Habana-Madrid Saxen segida erritmiko itsaskorra

Gazteak dira. Deigarriak dira. Nortasun handia barreiatzen dute eta segida erritmiko itsaskorraren bitartez dibertitu egiten gaituzte, unibertso kultural zabala erakusten diguten bitartean.

Musikaren munduari zuzentzen dioten begirada desberdinaren bitartez disdiratsuak dira. Egitasmo honek musika kubatarrari jazzaren betaurrekoekin begiratzen dio, Habana-Madrid Sax izenpean. Kubak inoiz eman dituen egile handienen abestietan oinarrituta gozamena eskaintzen dute. Oso ikuspegi pertsonaletik, hainbat genero eta estilo ukituz taldearen egitura formala eta soinua indartzen dituzte.

Eskainiko duten abesti sorta oso era irudimentsuan moldatu dute, Benny Moré Jazzband, Orquesta Riverside, Conjunto Chapotín, Las de Aidas, Los Zafiros edo Los Fakires bezalako taldeei omenaldia eginez, baina haize-ensemble formatutik, perkusio afrokubatarrarekin. Habana-Madrid Sax ekarpen handia da, soinuz gainezka datoz.

Itxura bikaina dauka.

Eta kontzertua ikusteko sarreren irabazlea da: Reina Mora (Facebook). Bidali zure datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, FBen duzun ezizenarekin batera salabbk@salabbk.es helbidera eta sarrerak eskuratzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Data: 2014ko apirilaren 12a
Ordua: 20:00

Prezioa: 15€
Deskontua: %20ko deskontua Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top