Bidaiari kolorea ipintzen, Gael Faure

Artista honen izaera aske eta kuttuna ezagutzeko gakoa bere sustraietara bidaia egitean dago.

Vivarais inguruko lurrak maite ditu, naturaren bitartez barruko energia berritzeko grina ase ezina du, paisaia basatien bihotzeko laguntzaz. Soinu bortitzak, guda ondorengo lurrak bailiran, erliebe malkartsukoak. Naturak erakarrita baina, horrez gain, irudi eta koloreen arteko nahasketa arinez betea, parekorik ez duen soinuzko arkitektura sortzeko.

Gaelek artisau batek behar duen denbora hartu zuen eta bilduma berri eta ederra sortu zuen, “De silences on bascules”, hain zuzen ere BBK Salan aurkeztuko duena. Melodia soilak, sustraidun idatziak, abesti dardartiak. Gaelek bibrafonoa maisuen pareko jotzen du melodiak inguratzeko, beirazko aho-soinua bere soinu mistiko eta kezkagarriarengatik, bateriaren tinbalak musikari izaera “tribala” emateko eta indiar harmonioa, bidaiari kolorea ipintzeko.

Data: 2014ko apirilaren 13a
Ordua: 20:00

Sarerren prezioa: 12€
Deskontua: 3€ Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top