Parekorik gabea: Albert Lee &Hoogan´s

Formatu txikian. Prezio txikian. Eta mitu handiekin. Oinarri hauekin aurkeztu zen Music Legends zikloa eta ikuslegoaren erantzuna aparta izan da, pentsatzekoa zen bezala. Zikloak izango duen geldialdi berrian ezinbesteko baten bisita izanen dugu. Gitarraren maisu bat, Albert Lee. Rockaren historiarekin berriro dugu hitzordua.

1943ko abenduaren 21ean Leominsteren, Herefordshire eskualdean, Ingalaterran jaio zen. Estilo bikainarengatik eta teknika apartarengatik gitarra jotzaile ezaguna da. 1959az geroztik, era guztietako taldeekin jo izan du. R&B, country eta rock and roll estiloak maisutasunez nahasten zituzten taldeekin, hori bai. Buddy Hollyren iturritik edan zuen. Cliff Gallup , Grady Martin, The Everly Brothers, Scotty Moore , James Burton eta Jerry Reed-en printzak jaurti ditu. Lehen aldiz arrakasta zer zen ezagutu zuenean Chris Farlowe eta Thunderbirds-en gitarra jotzaile nagusia zen. Ahuntzaren eztula. 1976an Emmylou Harris ‘s Hot Band taldearekin bat egiteko gonbita jaso zuen Leek, James Burton lider ohiak Elvis Presley handiarekin itzultzea erabaki baitzuen. 1978az geroztik, bost urtetan zehar Eric Claptonekin aritu zen, Japonian Budokanekin biran. Gutxi batzuek lortu duten kurrikuluma.

Sari ugarikoa. Countryaren erregea. Telecaster famatuaren mastan gora eta behera arinki mugitzen diren hatzen jabea. Lee bakarra da. Hainbat aldiz saiatu dira, baina inoiz ez du parekorik izan. Hainbatek “munduko gitarrista onena” dela esan izan du. Zergatik ez diozu zuk zeuk aurrez aurre esaten?

Data: 2011ko ekainaren 24a
Ordua: 20:00
Prezioa: 25,00 €
Sarreren prezioa: 25,00 €
Deskontua: %30 BBK-ko txartelekin (2 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
944 310 310
http://www.generaltickets.com/salabbk

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top