Arimarentzat baltsamoa: The Whybirds

Denborarik gabeko abesti sorta batean giltzapetutako doinuak. Edertasuna eta entzulearen ongizatea helburu duten letrak. Arimarentzat benetako baltsamoa dakar The Whybirds taldeak.

Hegoaldeko haizearen ufada. Azkena rock jaialdian ikusleak bereganatu zituen rock amerikarreko hirukoa. “The Band” talde mitikoa edo “Neil Young” maisua gogora dakarkiguten gitarrazko urratuak.

Zirraragarriak. Salak eskaintzen duen giro intimorako gozokia. WOP Special Nights zikloaren aurkezpen festa abiarazteko ardura izango dute The whybirds-ek eta DJ’s de R&Roll-ek. Zikloak 2014. urtean lau kontzertu aurkeztuko ditu, arrakasta handien zerrendetatik kanpo gelditzen diren Rock & Rollaren harribitxi diren banden parte-hartzearekin. Kalitate handiko artistak eta WOP markaren bermea duten jarduera paraleloak, beren jaialdiak hiru edizioetan izan duen arrakastaren ondotik.

2014ko otsailaren 21ean etorriko dira “A Little Blood” izeneko azken diskoarekin, sasoi betean. Rock gau ahaztezin honen egitarau hirukoitza osatuko dute Hendrik Röver eta Santiago Delgadoren bandak ekarriko dituzten nekazal kutsuko doinu disdiratsu zein ausartek, eta musikarik garbienarekin maitasun harreman luzea duen Runaway Lovers taldeak

Data: otsailaren 21a
ordua: 20:30

Prezioa: 15€
Deskontua: %10 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentarako web-orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top