Elkartasunaren sinfonia

Elkartasunak badu sinfonia.

Eta etxerik gabeko lagun askok aterpea izango dute. Indar eta talentu handiko orkestra baten musika-konposizioen altzoan. Zur eta lur gelditzen den jendearen txaloen erritmora. Leioako Gazte Orkestrari ongietorri egin diezaiogun, Bizkaiko etxerik gabekoen laguntzarako Caritasek duen alorrari laguntzeko.

Duela 20 urte sortu zen Leioako Kontserbatorioan, ordundik hasierako energia, freskotasun, ilusio eta konpromiso artistiko berarekin dabil. Orkestraren kalitatea bermatua dago aintzat izanik Margarita Lorenzo de Reizábal zuzendariak betidanik izan dituen zintzotasuna, indarra eta kalitate interpretatiboa. Kontzertu honetarako aparteko musikaria izango du lagun JOL orkestrak, Adolfo Gutiérrez espainiar jatorriko biolontxelo jotzaile alemaniarra, bere belaunaldi osoan etorkizun handienetakoa duen musikaria, bai Estatuan zein nazioartean. Egitarauak hainbat doinu klasiko eskainiko ditu, tartean Arriagaren ‘Esklabo alaien obertura’, Haydn-en ‘Txelo eta orkestrarentzako 2. Kontzertua’, eta Schuberten ‘5. Sinfonia, Si b Nagusian’.

Leioako Udal Kontserbatorioak eta bere gazte Orkestra ospetsuak, Astintze 53-70 egitasmo solidarioa ilusio handiz hartzen dute, gure gizartean egoera okerrenean daudenei laguntzeko ekimena baita, eta kontzertu honetan jasotzen den dirua Bizkaiko Caritasi emango baitzazio, egiten duen lan bikainarekin jarrai dezan.

Elkartasuna belarrietan barna sartuko zaigu.

*Kutxabanken “Fila cero Astintze Cáritas Bizkaia” kontua sortu da ekimen solidario honekin bat egin gura dutenentzat: 2095 0375 10 9102329336

Zuzendaria: Margarita Lorenzo de Reizábal
Biolontxeloa: Adolfo Gutiérrez
Antolatzailea: Astintze 53-70

Data: 2014ko martxoaren 29a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 14€

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top