Hip Popa, Attwenger

Hip hopetik hip popera. Poparen eta hip hoparen arteko nahasketa bitxia.

Musikak azken boladan izan duen albiste disdiratsuena dator, Attwenger. Ezohiko bikoa
Markus Binder bateria jotzaileak eta Hans-Peter Falkner soinujoleak osatzen dute eta Austriako goi haranetako folk musika hip hop musikarekin nahasten dute, lurralde bereko hizkuntzan abestutako (eta rapeatutako) letrekin. Falknerrek askotan bere eskuko soinua efektu-pedalen laguntzaz jotzen du, gitarra elektrikoek izaten duten soinuaren antzeko urratuak lortuz. Blinderrek, aldiz, erritmo kaxak erabiltzen ditu maiz.

2003an Amadeus Austriako musika-sariketa irabazi zuten “FM4 Alternativa Ley des Jahres” sailean (urteko ekitaldi alternatiboa). BBC irratiko John Peel (1939-2004) DJ ezagunak honakoa esan zuen taldeaz: “ez dakit, egia esan, zer demonio den hau guztia baina emaitza bikaina da eta soinua atsegin dut”. Beraien abestietan distortsioa eta erretroelikadura nagusi bilakatzen dira, indarrean. Ethno estiloak berehala harrapatzen zaitu. Saiakera elektronikoak bata bestearen atzetik datoz. Abesti bakoitzaren letrak garraioa besterik ez dira, eta bi esaldiz osatzen dira askotan, hitzak aldatzen doazen ahala (horrela esanahi ezberdinak lortuz), eta mantrak bezala errepikatzen dira, arpa baten osoa antzekoa den soinuagaz.

Hip, hop, trip hop, pop nahaskia, punk ukituekin, guztiak musika honen bide-zidorraren bila.

Data: otsailaren 2a
Ordua: 20:00

Prezioa: 12€
Deskontua: 3 euroko deskontua Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top