You are currently browsing BBK Sala

Browse archive...

← Back to Homepage

Ostiarala 13 beldurgarria Salan: FANTen amaiera ekitaldia

Zinema. 2016ko maiatzaren 13an. 20:00etan Alfonbra gorria zabal dezagun. Etiketaz jantzi gaitezen. Buruan zinea duen hiri honentzat ekitaldi aparta. Aurten FANT Jaialdiaren itxiera ekitaldiko gala hartuko du Salak, maiatzaren 13an, ostirala, bi lan bikain eskainiz: “Graffiti” laburra eta “Baskin” luzemetraia harrigarria, ohiko sari banaketarekin batera. ...

View Ostiarala 13 beldurgarria Salan: FANTen amaiera ekitaldia

Lurra ikaratzen duen ahotsa: Aldina Duarte

Noites de Fado. 2016ko ekainaren 1ean. 20:00etan. Bere ahotsak lurrikara sortzen du, zama sakon eta poetikoagaz. Mindutako maitasunari abesten dio, pasio neurri gabeari edota emakumetasunari. Aldina Duartek histrionismorik gabe kantatzen du, baina hitz bakoitzean egia hutsa bilatzen du, eta ariman gertatzen zaionaren benetako ispilua dira bere abestiak. Oholtza ...

View Lurra ikaratzen duen ahotsa: Aldina Duarte

Gau itzulgarria Manuel Liñanekin #MorenteSiempre

BBK flamenkoa. 2016ko maiatzaren 25ean. 20:00etan. Dantza jolasa bailitzan. Soinuzko sokan dantzan. Haur baten larruan ezkutatuta. Heldutasuna duen ikuskizun batean umeen irribarreak, egitura zailean sartuta, interazioak, bigarren planoak eta erritmo bikoitzak nagusi diren bitartean. Manuel Liñánek ‘Reversible’ aurkeztuko du, flamenkoaren ohituretan eta atzeragoko begiradan oinarritutako konposizio musikala ...

View Gau itzulgarria Manuel Liñanekin #MorenteSiempre

Arriagago ikasleak BBK Salan iratzartzen

Bilboko Kontserbatorioko entzunaldia. 2016ko maiatzaren 15ean. 12:00etan Maiatzaren 15ean goiza oso saio berezian esnatuko dugu, Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioko ikasleek goizeko saioa eskainiko baitigute, doinu sorta zabalarekin, guztiak zentro horretan ikasgai diren musika tresnekin jotakoak. Bilboko batuta hartuko du, Cassadó, Bach, ...

View Arriagago ikasleak BBK Salan iratzartzen

Morenteren gitarrak: magia ufadak #MorenteSiempre

BBK flamenkoa. 2013ko maiatzaren 12an. 20:00etan. Kondairak omentzea beharrezkoa da. Eta sormenaren bidez egitea. Ortodoxia, ohiturak eta berrikuntza ikur direla. Hori da zinezko omenaldi honen helburua. Enrique Morentek beti zaindu zuen gitarra, maisu onenak alboan zituela. Hauetako hiru bere familiakoak bezala izan ziren, bere ondoan askotan jo zutelako: ...

View Morenteren gitarrak: magia ufadak #MorenteSiempre

Jazzaren bizigarri berria: Andrea Motis & Joan Chamorro Group

Kontzertua. 2016ko maiatzaren 21ean. 20:00etan. Jazzaren oinarriak mugituko ditugu. Generoaren bizigarri berriari irteten utziko diogu. Uhin grabitazionalak jarraitzen saiatuko gara. Andrea Motis eta Joan Chamorro dira jazzaren bizigarri berria. Impulse etxearekin beren hurrengo disko berria grabatzen izan dira New Yorken, eta BBK Salan abesti ...

View Jazzaren bizigarri berria: Andrea Motis & Joan Chamorro Group

Bilbo dantzan: all style dantza lehiaketa

Break On stage. Dantza. 2016ko maiatzaren 7an. 19:00etan. Oholtza gaineko dueluaren garaia da. Armarik onenak atera eta guda irabazteko unea iritsi da. Beste urte batez, breakdance onena izango dugu Break On Stage 2016 Bilbo ekitaldian, eta bertako all style koreografia dantza lehiaketan. Hurbileko ...

View Bilbo dantzan: all style dantza lehiaketa

Celeste Rodriguesekin Lisboako abesti goibela

Noites de Fado. 2016ko maiatzaren 18an. 20:00etan. Doinu negartiak atzekoz aurrera jarriko ditugu. Lisboako kante jondoa berregituratu eta zaharkitutako topikoak ukatuko ditugu. Maiatzaren 18an Celeste Rodriguesen txanda izango da, Amália Rodriguesen apartaren ahizpa txikienarena. Diotenez Amaliaren erruz maite du fadoa eta seguru gaude ...

View Celeste Rodriguesekin Lisboako abesti goibela

Jazzaren jabeak: Albert Sanz & Javier Colina

Jazza hileroko BJC-BBK. 2016ko maiatzaren 11n. 20:00etan. Jazzaren hizkuntza menperatzen dute. Hori da beren sekretua. Maiatzaren 11n, Espainiako jazzaren bi eredu indartsuenak: Albert Sanz & Javier Colina. Albert Sanzek hainbat bira egin ditu sona handiko artistekin, hala nola Kurt Rosenwinkel, Chris Cheek, Mark Turner, Guillermo Klein ...

View Jazzaren jabeak: Albert Sanz & Javier Colina

Deolinda: eguzkiaren herrialdean

Noites de Fado. 2016ko maiatzaren 4an. 20:00etan. Musikaren poza. Arimaren kantuari darion sentsualitatea. Deolinda fadotik jaio zen baina, aldi berean, musika estilo honen garraztasun eta tristuratik ihes egiten du, melodia dantzagarriekin, hitz alaiekin eta estilo koloretsuarekin. Bere abestiak umorez eta ironiaz betetakoak dira, gaur egungo gaiei buruzkoak. Ez dute ...

View Deolinda: eguzkiaren herrialdean

Akordeoi minak

Kontzertua. 2016ko maiatzaren 19an. 20:00etan. Piper min hautsa gehituko diogu. Auspo bakar batzuen laguntzaz barreiatuko dugu, parekorik ez duen Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoarekin. Udaberriko festa egitera goaz eta zu berdez jantzita etortzea nahi dugu, berdea kolore guztiekin ongi baitoa eta bizitza hobetzen baitigu. Salako tenperatura ...

View Akordeoi minak

Sacromonte: dantzaren orroak #MorenteSiempre

BBK flamenkoa. 2016ko apirilaren 27an. 20:00etan. Mugimendu peto-petoa. Sutegian sortutako kanteak. Izenpetutakoak. Dantzaren amorru bizia eta berezko indarra. Deabrututa bezala. Emozioak larru gorritan, Granadako iturriek Enrique Morenteren hutsuneari nola negar egin dioten entzuteko. 27an Juan Andrés ...

View Sacromonte: dantzaren orroak #MorenteSiempre

Jazz britianiarraren ezkutuko harribitxia: Barry Green Trio

Jazza hilabetez hilabete BJC-BBK. 2016ko apirilarem 21ean. 20:00etan. Brit jazz berria. Ez zuen jazz musikari izatea erabaki, beste ezer ezin zuen izan, besterik gabe. Eta pasioz gainezkako lana dakarkigu. Beretzat jazza maisu handien topagunea da, Barry Greeni buruz ari gara, jazz europarraren talentu berri horietako bat. Bere ...

View Jazz britianiarraren ezkutuko harribitxia: Barry Green Trio

Raquel Tavares: arnasten duenetik fadista

Noites de Fado. 2016ko apirilaren 20an. 20:00etan. Zirrikitu guztietatik fadoa dario. Arima portugaldarraren berpizkundea da. Bere abestien taupadak inoiz baino indartsuagoak dira. Fadoa bizi den tokian bizi da. Hain justu ere, fado doinu pare baten artean jaio zen. Alfamakoa da Raquel Tavares eta bere nortasunaren sustraiak ...

View Raquel Tavares: arnasten duenetik fadista

Slim Jim Phantom & Furiousen itzulera

BBK Music Legend Fest jaialdiaren aurkezpen kontzertua. 2016ko apirilaren 26an. 20:00etan. Gau itzulgarriak. Joan etorriko emozioak. Eta emateko asko duten horietakoak. Rockabillya goitik behera birmoldatu zuten, eta iraultzaren ikurra dira. Apirilaren 26an BBK Music Legends Fest jaialdia behar bezala aurkeztuko da, Slim Jim Phantom & ...

View Slim Jim Phantom & Furiousen itzulera

Bilboko kontserbatorioak batuta hartu du

Juan Crisóstomo Arriaga Kontserbatorioaren goizeko entzunaldiak. 2016ko apirilaren 3an. 12:00etan. Musika sinfonikoarekin dugu lotura berrituko dugu. Besoak zabalduko ditugu Schumann, Bach, Debussy, Haydn, Kabalevsky, Rachmaninoff, Mozart, Moskowski eta beste hainbat besarkatzeko. Argiz beteriko soinuzko espazioak zeharkatuko ditugu, BBK Salaren zirrikituetatik sartzen diren eguzki-izpiekin. Apirilaren 3an oso berezia izango den goizeko saioarekin ...

View Bilboko kontserbatorioak batuta hartu du

Emozio beldurgarri eta fantastikoak: PREFANT 2016

Fantasiazko zinea. 2016ko apirilaren 28tik maiatzaren 1era. 19:00etan. Fantasiazko zinearen hiriburu bilakatuko gara. Bilbok XXII. FANT Fantasiazko Zinearen Jaialdia hartuko du. Eta hasi aurretik, apirilaren 28tik maiatzaren 1era arte, PREFANT izango da BBK Salan. Emozio beldurgarrienak eta fantastikoenak gurean, doaneko sarrerekin. Edizio ...

View Emozio beldurgarri eta fantastikoak: PREFANT 2016

A disfrutar recordando a Enrique un rato: Estrella Morenteren, Arcángelen eta Dani de Morónen laguntzaz #MorenteSiempre

BBK Flamenkoa. 2016ko apirilaren 14an. 20:00etan. Oroitzapena, maitasuna eta pasioa. Ikurrari eta pertsonari miresmena. Apirilaren 14an Morenteren unibertsoan murgilduko gara, maisuak beste gutxik bezala menperatzen zuen muga-arteko artearekin gozatzeko, bere alaba baten eskutik. Bere artearen ertz guztiak, bere arimaren zirrikitu guztiak. Mitua, kondaira. Ikuskizun honetan bat egingo dute ...

View A disfrutar recordando a Enrique un rato: Estrella Morenteren, Arcángelen eta Dani de Morónen laguntzaz #MorenteSiempre

Ufada magikoa: “BBK Sari Nagusia” abesbatzen lehiaketa

B.A.E. Abesbatzentzako XVIII. Konposizio-Lehiaketa - BBK Sariketa Handia. 2016ko apirilak 9. 20:00. Fedearen soinua. Kontu kezkagarrietan eta ameskerian sinestea da. Inoiz entzun gabeko soinuak prestatzen doazela entzutea da. Denok batera. Desberdinak diren abestiak ahotan hartzea da. Beste urte batez, BBK Salara abesbatzentzako konposizioen ‘BBK Sari Nagusia’ dator. Eliztar fidelenen gozagarri. Genero ...

View Ufada magikoa: “BBK Sari Nagusia” abesbatzen lehiaketa

Jazz askearen eramaileak: Marco Mezquida Trio & Bill McHenry

BJC-BBK Jazza Hileroko. 2016ko apirilaren 1ean. 20:00etan. Eskari handia du. Ezbairik gabeko izarra da eta diskografia ikaragarria dauka. Era guztietako bakarlari eta taldeekin aritzeaz gain, antzezlanetan eta telebistan agertzeaz gain, Marco Mezquidak Estatu osoko musikarien artean agenda beteena dauka, hitzorduentzako ez baitzaio ia tarterik gelditzen, eta zerbaitegatik ...

View Jazz askearen eramaileak: Marco Mezquida Trio & Bill McHenry

Bi kontinenteren arteko zubia: Yakambú + Dairi Brown

Musika eta Dantza. 2016ko maiatzaren 6an. 20:00etan. Haize tropikaleko ufada. Latin jazz abestien haizetea. Benetakoa eta jatorra. Arrazadun abestiak. Epeltasun koloretsua barra-barra. Erritmo eta mambo ugari. Ozeanoaren bestaldeko musikarekin udaberriko hitzordua. Yakambú da eta sustrai latinoko soinuak dakartza, tangoa, cha-cha-cha, danzon eta sonak, esaterako, jazz ukituekin bateratuta. Maiatzaren 6an etorriko dira “Al ...

View Bi kontinenteren arteko zubia: Yakambú + Dairi Brown

Thinking Football Film Festival: begiekin entrenatzen

Zinemaldia. 2016ko apirilaren 4tik 19ra. Prest gaude, sasoian. Laugarren edizioa dator, akzioz gainezka. 3,2,1, baloia dantzan da. Ohorezko sakea apirilaren 4an egingo du “I believe in miracles” film handiak. Brian Cloughek zuzentzen zuen Nottingham Forest mitikoaren historia du mintzagai, taldea Ingalaterrako bigarren mailatik gorenera nola eraman zuen, 1979an eta 1980an Europako Kopak ...

View Thinking Football Film Festival: begiekin entrenatzen

JOL-ekin zirrara sortzen duten doinuak

Kontzertu solidarioa. 2016ko apirilaren 23a. 19:30etan. Zirraraz betetako gau solidarioa izango da. Abestiek eurek ere emozioz betetzeko aukera izango dute. Indarrez eta talentuz betetako orkestra baten musikazko babesa hartuko dugu, elkartasunezko pop-rocka aitzakia hartuta. Liluratzen duen proposamen sinfoniko batek sortuko dituen txaloen erritmoan. Leioako Gazte Orkestra izango ...

View JOL-ekin zirrara sortzen duten doinuak

Gure emakumeak: krimena oholtza gainean

Antzerkia. 2016ko maiatzaren 28 eta 29an. Barre eta kontakizun artean doan gau-pasa lasaia eten egiten da. Adiskidetasuna zalantzan jartzen da. Hiru gizon eta beren arteko harremana kolokan jartzen duen gatazka. Ohiko karta partida jokatzeko hitzordua du gizonezko lagun talde honek, baina ezustean haietako bat berandutu egiten da. Aitzakia ona du: bere emaztea ...

View Gure emakumeak: krimena oholtza gainean

Jaialdia kaiara sartzen ari da: SAIL in Festival

Nazioarteko Bela jaialdia. 2016ko martxoaren 3 eta 6 artean. Benetako aurkikuntza. Adore eta eskuzabaltasun adibidea. Bilboko kresal usaina du eta belarekiko zaletasuna nabari zaio. “SAIL in Festival” berriro kaiara sartzen ari da eta goi mailako egitarauarekin lotuko dugu txikota. Gatza nabari zaien filmak ikusiko dituzu: ...

View Jaialdia kaiara sartzen ari da: SAIL in Festival

Nouvelle Vague: olatu berriaren benetazko musika

Musiketan. 2016ko maiatzaren 22an. 20:00etan. Kontu handiarekin eginiko abesti-sorta. Edozein melomano samurtzeko gai den ekoizpen ederra. Bueltan datorren musikazko hatsa. Benetakoa. Olatua behin ere ez uzteko asmoarekin datozen horietakoa. Ez du azalkeriak balio, sakondu eta zaporetu egin behar dira. Alosiak txaloka. Ikusleek egia entzuten dute....

View Nouvelle Vague: olatu berriaren benetazko musika

Eliza Carthy & Saul Rose: musikazko zurrunbiloa

Musiketan. 2016ko maiatzaren 8an. 20:00etan. Musikarako jaio zen. Sabeletik, bere hazkundearen zati bat izan zen. Eta antzematen zaio. Eliza Carthy musikazko zurrunbiloa da, naturan ez dagoen moduan jira-biran egiteko gai dena. Ikusentzuleak hegan hasten dira, entzute gustagarriari emanda. Tinbre ...

View Eliza Carthy & Saul Rose: musikazko zurrunbiloa

Itzela da Lucy Ward

Musiketan. 2016ko apirilaren 24an. 20:00etan. Nortasun erakargarri baten indarra. Lucy Wardi talentuak gainezka egiten dio, gaztea izanda ere, oholtza osorik betetzen baitu. Emozioetara zuzenean doazen emankizunak eskaintzen ditu, umorez beteak. Ikusleen bihotzak urtzeko gai den ahotsaren epeltasuna eta kolorea. Bere brit-folkak pott eginda utziko zaitu, indarraren indarraz. ...

View Itzela da Lucy Ward

Calaisa: odola, izardia eta pop-folka

Musiketan. 2016ko apirilaren 10ean. 20:00etan. Askok ametsetan baino egiten ez duen bidaia egina daukate. Calaisa milioi bat dolarreko diskoa grabatu zuten eta Suediako “Dixie Chicks” gazteak ezizena jarri zieten Ameriketako Estatu Batuetan. Urrezko diskoa izan zen 2006an. Baina bira hastera zihoazenean, zigiluko burua kalera ...

View Calaisa: odola, izardia eta pop-folka

Marwan: tristuraren irribarrea

Kontzertua. 2016ko apirilaren 2an. 20:30etan Sentibera da eta harrigarria da. Bere sentipenek hankapean hartzen zaituzte. Bere hitzak tristeak dira baina irribartsu datoz. Zaila da oso samurki dakartzan hitzen ispiluan ez begiratzea. Abestiak bilusten ditu. Babesik gabe uzten zaitu eta bere doinuei besarkatzea baino ez zaizu gelditzen. Marwan da, musikaria, ...

View Marwan: tristuraren irribarrea

← Older
Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top