Julian Iantzi eta Gurutze Beitiarekin “La Última Oportunidad”

Egongela bat. Zain dagoen emakume batek espero ez duen gizonezkoa ezagutzen du. Ezustean sortutako topaketa honek sorpresa eta gaizki-ulertu ugari ekarriko ditu.

“La última oportunidad” antzezlanak elkar ezagutu behar ez lukeen bikote baten nahaspiloak kontatzen ditu. Intseminazio artifizialaren bitartez ama izatea erabaki du batek. Bestea semen emailea da. Batek ez du ama izateko azken aukera galdu nahi. Bestearentzat azken dohaintza saioa da gaur. Pasioz, dibertsioz, sedukzioz, gaizki-ulertuz eta amodioz betetako komedia da. Berrogei eta berrogei eta hamar urteen artean bizitzak gauza batzuetarako azken aukerak ematen dizkizu. Pasatzen ez uztea da kontua, beranduegi izan baino lehen.

Galder Perez bikainak idatzi eta zuzendutako obra, telebistako Julian Iantzi eta Gurutze Beitiarekin.

Data: 2014ko maiatzaren 17a
Ordua: 20:30

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %15 Kutxabank txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko) / %30 K26/K26+ txartelekin

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top