Ahate itsusia BBK Salan apainduko da

Egun eder batean ahate kumaldi berri eta berezia jaioko da. Egun hori otsailaren 15a da.

Jaio berri guztien artean bat besteengandik erabat desberdina da, guztiek ahatetxo itsusia deituko diote eta beraien ondotik bidali egingo dute. Une horretan Ahate Itsusiak bere bidaia hasiko du maite eta onartzen duen norbaiten bila. Bidaia horretan hainbat pertsonaia desberdin ezagutuko ditu eta, nahiz eta behin eta berriro baztertuko duten, ikasgai handiak jasoko ditu.

Glu Glu talde ospetsuak idatzitako antzezlanaren argudio nagusia Hans Christian Andersenen ipuinean oinarritzen da, baina edukinean eta irudian erabat eguneratua dator. Jolasak, komedia, musika eta dantza uztartzen ditu eta hauek dira, hain zuzen ere, barnean dugun edertasunaren bila Ahatetxo Itsusiak egiten duen bidaiako lagunak.

Izan ere, zorionez guztiok ez gara berdinak, aitzitik guztiok desberdinak gara, eta hori da ederrena!

Ipuinondoa: zatoz BBK Salara otsailaren 15ean behar bezala gozatzera.

Data: otsailaren 15a
Ordua: 12:00ak eta 17:00ak (saio bikoitza)

Sarreren prezioa: 9 €
Deskontua: %15 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top