Zein abesti jango zenuke? Mísia

Artista honek izena eta izana ditu. Poesiazko bidaia da, geografikoa. Generoa berrasmatzeari ekin dio Mísiak, ohiko fadoak hartu, poetekin harremanetan jarri eta testu berriak eskatu dizkie, literarioak. Horri biola eta eskuko-soinua erantsi dizkie, bere haurtzaroko fado soinuak, XIX. mende amaierako dantzaldi aristokratikoetako pianoa.

BBK Noites de Fado zikloa Misiak zabalduko du aurten eta “Delikatessen. Café concertó” bere azken diskoa dakarkigu, labetik atera berria. Hozkailuan ezer ez bazenu jango zenituzkeen delikatessenez betetako diskoa da. 50eko hamarkadako 13 abesti, fadoaren, tangoaren, boletoaren, chanson française eta chachacháren benetako moldaketak. Abesti hauetako askok, gainera, zinearekin zerikusia daukate, zinema kutsua darion diskoa baita

Benetan lankidetza ikusgarriak dauzka, tartean Iggy Pop handiarekin kantatzen duen abestia, biek manager bera baitute. Iguanarekin batera Philipe Sarderen chanson française bat abesten du, “Bizitzako Gauzak” filmean agertzen zen doinua. Diskoan lankide ditu Ramón Vargas, Dead Combo, Adriana Calcanhotto eta Melech Mechaya ere, klezmer musika judua egiten duen talde portugaldar bitxia.

Eta zuk, zein abesti jango zenuke?

Data: 2014ko apirilaren 23a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 25€
Deskontua: %20ko deskontua Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top