You are currently browsing BBK Sala

Browse archive...

← Back to Homepage

Jazz gau itzulgarriak Pablo Balcazar 4tet-ekin

BJC-BBK Jazz Hileroko. 2015eko abenduaren 30a. 20:00etan Juan Pablo Balcazar musikari kolonbiarra 1998az geroztik bizi da Bartzelonan, eta bertan ikasi du Estatuko eta nazioarteko jazz musikari onenetako zenbaitzurekin. Baxu jole elektrikoa, kontrabaxu jotzailea eta konpositorea da eta bere lanak Europako eta Hegoameriketako jazz jaialdi onenetan izan ...

View Jazz gau itzulgarriak Pablo Balcazar 4tet-ekin

Poltsan musika hartuta datoz Gabonak: Jerezko eltzagorra

Jerezko eltzagorra.Abenduaren 22an. 20:00etan. Musika turroiaren osagarri. Gozoa eta kolore desberdinekoa. Beste urte batez, poltsan Jerezko musika onena sartuta dator. Aurten oso berezia izango da, merezi duen omenaldia jasoko baitu Fernández Pantoja “Terremotok”, zaleen, adiskideen eta bere lagunen artean itzal luzea utzi zuelako. 2009ko abenduaren 22an, ...

View Poltsan musika hartuta datoz Gabonak: Jerezko eltzagorra

Bilboko Musika Banda: grina musikaleko 120 urte

Kontzertua. 2015eko abenduaren 3a. 20:00etan. Bilboko Musika Banda 1895eko ekainaren 9an jaio zen, Jose Sainz Basaberen zuzendaritzapean Areatzan egindako lehenengo kontzertuaren bidez. Horren geroztik, Udal Bandan 10 lagun baino gehiago egon dira zuzendari lanetan. Bilboko udal banda BilbaoMusika erakunde autonomo ospetsuaren barruan dago eta ohikoak dira ekitaldi ofizialetan nahiz ...

View Bilboko Musika Banda: grina musikaleko 120 urte

Horra hor Txanogorritxo

Haurrentzako Antzerkia. 2015eko urtarrilak 2 eta 3. Txanogorritxoren istorio dibertigarria BBK Salako ikuskizunen basora helduko da. Idatzi zure agendan 2016ko hasierarako. Txanogorritxo amarekin bizi da basoko etxean. Oso neska alai eta jolastia da, baina berriro eskolara joateko oraindik hilabete batzuk falta zaizkio eta gizajoak ez du inorekin jolasterik. Goiz-goizik amak basoaren bestaldean ...

View Horra hor Txanogorritxo

Ahaztezina: “El cementerio de los libros olvidados”

Haurrentzako Antzerkia. 2015eko abenduak 28 eta 29. 17:00etan eta 19:00etan. Umeei pentsaraziko dien obra bat. Gurasoei pentsaraziko dien obra bat. Ahaztezina. "El cementerio de los libros olvidados" ("Ahaztutako liburuen hilerria") izenburuko obran Nacefabulas izeneko herrian sormen handia zegoen garaiko historia aipatzen da. Orain, berriz, hilzorian dago ahaztutako liburuen hilerriaren inguruan. Bertan dauzkate ...

View Ahaztezina: “El cementerio de los libros olvidados”

Dantza flamenkoaren kantulogia, Ya! (Ensayos)

Dantzaldia. 2015eko abenduaren 5a. 20:00etan Ikuskizunak jolas egiten du eta kantulogia nahieran manipulatzen du el Niño de Elchek, kantearen enbor eta irudi desberdinekin, behin eta berriro errepikatuz. Dantza, kantea eta gitarra urrats bakoitzean gero eta sofistikatuagoak dira, kizkurrak are gehiago kizkurtuz, eskena gaineko malabareetan....

View Dantza flamenkoaren kantulogia, Ya! (Ensayos)

Seth Glier, Billy Joelen ondoren pop konpositore onena

Musiketan. 2015eko abenduaren 6an. 20:00etan. Bidean irakasle apartak izan ditu, mundua zeharkatu du, “Child Fund International”, desoreka ekonomikoak salatzen dituen erakundeko nazioarteko bozeramailea bilakatu da, disko-zigilu handi batekin lau bilduma plazaratu ditu, Katy Perryrekin maite jolasak egindakoa da, Grammyen alfonbra gorria zeharkatu du eta egunero atsegin ...

View Seth Glier, Billy Joelen ondoren pop konpositore onena

Jazz gosez. VI. BBK Jazz: A28

BBK Jazz. 2015eko azaroaren 28a. 20:00etan. Jazz erakusketa amaitzeko beste urte batez aldarrikatuko dugu laukote bikainekin jarraitzeko dugun gogoa, aurten Iñaki Rodríguez 4tet eta Iñaki Salvador & Andrzej Olejniczak 4tet taldeen laguntzaz. Iñaki Rodríguezek 2007. urtean eskuratu zuen Euskadiko Goi Musika Eskolako Titulazioa, Musikenen alegia, jazz-saxofoi espezializazioan. Hainbat egitasmotan parte hartu du, ...

View Jazz gosez. VI. BBK Jazz: A28

New Yorkeko Blue Note soinua BBK Salan. VI. BBK Jazz: A27

BBK Jazz. 2015eko azaroaren 27a. 20:00etan. New Yorkeko lokal mitikoenetako batean, Blue Note aretoan entzuten diren soinuen ohiartzuna izango dugu, beren musika Atlantikoaren beste ertzeraino eraman duten bi musikarirekin. Lehendabizi “José Luís Canal trio”-ren jazzarekin topa egingo dugu. Musikari ospetsu hau 9 urterekin hasi zen musika ikasten, emaitza bikainekin. Bakarlari edo taldekide, ...

View New Yorkeko Blue Note soinua BBK Salan. VI. BBK Jazz: A27

Istorio onenak kontatzen dituen jazza. VI. BBK Jazz: A26

BBK Jazz. 2015eko azaroaren 16a. 20:00etan Erakustaldia hastear da. Sarrera bikoitz perfektuari ohiartzuna ematera goaz. Soinuzko jazz istorioak atsegin dituztenek badute BBK Salara etortzeko aitzakia. “Totem trio” 2014. urtean Kike Lafuente kontrabaxu jotzaileak sortu zuen eta Aritza Castroren bateriak eta Juan Sebastián Vázquezen pianoak osatzen dute. Totem Triok ...

View Istorio onenak kontatzen dituen jazza. VI. BBK Jazz: A26

Sei lokarriko ikuskizuna Antoine Dufourekin

Musiketan. 2015eko azaroaren 29a. 20:00etan. Gitarra jotzaile batek, bere bakardade osoan, emaitza benetan txundigarria lortzen du perkusioa edota baxua bezalako beste musika-tresnek uzten duten hutsunea betetzeko gai denean. Ulertzekoa da, beraz, Antoine Dufourek zergatik duen hainbeste bisita Youtuben. Bere ...

View Sei lokarriko ikuskizuna Antoine Dufourekin

Bilboko gauak sutan berriro: VI BBK Jazz Erakustaldia

BBK Jazz. 2015eko azaroaren 26, 27 eta 28an. 20:00etan Generoko izarrak. Banda distiratsuak. Jazzaren abangoardiako mutur gorenak, mundu erdiko klubetan jo eta gero Bilboko gaua sutan jartzera datoz, VI BBK Jazz Erakustaldian. Azaroaren 26an ekingo diogu, ostegunarekin, zikloaren emankizun berri hau jazzaren ...

View Bilboko gauak sutan berriro: VI BBK Jazz Erakustaldia

Bruce Barth eta Terell Stafford 4tet: BBK Sala dotore jantzita

BJC-BBK Jazza Hileroko. 2015eko azaroaren 22a. 20:00etan. Bruce Barthen eskubi bertutetsuak McCoy Tyneren oinordekoa den ezker-eskuaren laguntzarekin bere biziko indarra hartzen du. Musikari eta konpositore ezaguna da, eta Norman Simmons, Neil Waltzer, Jaki Byard, Fred Hersch eta George Russell bezalako izarren ikaskidea izan da. 1988an agertu zen ...

View Bruce Barth eta Terell Stafford 4tet: BBK Sala dotore jantzita

Bilbo zinearen hiriburua: ZINEBI 57

Bilboko zine dokumentalaren eta laburmetraien nazioarteko jaialdia. 2015eko azaroaren 16tik 19ra. 18:00etan Munduan sona handienetakoa duen jaialdia dator. Eta Bilbo zinemaldien aristokrazian kokatzeko datorkigu, gainera. Edizio berria, 57. jadanik, dugu parez-pare ZINEBIn. Azaroaren 16a eta 9a artean mundu osoan zine dokumentala eta laburmetraiak egiten dituzten zuzendari apartenen lanak ...

View Bilbo zinearen hiriburua: ZINEBI 57

Erantzi begiak: Zentsura At!

Zentsuraren aurkako X. Jaialdia. 2015eko azaroaren 9 eta 14 artean. Begiak zabaldu ditzagun. Adeigabetasunaren, umorearen eta askatasunaren utopiari sartzen utz diezaiegun. Charlie Hebdo omenduz Festival Zentsura At! Jaialdiaren edizio berria dator. Barrearen maltzurkeria zentsuraren kontrako lehergaia da. Algararen ...

View Erantzi begiak: Zentsura At!

Errimak oinetan

Dantza. 2015eko azaroaren 20an. 20:00etan. Bertsolariek abesten duten bezala dantzan egingo dugu. Dantza kontzeptu bitxia BBK Salako oholtza gainean. Bertsoak dantza-hizkuntzan eta dantza poesiaz beteta. Bertsolariek sentipenak eta emozioak sorrarazten dizkiete ikusleei. Baina, zer gertatuko litzateke entzuleak dantzariak balira? Nola isladatuko lukete beren belarriek jasotzen dutena oinen bitartez, dantza bilakatuta?...

View Errimak oinetan

Hérétiques: keinuaren funtsera

Dantzaldia. 2015eko azaroaren 6a. 20:00etan Mugimendu baten errepikapen amaiezinak eta bere garapen progresiboak keinuaren funtserantz bidaia egitera garamatzatenean, dantzariek muturreko konzentrazio fisiko eta mentala onartzen dituzte, gorpuzkera geometriko konplexua eginez, kanonaren eta aho-bateko mugimenduen arteko crescendoan. Abiapuntua piano jotzaile aparta da, bai eta bikotearen laguntzailea ere. Ayelen Parolinek, ...

View Hérétiques: keinuaren funtsera

BBK Salan jokoz kanpo

Antzerkia. Futbola eta letrak. 2015eko azaroaren 2an. 20:00etan. Lerro batek guztia erabakitzen du. Ikuskizunean in edo out zauden. Eta ez dugu kale egiten. Gu ere futbolean adituak gara. Nor ez da? Jokoz kanpo daudenek, zalantza barik, asko ulertzen dute. Eta ugari dira. Ez dira guztiak sartzen komedia honetan, baina ‘Jokoz Kanpo’ ...

View BBK Salan jokoz kanpo

Abesti eguzkitsuak: El Hombre del Tiempo

Kontzertua. 2015eko azaroaren 5a. 19:15etan. El Hombre del Tiempo (eHdT) osakeraz hiruko klasikoa da, ez ordea konzeptuari dagokionez. Bestelako egitasmoetan eskarmentua lortu ostean, hiru artista hauek musikazko proposamen eguzkitsua aurkeztuko digute, abesti distiratsuekin. Gitarra giro mix baten gainean, jazzetik power popera egingo dugu, oinarri erritmiko ...

View Abesti eguzkitsuak: El Hombre del Tiempo

Parekorik ez duen piano bikoa: Duo Gisbranco

Musiketan. 2015eko azaroaren 15a. 20:00etan. Soinu tropikaletan barna egingo dugu bidaia piano bikote honen soinuen gainean. Giro intimo eta erakargarrian. Ematen duten kontzertu bakoitzean sortzen diren atmosfera epelekin blai geldituko gara. Azaroaren 15ean Duo Gisbranco eta beren musika izango dira egun desberdin baten motoreak. Brasildik BBK ...

View Parekorik ez duen piano bikoa: Duo Gisbranco

Saxo sexyena: Jerome Sabbagh Quartet

BJC-BBK jazza hileroko. 2015eko urriaren 30a. 20:00etan. BJC-BBK hileroko zikloa Jerome Sabbagh, saxo sexyenarekin hasiko dugu. Frantziar musikariak 20 urtetik gora daramatza New Yorken, jazzaren tradizioaren oinordekoa izateaz gain New Yorkeko mugimendu eklektiko eta zirraragarrien iturritik ere edan ohi. Lirikotasuna maite duenez, saxofoi tenoreen ...

View Saxo sexyena: Jerome Sabbagh Quartet

Zinemakumeak gara! The end

Zinea. 2015eko urriaren 17a. 18:00etan. Zinemakumeak gara! Emakumeek zuzenduriko zinea ardatz duen jaialdiarentzat urrezko amaiera, hitzordu bikoitzarekin “Vamps” Stacy eta Goody bi neska gazte dira, New Yorkeko gau-bizitzaz gozatzen dutenak bi banpiro eder bezala. Hala ere, maitasuna aurkitzen dutenean, dilema bat konpondu beharko dute: ...

View Zinemakumeak gara! The end

Istorio bakar eta alda ezina

Zinea. 2015eko urriaren 16a. 19:00etan “Una palabra tuya” emozioz beteriko filma da, non kaleen taupada entzuten baiten, bizirik iraun arren irautea baino zerbait gehiago nahi duten pertsonei buruzkoa da, poza aurkitu nahi dutenei buruzkoa. Pertsonaia ahaztezinak. Gidoi fresko eta borobilak istorio bakar eta alda ezinean. Rosario (Malena Alterio) eta Milagros (Esperanza ...

View Istorio bakar eta alda ezina

18 urte bete aurretik egin beharrekoak

Zinea. 2015eko urriaren 14a. 19:30etan Zinemakumeak erakusketaren hirugarren jardunaldia urteko izenburu handietako batek zabalduko du: Maggie Carey-ren “The to do list”. Neska gazte bat Institutuan graduatu da nota bikainekin, baina oso hasiberria da sexu-kontuetan. Horregatik, Unibertsitatean sartu aurretik gai honetan eskarmentua hartzeko ezagutu nahi duen guztiaren zerrenda ...

View 18 urte bete aurretik egin beharrekoak

Marjane Satrapi, filmatzeko jaioa

Zinea. 2015eko urriaren 14a. 19:30etan Marjane Satrapi 1969an Rasht-en (Iran) jaioa, Teherango familia progresista bateko alaba bakarra, Pertsian 1781etik 1925era erreinatu zuen Kayar dinastiako ondorengoetakoa da. Bera eta familia iraultzaren aldekoak izan ziren islamista kutsua hartu zuen arte, gero saminez bizi izan zituzten banako askatasunen murrizketak, errepresioa, ...

View Marjane Satrapi, filmatzeko jaioa

Lina Wetmüller, zuzendari onenaren Oscarrerako izendatu zuten lehen emakumea

Zinea. 2015eko urriaren 13a. 20:00 h. Urrezko gonbidatu batekin aurkeztuko dugu Zinemakumeak gara! erakusketa. Lina Wertmüller italiar zuzendari eta gidoi egilearekin. Wertmüllerek aktore hasi zuen bere ibilbidea. 1962an, zuzendariaren laguntzaile izan zen Federico Fellini-ren “8½” filmean. Hurrengo urtean, Wertmüller-ek debuta egin zuen zuzendaritzan ...

View Lina Wetmüller, zuzendari onenaren Oscarrerako izendatu zuten lehen emakumea

Gauza serioa da barrea. Ja! Bilbao: zazpigarren jardunaldia

Bilboko barrea. 2015eko urriaren 10a. 19:00etan Ja! Bilbao Jaialdia amaitzeko urrezko ekitaldia. Umoreak prentsa zutabeetan duen lekuaz arituko gara Rosa Belmonte eta Manuel Jaboisekin. Ondoren, Enric Gonzálezek eta Jon Sistiagak arrisku uneetan umorea nola erabili duten azalduko digute. Askok uste du gaur egun Espainian idazten den literaturarik onena egunkarietan dagoela. Iritzi horren ...

View Gauza serioa da barrea. Ja! Bilbao: zazpigarren jardunaldia

Folck rockaren etorkizuna entseatzen: Eleanor McEvoy

Musiketan. 2015eko urriaren 25a. 20:00etan Folk rockraen etorkizuna entseatzen du. Musika tradizionalean errotuta dituen sustraiak pop rock alaiarekin nahasten ditu. Eta bihotza buruan dauka. Ukitu berriko musikak azken boladan egin duen aurkikuntza handienetakoa da. Urriaren 25ean Eleanor McEvoyren txanda izango da Musiketan zikloan. Kantari irlandarrak tresna ugari jotzen ...

View Folck rockaren etorkizuna entseatzen: Eleanor McEvoy

Umorearen tabuak apurtzen. Ja! Bilbao: seigarren jardunaldia

Bilboko barrea. 2015eko urriaren 9a. 19:00etan Ja! Bilbao jaialdiaren seigarren saio honetan Hitlerren lepotik barre egingo Rudolph Herzog eta Fernando Arambururekin eta David Trueba eta Javier Gomárekin umorearen gaineko tabuak apurtzen jarraituko dugu. Nazien garaian egin ziren sarraskiek ia ezinezkoa egiten dute Hitler eta nazismoa irrifarre printza batekin ikustea, baina egia ...

View Umorearen tabuak apurtzen. Ja! Bilbao: seigarren jardunaldia

Nolako soinua du? Appatxasekin Musiketanerako sarrerak %50ean

Ongi irakurri eta entzun duzu. Musiketan zikloko hiru kontzertu erdi-prezioan ikusteko aukera ematen dizugu, Kutxabanken #appatxas aplikazioa erabilita. Lehena Eleanor McEvoy izango da, irlandako kantaria, tresna anitz jotzen dituena eta eskenatokian edonor poltsikoratzeko gai dena. “A Woman’s ...

View Nolako soinua du? Appatxasekin Musiketanerako sarrerak %50ean

← Older
Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top