da. Tartean folklorea, tokian tokiko adierazpen anitz eta desberdinekin, ...

View Ikuskizuna borborka: Flamenkoa bizikidetzan

Flamenkoa M78Rtan

Reboluzioak gora. Intentsitatea bere horretan. Kante jondoenaren altzoan flamenkoak dituen pieza esanguratsuenetan bidaia. Kantearen oraina eta geroa finkatu duten doinu handiak. XX. mende hasieran ‘urrezko garaia’ osatu zuten eta obra hauek abangoardien estetikaren garaikideak izan ziren: modernismoa, surrealismoa, kubismoa, inpre­sionismoa etab. Ikuskizunak denboran bidaia proposatzen du, zuzenean musika jartzen zaion zine ...

View Flamenkoa M78Rtan

Xarma handikoa: BBK Flamenkoa zikloa

Txaloak eskuetan. Arimak gogoan. BBK Flamenkoa zikloak 10 urte beteko ditu eta behar bezala ospatu behar dugu. Hamar urte flamenkoaren larrua urratzen eta genero honek dituen ikur nagusiak ekartzen. Bidaia honetan haratago joan gara eta xarma handiena duen artearen adar berriak aurkitu ditugu. Zikloa ...

View Xarma handikoa: BBK Flamenkoa zikloa

Dueluaren garaia: Break On Stage

Armarik onenak atera eta guda irabazteko garaia heldu da. Beste urte batez breakdance onena Break On Stage Bilbao 2015-en. Gure inguruko dantza hiritar eta esperimentaleko bikoteek beren koreografiak aurkeztuko dituzte BBK Salan. Nazioarteko epaimahaiak ...

View Dueluaren garaia: Break On Stage

Xarma babesten den tokia: “&dentidades” #BBKSalak5urte

Mozkortzen duen usaina du. Presentzia bortitzekoa. Bere urrats hilezkorrek garai oso bateko arima daramate. Pastora Galvánek betirako argi bizia dauka, eta horrekin inguratuko gaitu “&dentidades” ikuskizunean. Antonio Canales zuzendari eta gonbidatutako artista dela, dantza egiteko zazpi modu desberdinekin ispiluaren sakontasunean murgiltzen da. Unibertso ...

View Xarma babesten den tokia: “&dentidades” #BBKSalak5urte

Dantza eta txistua bat eginik #BBKSalak5urte

Dantzak eta txistuak elkarrizketa aparta sortuko dute. Errepikatuko ez den ikuskizun batekin gozatzeko aukera bakana, Euskal Herriko lurralde desberdinetako dantzen adibideekin, txistuarekin betidanik harreman estua izan baitute. Bilboko Txistularien Udal Bandarekin, hitzordu honetako protagonista Galdakaoko ...

View Dantza eta txistua bat eginik #BBKSalak5urte

Arimarentzat sendagaia: Choir fusion #BBKSala5urte

Musika arterik zuzenena da. Belarritik sartzen diren akordeek gure zainetatik barrena biotzerainoko bidea egiten dute. Gainera, musikak dantza eta ikusentzunezkoak lagun baditu, uztartze sinkronizatuak emozioz betetzen ditu bazterrak eta arimarentzat insipirazio bilakatzen da. “Choir Fusion” egitasmoak argi erakusten du bateratze honek ...

View Arimarentzat sendagaia: Choir fusion #BBKSala5urte

Silboberrirekin txistua gaur eta beti #BBKSala5urte

Txistu erakusketak gure musika tradizionalaren adibide izan dira, gaur eta beti. Txistulari multzo handi batek jota, batzuetan abesbatzen laguntzarekin, metal eta perkusio sekzioekin, ikusleen atseginekoak izan dira eta izaten jarraitzen dute. Hain gurea den soinu honi merezi bezalako omenaldia egingo diogu martxoaren 19an. ...

View Silboberrirekin txistua gaur eta beti #BBKSala5urte

5 zentzumenentzat oparia: 5. urteurreneko egitaraua

2015. urtea oso berezia izango da guretzat. Bost urte beteko ditugu eta behar bezala ospatu nahi dugu. Bost zentzumenentzat benetako oparia diren hainbat ekitaldirekin. Hemen doa bostgarren urteurreneko egitarauaren aurrerapena kontzertu esanguratsuenekin, ukitu berriko arte eskenikoarekin eta Salan gure gozamenerako izan ditugun ...

View 5 zentzumenentzat oparia: 5. urteurreneko egitaraua

Musikalaren jainkoak

Jainkoen mezulariaren istorio magikoari bizia ipiniko diogu. Komedia musikal zoragarria, “Dioses” izenekoa, jainkoak. Grina handiena sortzen duen lehiaketan eta helburu bakarrarekin elkarren kontra arituko diren zortzi jainko. Zeregin garrantzitsua du jainkoen mezulariak: kultura guztietako jainkoei larrialdiko agindua igortzea, ...

View Musikalaren jainkoak

Dantza eta poesia eskuz esku: “Paso a dos”

Marco Flores eta Olga Pericet, ikuskizunaren arlotik kanpo ere elkarrekin, poetaren hitzen bidez batzartzen dira elkar ezagutzeko eta komunikatzeko. Dantzan gozatu ditu ikuslegoak, mirestuak dira eta txalo ugari jasotakoak. Baina beraiei buruz gehiago jakiteko beharra ere badugu, zer pentsatzen duten, zer sentitzen duten, eskenatokiaren leku sakratutik kanpo nolakoak diren jakitekoa....

View Dantza eta poesia eskuz esku: “Paso a dos”

Irudikatutako bidaia, BBK Flamenkoa 2014 zikloa

Irudikatutako bidaia horretann ‘duendea’ dugu lagun. Flamenkoaren larrua zeharkatuko dugu. Muga-ertzeko artearen olatuetan murgilduko gara. Beste urte batez arreta handiz antolaturiko zikloa dator, generoak dituen ikur handiak eta proposamen berritzaileenak oholtza gainean jartzeko asmoarekin, haratago joan eta bide berriak ezagutu ditzagun. Edizio honetan lurralde desberdinetan zehar ibilbideak proposatuko dira, bai ...

View Irudikatutako bidaia, BBK Flamenkoa 2014 zikloa

Magiak bizitzak salbatu ditzake: Sanfilippo Jaia

Haur batzuei bizitza atzeraka kontatzen hasi zaie eta guk ekidin dezakegu. Magiaren poderioz erlojua geldi dezagun eta magia baino zerbait gehiago egin dezagun. Magiaren galak familia ugari batuko ditu eta biziak salbatu ditzake. Sanfilippo gaitza da, BBK Salan antolatuko dugun jaia da. Emozioak nagusi izango dira ikuskizunean ...

View Magiak bizitzak salbatu ditzake: Sanfilippo Jaia

Lehia hastera doa: 1vs1 BreakOnStage – BBK Battle

Lehiaren ordua iritsi da. Armarik onenak atera eta guda irabazteko garaia da. Beste urte batez breakdance onena izango dugu Break On Stage Bilbao 2014 jaialdian, breakdancearen behin betiko lehia izango baita. Saria ez da nola halakoa, Madrilgo "...

View Lehia hastera doa: 1vs1 BreakOnStage – BBK Battle

Oleándole: grina flamenkoa jazz azentuarekin

Jenioz beteta eta dantzan ipiniko diogu 2014. urteari erritmoa. Flamenkoaren grina eta jazzaren azentua nahaski bakar batean jarrita. Inprobisazioaren eta duendearen arteko bateratze perfektuan. Bi genero hauen zabaltasuna eta aberastasuna “Oleándole” izeneko proposamen desberdinean elkartu egin dira. Egitasmoa musikari talde batek beren interes musikalak partekatzeko zuten gogotik jaio zen, bai eta ...

View Oleándole: grina flamenkoa jazz azentuarekin

Gabonetako gozokiak Jerezeko musikaz trufatuta

Musika turroian sartu zaigu. Gozoa eta beste kolore batekoa izango da. Beste urte batez poltsa bete musika dator. Jerezeko eltzagorra da, flamenko usaina darien abestiekin goza dezagun ikuskizun flamenko peto-petoa dakar, abesti tradizionalekin. Gabon zaharreko koplak dira, ...

View Gabonetako gozokiak Jerezeko musikaz trufatuta

Hitz baten irudia, Islandia

Irudia hitzetan giltzapetuta eta hitzak behin eta berriz dantzari irten nahi duten irudietan giltzapetuta. Hitzaren eta irudiaren arteko loturaren dantza ikusiko dugu. Islandia obran idatzitako plastizitateaz eta neurriz-kanpoko edertasunaz gozatuko dugu. Azaroaren 8an Islandiaren erabateko estreinaldia izango dugu. ...

View Hitz baten irudia, Islandia

Argazkiak dantzara doaz: Aiko Dantzaldi Ibiltaria erakusketa

Itzal batek eszenatokian uzten duen aztarna. Musikaren arabera besoak luzatzen dituen irudia. Dantzari eta berezko edertasunari buruz istorioak kontatzen dituzten argazkiak. Izan ere, erakusketa bikain honek dantzan ikasteko modu bitxia azaltzen du. Naturalagoa, lasaiagoa, dibertigarriagoa. Doinu bat entzutean oinak beren kabuz ...

View Argazkiak dantzara doaz: Aiko Dantzaldi Ibiltaria erakusketa

Txalo erauntsia: Carmen Amaya

XX. Mendean nazioarteko miresmen handiena lortu zuen nortasun artistikoa izan zen Carmen Amaya. Orson Welles eta Charles Chaplin, Fred Astaire, Winston Churchill edo Greta Garbo... guztiak gelditu ziren berak zeukan argi sutsuaren menpe. Bere jaiotzaren mendeurrenean, Canal Sur ...

View Txalo erauntsia: Carmen Amaya

Dantza eta bere osagaiak, BBK Flamenko Zikloa

Dantzari arima eta gorputza eskanita. Baita bere osagaiei ere. Beharrezkoak dira. Oinarrizkoak dira. Urtero BBK Flamenko Zikloak egun bat eskaintzen die buztan luzeko soinekoei, haizegileari, ballet flamenkoari. 29an hala izango da eta oholtzan Concha Jareño aparta izango ...

View Dantza eta bere osagaiak, BBK Flamenko Zikloa

Arimentzat deialdia, BBK Flamenko Zikloa 2013

BBK Flamenko Zikloaren edizio berria hastear da. Izenez eta izatez. Carmen Amayari omenaldi handia egingo diogu bost hitzordutan zehar, genero jondoak egun dituen artista esanguratsuenetako batzuekin, bai eta hainbat espezialista eta ikertzaile aipagarrirekin ere. Maiatzaren 7an ekingo diogu ...

View Arimentzat deialdia, BBK Flamenko Zikloa 2013

← Older
Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top