Oleándole: grina flamenkoa jazz azentuarekin

Jenioz beteta eta dantzan ipiniko diogu 2014. urteari erritmoa. Flamenkoaren grina eta jazzaren azentua nahaski bakar batean jarrita. Inprobisazioaren eta duendearen arteko bateratze perfektuan. Bi genero hauen zabaltasuna eta aberastasuna “Oleándole” izeneko proposamen desberdinean elkartu egin dira.

Egitasmoa musikari talde batek beren interes musikalak partekatzeko zuten gogotik jaio zen, bai eta Espaniako musika folklorikoa, flamenkoa, eta jazzak amankomunean izan zitzaketen mugak bilatzeko saiakeratik ere, biek inprobisazioa bilatzen baitute, berezko hizkuntzatik abiatuta. Antonio García-Serna Garcíaren gitarra Javier Mateos Arévaloren txirulan isladatuko da, Pablo Carmona di Bonnoren perkusiozarekin, Anouk Sanczuken biolinarekin eta Federico Stocchiren kontrabaxuarekin batera.

Bat-egite magikoa. Soinuzko espresibitate disdiratsua. Galdu ezina.

Eta “Oleándole” kontzertua ikusteko sarreren irabazleak dira: Txun Fsr (Facebook) y @GuatduBilbao (Twitter). Bidali zute datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, FBen edo Twitterren duzun ezizenarekin batera salabbk@salabbk.es helbidera eta sarrerak eskuratzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Data: urtarrilaren 16a
Ordua: 20:00

Prezioa: 15€
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top