Bilbo zinearen klasikoei begira

Urrezko zinea dator Bilboko hirigunera. Kreditu handiena eta izarrik disdiratsuenena. Zeluloidearen historiak izan dituen harribitxien bilduma, oraindik eta pantaila handiagoan. BBK Salara “Zine Klasikoa Pantaila Handian” zikloa dator hilaren 24an eta 25ean, Arrebato Zinema elkartearen eskutik. Billy Wilder eta bete “Jainkoen gainbehera” aparta eta handien artean handienetakoa izan zen Alfred Hitchcock eta suspentseko maisu-lana, “Txoriak”.

Lehen harribitxiko protagonista Joe Gillis da (William Holden), bigarren mailako idazle gazte bat. Zordunak atzetik dabilzkio eta Norma Desmonden (Gloria Swanson) jauregian babesa hartzen du. Norma zine mutuko izar ohia da, errealitatetik kanpo bizi da, bere zerbitzari den Max zintzoarekin (Erich von Stroheim). Une horretatik abiatuta, emakumeak nahi du berak idatzitako gidoi bat Joek zuzentzea, zinemaren mundura itzultzeko ametsa bete ahal izateko.

Istorioak dio Melanie (Tippi Hedren), San Francisco hiriko oinordeko aberats eta snob batek, kasualitatez ezagutzen duela txori-denda batean Mitch Brenner (Rod Taylor). Gizonak prentsa bidez ezagunak zituen Melanie eta bere bizimodu eroa. Horregatik ez dio ia kasurik egiten eta dendan nahikoa haserre uzten du. Emakumea ez dago ohituta era horretako tratura, horregatik perikito batzuk agindu eta Mitchen amaren etxean agartzen da, Bodega Bayn. Iristen denean txoriak, erabat burua galduta, eraso egiten hasten zaizkio.

“Jainkoen gainbehera” – Billy Wilder
Data: 2014ko apirilaren 24a
Ordua: 20:00

“Txoriak” – Alfred Hitchcock
Data: 2014ko apirilaren 25a
Ordua: 20:00

Sarrera doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top