Basia Bulat, pop folka goia jota

Abesti ausartak. Muga ezezagunetara garamatzaten doinuak. Basia Bulat kanadiarra BBKJ Salara dator bere soinua folk poparen mugetatik haratago barreiatzeko.

Kanadako abeslari eta konpositore oso gazte honek pop folkaren munduan sartu eta berehala eman duen zanbatekoak mundu guztia ezustean harrapatu du. Bere ereserki bildumak moldaketa sinestezinak ditu, ahots indartsuarekin kulunkatzen ditu eta horregatik izendatu dute sari ospetsuenetan. Plazaratu duen iraupen luzeko bigarren lana,
“Heart my own”, Howard Bilermanek ekoitzi du eta abesti epikoen erdian, benetan eroso sentitzen da Basia, malenkoliaz jantzita. Otsailaren batean bere hirugarren diskoarekin dator, Tim Kingsburyrekin (Arcade Fire) eta Mark Lawsonekin ( “The Suburbs”-eko injeniaria) elkarlanean egina. “Tall Tall Shadow” (Secret City-Music As Usual) lanak sutan datozen hamar abesti bildu ditu, denak 60ko hamarkadako berezko soinuaren ildoan. Goi-goian dugu zain.

Soinuzko ileguria igurtzitzen, sei soken sentsibilitateaz berotutako poesiaren besoetan, lur-koloreko ahotsarekin olerkiak xuxurlatuz, egungo pop-folkaren aurkikuntza handienetakoa, Unai Azkune. 20:00etatik aurrera.

Eta Basia Bulat kontzertua ikusteko sarreren irabazleak dira: Ainhoa Uri eta Zaioa López Pascual (Facebook). Bidali zute datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, FBen duzun ezizenarekin batera salabbk@salabbk.es helbidera eta sarrerak eskuratzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Data: otsailaren 1a
Ordua: 20:30

Prezioa: 10€
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top