Datorren musika

Turroiarekin batera datoz albiste onak. Iristekoak ziren.

Hau da 14an datorkigun musika. Maceo Parker, John Mayall, Johnny Winter, Kenny Garrett… Oraindik beste hainbat ezusteko izango dugu, baina hauek lehenak dira. Aipatutako izarren emankizunekin argi dago aurtengoa kondairazko urtea izango dela.

John Mayall britainiarrak bere 80 urteak Bilbon ospatuko ditu R&B emanaldi peto-petoarekin. 2011n ziklora etorri zen lehen “kondairatako” bat izan zen eta lehen aukera izan bezain laster paper guztia agortu zuen. Izan ere John zintzoa benetan oinarrizko musikagilea da. Musika ulertzeko ezinbestekoa. Garrantzitsua. Goi mailakoa. Benetako blues eta R&B erritmoak atsegin dituztenentzat ezinbesteko hitzordua. Proposamen gihartsua bere eremuetara eramana. Maisuen artean maisua den musikariaren eremuetara. Hau martxoaren 3an izango da.

Hilabete bereko 25ean Maceo Parkerrekin egingo dugu gau pasa, funk musikaren maitale handiarekin, alegia. Saxofoi jotzaile apartak bere alaitasun guztia ekarriko digu, azkenean, 2014. urte honetan. Musika afroamerikarraren mitua, benetako funkarekin bazterrak kutsatu eta jazzarekin uztartuta BBK Sala New Yorkeko Apollo Theater bailitzan bilakatzeko.

Maiatza blues elektronikoaren ikur batentzat izango da, Woodstockeko oinordeko batentzat. Egun nortasun eta izaera sakonenetako duen bluesman handi batekin egingo dugu gaua: Johnny Winter maiatzaren 12an dator BBK Salako oholtza astintzera.

20an, berriz, jazz garaikidearen izar handia: Kenny Garrett. Miles Davisen azken garaiko musikazko-seme aipagarrienetakoa da. Genero honen historia modernoan ezinbestekoa. Bilboko bihotzean kondairazko beste gau bat.

Eta ez dezagun ahaztu historia osoko oinarri erritmiko onenetakoa, Ginger Baker, urtarrilaren 30ean izango baita gurean.

Hau da datorren musika. BBK Salara ba al zatoz?

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top