Biharamun hobearekin ametsetan: Danni Leigh

Soinuzko eskaileratan gora. Estilo-eskaintza zabaltzen. Arrakastara daraman bidean aurrera pausua egiten.

Besoak altxatu eta biharamun hobearekin amets egingo dugu. Izan ere, egungo soinuzko gertakizun handienetakoa dugu aurrez-aurre: Danni Leigh. Kondaira horrela hasi zen: Virginiakoa Warner etxeko exekutiboa den Michael Knoxek aurkitu zuen Bluebird Cafe mitikoan zuzenean jotzen. Berak ekoitzi zion lehen bilduma eta berarekin elkarlanean plazaratu zuen 2007an.

“Emakumezko Dwight Yoakam” ezizena jaso duen artista aldi berean da poeta, artista ausarta, abeslari sexya eta errebelde asekaitza. Soinu klasiko eta indartsua sustraidun pop baikorra koloreztatzeko, BBK Sala ureztatuko duten abesti disdiratsuekin.

Datorren maiatzaren 4an biharamun hobearekin egingo dugu amets.

Data: 2014ko maiatzaren 4a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3€ Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top