Irudikatutako bidaia, BBK Flamenkoa 2014 zikloa

Irudikatutako bidaia horretann ‘duendea’ dugu lagun. Flamenkoaren larrua zeharkatuko dugu. Muga-ertzeko artearen olatuetan murgilduko gara. Beste urte batez arreta handiz antolaturiko zikloa dator, generoak dituen ikur handiak eta proposamen berritzaileenak oholtza gainean jartzeko asmoarekin, haratago joan eta bide berriak ezagutu ditzagun.

Edizio honetan lurralde desberdinetan zehar ibilbideak proposatuko dira, bai lurralde geografikoak zein espresiboak, arte jondoarenak, non lekua baituten Cadiz, Triana edo Moron de la Fronterak, Jazz-Flamenkoarekin edo dantza garaikidea bezalako gune estilistiko berriekin batera.

Apirilaren 30ean ekingo diogu Trianako ijituen azken festa handia erakusten duen dokumentala eskainiz. “Triana pura y pura” filma Ricardo Pachonek zuzendu du eta dokumentu aparta da, artista handiak biltzen baititu, tartean Raimundo Amador, Manuel Molina, Lole Montoya edo Farruco, Trianako familia ijituen azken ordezkariekin batera.

Maiatzaren 14an, asteazkenarekin, flamenkoaren beste lurralde berezi bat izango da protagonista: Moron de la Frontera. “Moroneando. Flamenco en la Frontera” ikuskizuna Fernando González-Caballos antropologoak zuzendu eta ahoskatuko du. Egungo lau artistaren eskutik irudikatutako bidaia proposatuko digu, Dani de Morón, Pepe Torres, Moi de Morón eta Antonio Ruiz el Carpintero lagun ditugula, karezko hiriko flamenkoa ezagutzeko, Silverio Franconetti, “El Tenazas”, Diego del Gastor edo Joselero bezalako artisten tokea eta kantea ezagutzeko.

Beste lurralde estilistikoa, Jazz-Flamenkoa, maiatzaren 28ko jardunaldian aztertuko da, “Flamenco en Black&White” ikuskizunean, Ariadna Castellanos piano jotzailea lagun dugula. Egun flamenkoak duen musikari berri aipagarrienetakoa da, eta bere proposamenean flamenko sustraituena jazzaren armoniekin nahasten du, El Negronen kontra baxuaren soinuarekin, Ane Carrascoren perkusioarekin eta Tomasiko polifazetikoarekin batera.

Ekainean, hilaren 19an, osteguna, Salak “Paso a dos” ikuskizunaren bisita jasoko du. Marco Flores eta Olga Pericet dantzarien arteko solasaldia da, José María Velázquez-Gaztelu poetaren gidaritzapean. Ikuskizunak bi dantzari handi hauen xehetasun artistiko pertsonal eta barnerakoienak erakutsiko dizkigu.

Azkenik, ekainaren 25ean, asteazkena, “De Cádiz… Cádiz” ikuskizuna taularatuko da, Antonio Barberánek zuzendu eta kontaturiko ikuskizuna. Cadiz inguruko kaietako ezagutza eta adierazpena gordetzen dituzten hiru ahots handiak bilduko dira taula gainean: Rancapino, Juan Villar y Felipe Scapachini. Cadizen berezkoak diren estiloak alderik-alde zeharkatuko dituzte, kanteen aukeraketa bikainarekin eta parekorik ez duten ahots zaharkituekin.

Triana pura y pura
Data: 2014ko apirilaren 30a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 6 €

Moronenando. Flamenco en la frontera
Data: 2014ko maiatzaren 14a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 16 €

Flamenco & jazz
Data: 2014ko maiatzaren 28a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 16 €

Paso a dos
Data: 2014ko ekainaren 19a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 16 €

De Cádiz… Cádiz
Data: 2014ko ekainaren 25a
Ordua: 20:00
Sarerren prezioa: 16 €

Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Zikloko ekitaldi guztietarako bonoak 65 euroko prezio orokorra du, 49 eurokoa Kutxabankeko txartelekin.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top