Fadorantz banda, Noites de Fado BBK Zikloa

Emozioa eta esanahia gainezka duten nota urtsuak. Korrontearen kontrako notak, jendea pasioz bustitzeko. Arimaren kantua, minezko doinu zirraragarriak, barne-barnetik ateratzen diren horietakoak. Gizateriaren hondare musikala nabigazio bilakatuko da BBK salan.

Gure lehen izenekin III Noites de Fadoa BBK Zikloa hastera goaz, apirilaren 23a eta ekainaren 18a bitartean luzatuko den nabigazioan.

Mísiak zabalduko du zikloa hilaren 23an. Izana eta izena ditu artista honek. Soinuzko nabigazioa da, bidaia poetikoa da, geografikoa. Genero bat asmateari ekin dio Misiak, ohiko fado sorta hartu, poetekin harremanetan ipini eta literaturazko testu berriak erantsi dizkio. Biola eta eskuko soinua gehitu dizkio, bere haurtzaroko fado soinuak, XIX. mende amaierako dantzaldi aristokratikoetako pianoak.

Ricardo Ribeiro kantari gaztea da, askoren esanetan Camané handiaren ondoren sortu den gizonezko ahots onena, genero osoaren klasikotasunari omenaldia egiten dion belaunaldi baten ordezkaria. Fadista flamenkoenaren ikaslea izanik, Fernando Mauríciorena alegia, Ribeirori nabari zaio flamenkoa maite duela. Hori maiatzaren 7an izango da.

Cristina Brancok zuzeneko ikusgarriak eskaintzen ditu, nahiz eta bere izaera zuhur eta soilean oinarritutako ezaugarriak ez dituen behin ere galtzen: bere ahots liluragarria, oholtza gainean duen portaera, bere musikaren disdira eta dotoretasuna. Daukan maila artistikoarekin bereganatu egingo gaitu, abesti erraldoiekin, produkzio zainduarekin. Maiatzaren 21ean.

Cuca Roseta fadoaren ahots berrietako bat da. Izaera unibertsalagoa eta zainduagoa duen fadoaren errealitate berria, ezustekoz betea. Bakarka egin duen lehen bildumak bera baino handiagoa duen norbaiten borondatea islatzen du, zain egoten jakin izan duenarena. Cuca Rosetak beti jakin izan du bere tokia fadoan aurkituko zuela. Ekainaren 10ean dator hori guztia erakustera.

Zikloari amaiera bikaina emateko, ekainaren 18an, egun fadoak nazioarte osoan duen gizonezko ahots nagusian murgilduko gara. António Zambujok bere abestietan jazza, bossanova, morna, chorinhoa eta Alenteixoko kantea fadoarekin uztartzen ditu, antzekorik ez duen estiloa sortuz. “Berezko musikalitatea” duen ahotsaren jabea izanik, Caetano Velosok behin esan zuen bezala, inor ez da epel gelditzen bere ahotsaren gozotasunarekin, hitz bakoitza samurtasunez eta sentimentuz ahoskatzen baitu.

Mísia
Data: 2014ko apirilaren 23a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 25€

Ricardo Ribeiro
Data: 2014ko maiatzaren 7a

Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 20€

Cristina Branco
Data: 2014ko maiatzaren 21a

Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 20€

Cuca Roseta
Data: 2014ko ekainaren 10a

Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 20€

António Zambujo
Data: 2014ko ekainaren 18a

Ordua: 20:00

Sarerren prezioa: 20€

Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)
5 kontzertuetarako bonoa: 72€ Kutxabank txartelen jabeentzat (gehienez 4 bonu txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top