Jazzetik haratago: Jorge Rossy 4tet

Beste gau batez benetako jazzari emango diogu geure burua. Sentsazio berriak atsegin dituzten zaletuentzat. Guretzat guztiontzat. Musikarien arteko jolas gaua izango dugu aparteko laukote batekin: Jorge Rossy 4tet. Jazz garaikideko bateria jotzaile onenetako baten makilek luxu hutsa den taldea izango dute oinarri, BJCen hilabetez hilabete zikloaren baitan.

Jorge Rossy (Bartzelona 1964) 11 urterekin hasi zen bateria jotzen. 1982 eta 1989 urteen artean estilo honetako musikari onenekin jo zuen, Perico Sambeat, Tete Montoliú, Carles Benavent edo Chano Domínguezekin kasu, bai eta nazioartean sona handia duten Woody Shaw, Kenny Wheeler, Jack Walrath, Dave Schinitter, Sal Nistico edo Sean Levittekin ere. 1989an Bostonera joan zen Berklee College of Musicen tronpeta ikastera eta han hainbat musikarik hautatutako bateria bilakatzeaz gain, Danilo Pérezen hirukoan sartu zen. Urteetan Paquito de Riveraren seikotean ere aritu zen. 1991an New Yorkera joan zen eta bertan bere bateria Joshua Redman, Bill McHenry, Bruce Barth, Mike Kanan, Ben Monder, Nat Su, Steve Wilson, Mark Johnson, Larry Grenadier edo Ben Street bezalako musikarien eskuetan jarri zuen.

1995az geroztik Brad Mehldau trioko kide da. 2.000 urtean Bartzelonara itzuli zen familia osatzeko eta pianoari buru-lepo ekiteko. Ordundik, Jorge Rossyk birak eta bateria saioak tartekatu ditu, hala eskatu dioten musikariekin, tartean Lee Konitz, Ethan Everson, Charlie Haden, Carla Bley, Joe Lovano, Kurt Rosenwinkel, Seamus Blake, Chick Corea edo Brad Mehldau. Hainbat grabaketa eta bira ere egin ditu Jordi Matas Quintet, Joe Smith Septet eta Guillermo Kleinen hainbat egitasmorekin, tartean New York eta Washington D.C.-ko Kongresuaren Auditoriuma bisitatuz.

2006an bera buru duen lehen piano diskoa grabatu zuen, “Wicca” eta 2010ean bigarrena, “Ivlianvs Suite”. 2012an Europa osoan zehar bira egin zuen Wayne Shorter Quartetekin eta New Yorken bere hirugarren bilduma grabatu zuen, piano jotzaile eta konpositore nagusia izanik, “Iri´s Blues”, Bilboko Moskito Rekords etxeak ekoitzia.

2013an Jorgek hainbat musikari handiren lankide izaten jarraitu du eta ohikoak dituen tresna ugariak jotzen, hala nola pianoa eta bibrafonoa, bai eta konposizioak egiten ere. Jazzetik haratago beste gau bat.

Jorge Rossy: pianoa & bibrafonoa
Jaume Llombart: gitarra
Marc Cuevas: kontrabaxua
Aldo Caviglia: bateria

Eta kontzertu hau ikusteko sarreren irabazlea da: Kresto Nin (Facebook). Bidali zute datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, FBen duzun ezizenarekin batera salabbk@salabbk.es helbidera eta sarrerak eskuratzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Data: Otsailaren 13a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top