Lehia hastera doa: 1vs1 BreakOnStage – BBK Battle

Lehiaren ordua iritsi da. Armarik onenak atera eta guda irabazteko garaia da. Beste urte batez breakdance onena izango dugu Break On Stage Bilbao 2014 jaialdian, breakdancearen behin betiko lehia izango baita. Saria ez da nola halakoa, Madrilgo “Redbull BC one cypher” jaialdian esku hartzeko parada.

BreakOnStage 2014 Bilbao Arenan izango da martxoaren 29an 19:00etatik aurrera. Aurten mundu osoan dagoen breakdance talde onenetakoaren bisita izango dugu: “The Ruggeds” (Holanda), “Kaynix Crew” (Suedia) taldearen hiri-dantza, urban dance, BMX eta Dirt Jump lehiaketak…eta askoz ere sorpresa eta kultura hiritarraren adibide gehiago izango ditugu.

Amaitzeko hip hop egingo dugu eguneko emankizun nagusia izango den “Rayden” taldearekin. Final aurrekoetaraino ‘1vs1 BreakOnStage-BBK Battle’ lehiaketaren sailkatze frogak BBK Salan egingo dira 15:00etatik 17:30etara.

Break On Stage hiri kulturaren nazioarteko jaialdiak ezin du gehiago itxaron.

Data: 2014ko martxoaren 29a
Ordua: 15:00etatik 17:30etara

Sarrera doan aulkiak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top