Iritsi behar zuen: Kenny Garrett

Kenny Garrett bezalako jazzaren all star handi bat BBK Salan. Miles Davisen azken garaiek izan zuten ekarpen musikal handienetakoa da. Genero honen historia modernoan bere lekua dauka. Bilboko bihotzean beste gau ahaztezina izanen dugula dirudi.

Coltrane handiaren alter egoaz ari gara, Davisen intentsitateaz eta gorenera iristen diren jazz groove ñabardurez. Egun eskenatokietan aurki dezakegun izar handienetako batez ari gara, ibilbide oparoa duen gizonaz. Garret jauna sentsual eta iradokitzaile agertuko zaigu. Abestiak bertatik bertara tirokatuz. Intensitatez eta indar emankorrez betea. Bere soinuaren klasikoak barreiatzen dituen saxo zirraragarria. Soinuzko festa itzela.

Besapean “Pushing the World Away” diskoa hartuta iritsiko da, hamazazpigarren diskoa alegia. 52 urteko artistak saxo jotzaile eta konpositore bezala goia jo duela nabari zaio. Bere lagun eta heroi handiei omenaldia eskaintzen die Garrettek: Chick Corea, Chucho Valdés, Sonny Rollins, Donald Brown… “Hey, Chick” Garretten bakarkako handi batekin dantza dotorea da. “Chucho’s Mambo” dantza alairako gonbita da, Rudy Birden perkusio animatuaren eta Ravi Besten tronpetaren laguntzaz Garretten interpretazioa saltsa kubatarrean murgiltzen da. “Brother Brown” emozioz beteriko abesti makala da, Garrett pianoan dela eta hiru pertsonek osatutako soka sekzio batekin, azken batean Donald Brown omentzeko, Garretten adiskidea eta bildumaren ekoizlea baita musikari hau.

Gaur egun, bere biratan lankide duen taldea Vernell Brown piano joleak, Corcoran Holt baxu jotzaileak eta Hunter-en bateriak osatzen du. Benito Gonzálezek pianoa hartzen du libre dagoenean. Eta Garrettek bere ohiko laukotea boskotera zabaldu du Bird perkusionistarekin.

Burt Bacharach eta Hal Daviden “I Say a Little Prayer” abestiaren gaineko bertsio aparta ere egingo du, hau da, Dionne Warwicki esker 1967an sona handia lortu zuen abestiari buruzkoa.

Iritsi behar zuen

Data: maiatzaren 20a
Ordua: 20:00

Prezioa: 18€
Deskontua: %20ko deskontua Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko).

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentako web orria

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top