Magiak bizitzak salbatu ditzake: Sanfilippo Jaia

Haur batzuei bizitza atzeraka kontatzen hasi zaie eta guk ekidin dezakegu.

Magiaren poderioz erlojua geldi dezagun eta magia baino zerbait gehiago egin dezagun. Magiaren galak familia ugari batuko ditu eta biziak salbatu ditzake. Sanfilippo gaitza da, BBK Salan antolatuko dugun jaia da. Emozioak nagusi izango dira ikuskizunean eta jasotako diru guztia Sanfilippo sindromea duten haurrei emango diegu.

Tor mago famatua eta Cris Etxepare antzekorik ez duen artista izango ditugu oholtza gainean, baina ez dira bakarrik egongo. Guztiok izango gaituzte alboan. Zure laguntzarekin magia ikuskizun hau magikoagoa izango da. Zure laguntzarekin magiak zerbait gehiago egingo baitu: bizitzak salbatu.

Arrazoi on batengatik izango da. Txarteldegian jasotako diru guztia Sanfilippo sindromea duten haurrei laguntzen dien Stop San Filippo Fundazioari emango zaio.

Data: 2014ko martxoaren 23a
Ordua: 17:30

Prezioa: 8 euro
Sarrerak jasotzeko: astelehen, asteazken eta ostegunetan 18:00etatik 20:30etara txarteldegian edo ikuskizuna hasi baino lehenago, egun berean.

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmenta web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top