Blues master, John Mayall

Kondaira, mitoa, soinuaren maisua, John Mayall BBK Salara dator berriro musikari buruzko ikasgai berria ematera.

Benetako blues eta R&B musika atsegin dutenek galdu ezin duten hitzordu zirraragarria. Generoa ulertzeko ezinbestekoa da. Bere lurraldeetara hurbildutako proposamenarekin datorkigu. Iragandako garaiak ahaztuta. Gau borobila izango dugu martxoaren 3an.

1933ko azaroaren 29an jaio zen John Macclesfield hirian, Manchester industrialaren ondo-ondoan dagoen herrixkan. Bere aitak zuen jazz bilduma ikusgarria entzunez gizondu zen eta bluesari eskaini zion arima. Leadbelly, Albert Ammons, Pinetop Smith eta Eddie Land bezalako handiek eragin nabarmena izan zuten berarengan eta 13 urterekin, auzokide baten pianoa bere kabuz ikasita hasi zen musikagintzan, ondoren gitarrak eta bigarren eskuko aho-soinuak etorri ziren. 1956 eta 1962 urteen artean bi taldetako burua izan zen, atsegin zuelako, besterik gabe: The Powerhouse Four eta, ondoren, The Blues Syndicate. Orduan bertan, Alexis Korner-en Blues Incorporated taldea 60. hamarkada amaierako blues britainiarraren “boom” handiaren ikur bilakatu zen. Alexisen laguntzaz, John Londonera joan zen bizitzera eta laster hainbeste emanaldi lotzea lortu zuen profesional bilakatu baitzen, John Mayall’s Bluesbreakers izen artistikoarekin.

1969an, AEBn arrakasta hasten ari zitzaion unean, Johnek zalaparta itzela eragin zuen The Turning Point izeneko lana zuzeneko akustikoan egin zuenean, bateriarik gabe. Bilduma hontako “Room to Move” rockaren klasiko handietako bat da. Ondorengo hamarkadan, Johnek ospe handiagoa lortu zuen jazz/rock/blues estiloetan egiten zituen berrikuntzengatik, Blue Mitchell, Red Holloway, Larry Taylor eta Harvey Mandel bezalakoen laguntzaz. Ingalaterrako klubetan eman zituzten lehen kontzertuetan Blues musikako ikur nagusiekin ere aritu zen, hau da, John Lee Hooker, T-Bone Walker y Sonny Boy Williamson bezalakoekin. Urtetik urtera handitzen joan den ospearekin, 90. hamarkada blues-rockaren estandar berriak finkatu dituzten zenbait lanekin hasi zuen. Behind The Iron Curtain, Chicago Line, A Sense of Place y Wake Up Call.

Laguntzaile zerrenda historikoa eta hainbat arrakasta patrikan. Etorkizuneko belaunaldientzat gelditu diren doinuz trufatutako ibilbidea. John Mayallek bizirik mantentzen du maila goreneko bluesa eta hori bolo bakoitzean nabari zaio.

Inork ez diezazula kontatu.

Eta John Mayall-en kontzertua ikusteko sarreren irabazlea da: Aritz Goikoetxea (Facebook). Bidali zure datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, FBen duzun ezizenarekin batera salabbk@salabbk.es helbidera eta sarrerak eskuratzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Data: 2014ko martxoaren 3a
Ordua: 20:00

Sarrerak agortuta

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top