Fernando Terremotoren omenez, emozio osoz

BBK Flamenko Zikloa amaitzear da aurtengoz. Bost hitzordu izan dira guztira, Fernando Terremoto kantariaren oroitzapena biziberritzeko. Egun kanteak, tokeak eta dantzak dituen ikur eta izar nagusiak ikusi ditugu salako agertokian, genero honen ikertzaile eta kazetari ospetsuekin batera. Orain, zikloa behar bezala amaitzeko ezinbestekoa den omenaldia egiteko garaia da. Ziklo honekin, hasiera hasieratik, harreman berezia izan zuen ikurrari omenaldia egiteko ordua, emozioz beterik.

Ekainaren 29an Fernando Terremoto kantari jereztarrari omenaldia, zikloaren amaieran. Handietako bat zen. Astia izan zuen flamenkoaren biurtekoetan aritu, lau disko grabatu, Hannoverreko expoan kantatu eta París, Toulouse, Marsella, Lyon, Amsterdam, Rotterdam, Amberes edo Geneva bezalako hirietan bere lana erakusteko. Bere lankideetako zenbait, sendikoak eta lagunak batzartuko dira ekitaldi berezi honetan. Tartean flamenkoaren egungo eskalafoian lehen ikur diren Israel Galván, Alfredo Lagos edo Miguel Poveda ere. 40 urterekin, aldez aurretik hil zen kantaria omenduko dute guztiek.

Duten artea askatasun osoz erakutsiko dute flamenkoaren sendiko seme hura omentzeko. Barne-barneko artea. Oihartzun handiko ahots indartsua oroituko dute. Oinarri klasikoak, seguidiya eta solea guztiak menperatzen zituen ahotsaren soinu bakarra gogoratuko dute. Mituaren ahotsa agian itzalduko zen, baina bere oihartzuna egun ere entzun daiteke kantatu zuen agertoki askotan.

Data: 2011ko ekainaren 29a
Ordua: 20:00
Sarreren prezioa: 12,00 € (jasotzen dena Fernando Terremoto Peña Flamenkoari emango zaio)

SARRERAK AGORTUTA DAUDE

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top