Jumping Jack Flash: Johny Winter

Maiatza blues elektrikoaren ikurrarentzat izango da, Woodstockeko oinordekoarentzat. Rockak egundo izan duen albino famatuena, blues-rockaren kondaira bizia, genero honetan ezinbesteko diren diskoen egilea. Zuzenean inor gutxi bezain mirestua. Aukeratua. Slide gitarrarekin handienetakoa.

Oholtza gainean nortasun zirraragarrienetakoa duen bluesman batekin kondairazko gaua izango dugu: Johnny Winter maiatzaren 12an BBK Salako taulan izango dugu.

John Dawson “Johnny” Winter (Beaumont, 1944ko otsailaren 23a), blues eta rock gitarra-jotzaile estatubatuarra da. 60ko hamarkada amaieran kondairazko izarra zen blues elektrikoaren munduan. Woodstockeko jaialditik bizirik dirauenetarikoa da, eta jaialdi hartan emanaldia egin zuenean, legenda zen jadanik. San Franciscon Janis Joplinekin, Quicksilver Messenger Service taldearekin eta beste hamaika talde historikorekin jo zuen. Gero, New Yorken Jimi Hendrix ezagutu zuen eta Steve Paul managerrarekin batera, Columbia etxearekin kontratu handia sinatu zuen. 1971an ‘Johnny Winter And’ plazaratu zen, askoren ustetan bere lan nagusia, artista ezagunen abestiak era azkar eta garratzean moldatuz: The Rolling Stonesrn ‘Jumpin’ Jack Flash’ eta Winwood/Capaldi-ren ‘No time to live’, esaterako. Bere diskoek gero eta gehiago blues gogorreranzko joera hartu zuten eta 70eko hamarkada bukaeran Muddy Watersen zenbait disko ekoitzi zituen, besteak beste. Azken honekin 2 Grammy sari lortu zituen.

2004an itzuli zen, zerbait esateko zuelako, zortzi urtean argitaratu zuen lehen bildumarekin: ‘I´m a Bluesman’. Kritika bikainak eta Grammy sarietarako izendapena lortu zituen. 2009an beste bilduma bat atera zuen, abesti ezagunenekin moldatua: “The Johnny Winter Anthology”, Sony Music Entertainment etxearen eskutik.

Kondairazko gau berri bat dugu zain, genero honen hainbat klasiko entzungo baitira, tartean ‘Good Morning Little Schoolgirl’, ‘Got my mojo working’, ‘Bonnie Moronie’, ‘Jumpin´ Jack Flash’ edo ‘It´s all over now’.

Itxura bikaina dauka

Data: 2014ko maiatzaren 12a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 27€
Deskontua: %15 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sa

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top