Goranzko jazza, Noah Preminger 4tet

Aurkikuntza handienetakotzat jo den saxofoi jotzailea dator Brooklynetik. Jazzak duen nortasun handieneko ahotsetako bat. Sarkorra, soinu uholde indartsua, lotsarik gabe gordintasunez aurkeztua. Zaleak aho bete hortz utzi dituen harribitxia.

Noah Premingerrek goi mailako makina bat musikarekin lan egin du, Dave Liebman, Nat Reeves, Dave Douglas, Dave Holland, John Pizzarelli, Roscoe Mitchell, Cecil McBee edo Bob Moses, batzuek aipatzearren; jazzaren izar handienetako zenbaitzu dira eta musikari gazte gutxik esan dezakete halakorik. Bere azken diskoak, “Before the Rain”, prentsa espezializatua txundituta utzi du.

Talde baten buru izanik grabatu zuen lehen lana, “Dry Bridge Road”, 2008ko debut bilduma onena izendatu zuen Village Voice Jazz Critics’ Poll taldeak; gainera, “Up and Coming Jazz Artist of the Year 2009” (urteko promesa artista) sarirako izendatu zuten. Ondoan izan ditu Cecil McBee, Billy Hart, Dave Holland, Fred Hersch, Dave Douglas, Victor Lewis, John and Bucky Pizzarelli, John McNeil, Billy Drummond, George Cables, Roscoe Mitchell, Dr. Eddie Henderson, Kendra Shank, Ben Monder eta Dave Liebman bezalako artistak.

Saioa Bilbaína Jazz Clubek antolatuko du eta ikusleek urteetan ahaztuko ez duten emankizun horietako bat izan liteke.

Noah Preminger: saxo tenorea
Perico Sambeat: saxo altua
Masa Kamaguchi: kontrabaxua
Marc Miralta: bateria

Data: martxoaren 22a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top