You are currently browsing Antzerkia

Browse archive...

← Back to Homepage

Gure emakumeak: krimena oholtza gainean

Antzerkia. 2016ko maiatzaren 28 eta 29an. Barre eta kontakizun artean doan gau-pasa lasaia eten egiten da. Adiskidetasuna zalantzan jartzen da. Hiru gizon eta beren arteko harremana kolokan jartzen duen gatazka. Ohiko karta partida jokatzeko hitzordua du gizonezko lagun talde honek, baina ezustean haietako bat berandutu egiten da. Aitzakia ona du: bere emaztea ...

View Gure emakumeak: krimena oholtza gainean

Txano Gorritxu zitalaren istorio gozoa

Antzerkia. 2016ko martxoaren 11 eta 12an. 20:00etan. Komediaren basoan sartuko gara. Ikusleekin gertutasuna eta konplizitatea izateak dakarren abantailarekin. Txano Gorritxu zitalaren ipuina dator, dibertsioaren laguntzarekin zulora eror gaitezen. Musikazko komedia honek vodevil egitura hartu du eta ezusteak bata bestearen ondoren kateatuta, ikuskizun dibertigarria sortzen du, non ...

View Txano Gorritxu zitalaren istorio gozoa

Shakespeare baso filosofikoan, “Como gustéis”

Antzerkia. 2016ko urtarrilaren 23a. 20:00etan. “Como gustéis” idatzi intelektuala da, obra gurutzatzen duen hats musikalak girotua eta Shakespearen ohiartzun poetikoak handitzen dituena. Prosa eta poesia. Poesia eta prosa. Federika Dukesak agintea lapurtu ondoren hasten da obra, boterea berez zegokiona, ...

View Shakespeare baso filosofikoan, “Como gustéis”

Guernica 1913: antzerki garaikideari sari nagusia

Antzerkia. 2016ko urtarrilaren 22an. 20:00etan. Lehen lantegia, lehen greba, lehen aldarrikapenak, agintariei lehen eskakizunak, lehen protestak, elizak eta fedeak inposatutako agintea zalantzan jarri zen lehen aldia... “Guernica 1913” antzezlanak klaseen arteko gatazka du mintzagai, “Esperanza y Unceta” lantegiko beharginek (gero Astra, Unceta y Compañía, arma laburren egile garrantzitsua ...

View Guernica 1913: antzerki garaikideari sari nagusia

Windermere Club: ikusteko tentazioari uko egin behar?

Antzerkia. 2016ko otsailaren 19an eta 20an. 20:00etan. Bizitzea egokitu zaigun mundu honi buruzko azterketa irrigarria. Oscar Wilde oinarri hartuta arrakasta lortzeko abagune osoa duen ikuskizuna. Horri gainera saltsa musikaren erritmo eutsi ezina gehitzen badiogu, nork egingo dio uko tentazioari? Oscar Wilde handiaren lan ezagunenetako batean oinarritua, “Lady Windermeren ...

View Windermere Club: ikusteko tentazioari uko egin behar?

Horra hor Txanogorritxo

Haurrentzako Antzerkia. 2015eko urtarrilak 2 eta 3. Txanogorritxoren istorio dibertigarria BBK Salako ikuskizunen basora helduko da. Idatzi zure agendan 2016ko hasierarako. Txanogorritxo amarekin bizi da basoko etxean. Oso neska alai eta jolastia da, baina berriro eskolara joateko oraindik hilabete batzuk falta zaizkio eta gizajoak ez du inorekin jolasterik. Goiz-goizik amak basoaren bestaldean ...

View Horra hor Txanogorritxo

Ahaztezina: “El cementerio de los libros olvidados”

Haurrentzako Antzerkia. 2015eko abenduak 28 eta 29. 17:00etan eta 19:00etan. Umeei pentsaraziko dien obra bat. Gurasoei pentsaraziko dien obra bat. Ahaztezina. "El cementerio de los libros olvidados" ("Ahaztutako liburuen hilerria") izenburuko obran Nacefabulas izeneko herrian sormen handia zegoen garaiko historia aipatzen da. Orain, berriz, hilzorian dago ahaztutako liburuen hilerriaren inguruan. Bertan dauzkate ...

View Ahaztezina: “El cementerio de los libros olvidados”

Hérétiques: keinuaren funtsera

Dantzaldia. 2015eko azaroaren 6a. 20:00etan Mugimendu baten errepikapen amaiezinak eta bere garapen progresiboak keinuaren funtserantz bidaia egitera garamatzatenean, dantzariek muturreko konzentrazio fisiko eta mentala onartzen dituzte, gorpuzkera geometriko konplexua eginez, kanonaren eta aho-bateko mugimenduen arteko crescendoan. Abiapuntua piano jotzaile aparta da, bai eta bikotearen laguntzailea ere. Ayelen Parolinek, ...

View Hérétiques: keinuaren funtsera

BBK Salan jokoz kanpo

Antzerkia. Futbola eta letrak. 2015eko azaroaren 2an. 20:00etan. Lerro batek guztia erabakitzen du. Ikuskizunean in edo out zauden. Eta ez dugu kale egiten. Gu ere futbolean adituak gara. Nor ez da? Jokoz kanpo daudenek, zalantza barik, asko ulertzen dute. Eta ugari dira. Ez dira guztiak sartzen komedia honetan, baina ‘Jokoz Kanpo’ ...

View BBK Salan jokoz kanpo

Sofa eta bi gorputzentzat amaitu gabeko pieza

Antzerkia. 2015eko azaroaren 21a. 20:00etan Amodioak iristean sortzen duen bozkarioa eta poza eseriko zaizkigu alboan, joaten denean amorrua eta samina sortzen dituen bezala. Gure bizitzara amodioak dakarren magiaren inguruan sortutako antzezkizuna da hau eta ihes egiten duenean ekarri ohi duen babes-eza ere mintzagai du. Iraganeko pasadizoak idealizatzean oinarritzen dira unerik gogoangarrienak; ...

View Sofa eta bi gorputzentzat amaitu gabeko pieza

Tutte contro Verdi BBK Salan

Performance. 2015eko irailak 26. 20:00. "Tutte contro Verdi" sortu zen arte, gizonek misoginiari ahotsa jartzeko aukera zuten. Operek gizonezkoa jerarkia handiagoa dagokion gizaki erakusten dute eta, horrez gain, emakumeek ezin dute bere etozkizunaz erabaki. Beraz askatasunik gabe gelditzen dira, gizonak erabakitzen duenaren menpe....

View Tutte contro Verdi BBK Salan

Aita eta amaren gauzak BBK Salan

Antzerkia. 2015eko urriak 31. 20:00. Amodioak maiteminduen osasunean duen plazebo efektuari aurre hartuko diogu. Izan ere esaerak argi dio: maitasunak dena osatzen du eta “Aita eta amaren gauzak” obra honi buruzkoa da, hain zuzen. Bi alargunek mediku ...

View Aita eta amaren gauzak BBK Salan

Ezkontza, bataioa eta elefhantea

Antzerkia. 2015eko irailaren 11 eta 12an. 21:00. Barre egin nahi? Elkarrizketa eta gertakizun eroz betetako erakusleihoari begiratu nahi? Eskaparateatro konpainiaren eskutik dator “Una boda, un bautizo y un elefhante”. Algarazko komedia honek egungoari buruz hitzegiten du, krisialdia, familia, botere gehiegikeriak...eta hori guztia erabat zabalik dagoen gidoi batekin, irribarreak sortzeko. ...

View Ezkontza, bataioa eta elefhantea

Aste Nagusiko egitarau berezia BBK Salan

Urteko aste handienetakoa iristeko gutxi gelditzen da. Oso gutxi txupinak Bilboko gaua pizteko. BBK Salan dena prest dugu, Aste Nagusia behar bezalako egitarauarekin ospatzeko prest gaude. Abuztuaren 23 eta 26 artean, ikuskizunaren basoa. Gozamenaren larruak jantziko ditugu. Otsoa igoko da BBK Salako oholtzara dantzan egiteko eta “Caperucita ...

View Aste Nagusiko egitarau berezia BBK Salan

Otsoa txanogorritxu maltzurraren kontra

Musika-antzerkia. 2015eko abuztuaren 23tik 26ra. Ikuskizunen basoa kontrolpean dugu. Gozamenerako larruak jantziko ditugu. Otsoa BBK Salaren oholtzara igoko da Txanogorritxu maltzur eta beldurgariari aurre egiteko. “Txanogorritxu maltzurrak” elkarri mokoka bizi diren bi familiaren istorioa kontatzen du, Caperuzatarrak eta Lobotarrak. Caperuzatarren amona ‘El Bosque’ hoteleko jabea da, eta hotela Lobotarrek kudeatzen dute, urteak ...

View Otsoa txanogorritxu maltzurraren kontra

Arturo Fernández berriro BBK Salako oholtza gainean

Antzerkia. 2015eko abuztuaren 27tik irailaren 2ra. Elkarri miresmena diote, elkar neurtzen dira. Barre eta irrifarre. Elkarri estimua dioten bi pertsonaia taula gainean bat eginik. Arturo Fernández lanean dugu berriro “Enfrentados” antzezkizunean. David Bocetaren eskutik aurkezten du Broadwayko eskenatokietan arrakasta handia izan duen komedia ...

View Arturo Fernández berriro BBK Salako oholtza gainean

Gaztedi Utopian, mundu alaia

Antzerkia. 2015eko ekainaren 21a. 18:00. Esperimentazioa eta haurrentzako, nerabeentzako eta helduentzako konpromisodun aisialdi dibertigarria sortzeko ideia. Taula gainean adierazbide garbiena eta berezkoena sortzea. Antzezlanean naturaltasuna, sormen-energia soila eta zentzumenentzako gozamena. Arte eszenikoen hezkuntzarako zentruaren gune artistiko berritzaileak, Utopianek, gazte eta nerabeen ...

View Gaztedi Utopian, mundu alaia

Urteko danbada: Sabin Bikandi, Max sari baten irabazlea

Ikusleak gune batean biltzen dira. Txaloak entzun daitezke. Taula gainean urteko danbada ari da. Euskal arte eszenikoek arrakasta handia izan dute Max antzerki sarietan, eta Sabin Bikandik sari distiratsua lortu du. Musikaria, konpositorea eta konponketa egilea, AIKO Taldea sortu ...

View Urteko danbada: Sabin Bikandi, Max sari baten irabazlea

Gurutze Gorria: Orain inoiz baino +

Barreak eta elkartasuna batera doaz ikuskizun irrigarri honetan. Presta ezazu zure matraila gora eta behera eragiteko, ekainaren zazpian ezingo diozulako barreari eutsi eta arrazoi on batengatik izango da. “Encomediados”-ek bi komiko handi dakartza arratsalde pasa dibertigarria eta solidarioa egiteko. ...

View Gurutze Gorria: Orain inoiz baino +

Bat-batekotasunari oda: Al Tran Trán

Nahastu musika, antzerkia, bat-batekotasuna, arriskua, erokeria eta umorea. Hauek dira aparteko zaporea uzten ari den sukalkiaren osagarriak, hau da Al Tran Trán. Musika, antzerkia eta umorea bat batean nahasten dituen formula, hainbat antzoki eta areto bisitatu dituena. Programatutako bonba bat ...

View Bat-batekotasunari oda: Al Tran Trán

Joan etorriko antzerkia: En construcción

Emozioz betea, dibertigarria, beharrezkoa. Bidea eskatzen duen istorio intimoa, bihotzera doa. “En construcción” antzerki denboraldiko ezusteetako bat izan da. Lan bikaina, xumea eta adimentsua, ikusleak zur eta lur uzten dituena. Umore handiarekin eta leunki inmigrazioaren gaiari eusten dion bidaia da. ...

View Joan etorriko antzerkia: En construcción

Ohearen bestaldean #BBKSalak5urte

Komedia gorabeheratsua. Freskagarria eta irrigarria. Elkar egitea. Elkar ez ikustea. Ohearen inguruan elkar trukatzen diren bi bikotek dituzten endreduak. Inork ez du egia esaten une oro barrea eragingo dizun istorio honetan. Izan ere, barrea eragitea oso kontu serioa da, maitasuna, zeloak edota gezurrak bezain serioa. Kontraesankorra dirudi, baina gauza serioek eragiten ...

View Ohearen bestaldean #BBKSalak5urte

Insatisfechas: Miriam Díaz Aroca eta Belinda Washington #BBKSala5urte

Ezkondutako bi lagun min ase gabe bizi dira. Bizitza ez da emakumeok uste zutena, poza gezur handia da, bikotekidearekin aspertuta daude eta sexua ohikeria da. Etenik gabeko antsietatean korapilatuta bizi dira, eta beraien bizitza suntsitzen ari da. Bien bizitzak alda ditzakeen erabaki bortitza hartzen dute: beren kabuz bidaia egitea. Ihes ...

View Insatisfechas: Miriam Díaz Aroca eta Belinda Washington #BBKSala5urte

5 zentzumenentzat oparia: 5. urteurreneko egitaraua

2015. urtea oso berezia izango da guretzat. Bost urte beteko ditugu eta behar bezala ospatu nahi dugu. Bost zentzumenentzat benetako oparia diren hainbat ekitaldirekin. Hemen doa bostgarren urteurreneko egitarauaren aurrerapena kontzertu esanguratsuenekin, ukitu berriko arte eskenikoarekin eta Salan gure gozamenerako izan ditugun ...

View 5 zentzumenentzat oparia: 5. urteurreneko egitaraua

Musikalaren jainkoak

Jainkoen mezulariaren istorio magikoari bizia ipiniko diogu. Komedia musikal zoragarria, “Dioses” izenekoa, jainkoak. Grina handiena sortzen duen lehiaketan eta helburu bakarrarekin elkarren kontra arituko diren zortzi jainko. Zeregin garrantzitsua du jainkoen mezulariak: kultura guztietako jainkoei larrialdiko agindua igortzea, ...

View Musikalaren jainkoak

Hiru txerritxoak BBK Salan

Hiru txerritxoek hiriburuan bizitzea erabaki dute. Hiriko giroa oso arraroa egingo zaie hasieran: zarata handia, kutsadura, argiak, semaforoak. Baina apurka-apurka bizimodu berrira egokitzen joango dira, daukaten arriskurik handiena aurrez-aurre aurkitzen duten arte: otso maltzurra. Otso gaiztoa edozein gauza egiteko gai da txerritxoak jateko. Putz eginez txerritxoek eraikitako lastozko eta egurrezko etxolak ...

View Hiru txerritxoak BBK Salan

Mollie Maloneren istorio sinestezina

Mollie Maloneren aitona kezkatuta dago, tomateak ohikoa baino lehenago ondu baitira, izotzak letxuak ondatu ditu eta landareak ez dira behar dutenean loretzen. Horregatik aitonak Mollie billoba liburutegira bidali du, zer gertatzen den jakiteko. Baina liburutegi honetan oso gauza bitxiak gertatzen dira, zoragarriak. Liburutegi berezi horretan ezkutuko atea aurkituko du, mundu berria ...

View Mollie Maloneren istorio sinestezina

Aste Nagusian Santi Millan zuzenean

Aktore, aurkezle, umorista, bakarrizketalari, showman... Aste Nagusian Santi Millán sailka ezina jasoko dugu BBK Salako oholtzan bere ikuskizun berriarekin, Santi Millan Live! Bakarrizketa honetan, Santik bere amets ezkutuetako bat erakutsiko digu, abeslari ospetsua izatearena. Hori lortzeko, umorez, sexuz eta musikaz betetako ikuskizun ...

View Aste Nagusian Santi Millan zuzenean

“La lechuga” antzezlana Aste Nagusia girotzeko

Arrakasta handiarekin estreinatu zen New York, Miami, Chicago, Buenos Aires edo Txileko Santiago bezalako hirietan, non kritikaren eta ikuslegoaren harrera ona izan baitzituen. “La Lechuga” Bilboko Aste Nagusia irrifarrez gozatzeko asmoarekin dator. Antzezlan garratza, Rosita Nicolet apartak idatzirikoa, ...

View “La lechuga” antzezlana Aste Nagusia girotzeko

Maleta magikoaren barruan, “Iratiren maleta”

Zer da maleta bat? Herensugea, dutxa, maskota... Edozer izan liteke, gauzak, oroitzapenak, beldurrak. Hainbesteko sinbologia du bere itxuraren arabera hainbat gauzatan bilakatu daitekeela, hori bai, irudimena erabilita. Iratiren maleta, bidaiak egiteko tresna hori beste hainbat bizitzatan bilakatzeko itxaropenetik sortzen da, ikuslea ontzi magiko ...

View Maleta magikoaren barruan, “Iratiren maleta”

← Older
Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top