World beaten uhin hedakorra, Badi Assad

Urrats bat aurrera. Musika brasildar peto-petoa Salako azken zirrikituraino zabalduz. Sustrai sakoneko musikaren ibili luzea hedatuz dator Badi Assad.

Izan ere, egun musikak duen izar handietako bat dator. Gaur egun musika brasildarrak duen gitarra jotzaile, perkusionista eta konpositore gorenetakoa da emakume hau. Berarengan eragin nabarmena duten musikak jazz modernoaren eta worldbeat aurrerakoienaren iturritik jario dira. Bere sendian betidanik izan dira musikari apartak. Aita Jorge Assad da, izatez Libanokoa eta bandolima (mandolina) jotzen du. Anaia zaharrenak Sergio Assad eta Odair Assad dira, Assad bikotea osatzen duten gitarra jotzaileak.

Badi Assadek Rio de Janeiroko Unibertsitatean ikasi zuen gitarra klasikoa eta 1984an Rioko musikari gazteen lehiaketa irabazi zuen. 1986an Turíbio Santosek zuzentzen duen Rio de Janeiroko gitarren Orkestran hasi zen. 1987an “Brasileko gitarra jotzaile onena” izendatu zuten Villa-Loboseko jaialdi ospetsuan. 1987 baino lehen, Europa, Israel eta Brasil bisitatu zituen Françoise-Emmanuelle Denis gitarrajolearekin Dúo Romantique izenburupean.1995ean Assad gitarra jotzaile akustiko onena izendatu zuen Guitar Playerin aldizkariak.

Artista ezagun eta aipagarrienekin aritu da zuzenean, jazzaren esparruan batik bat, tartean Cyro Baptista perkusio-jolea edota Pat Metheny, John Abercrombie eta Stephen Kent gitarra jotzaileak, bakar batzuek aipatzearren.

Ia deus ez.

Data: 2014ko martxoaren 16a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: 3€ Kutxabankeko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top