Santo Tomás BBK Salan

Festa turroian sartu zaigu. Tradizio handieneko hitzordua dator. The Pub Ibiltariarekin festa-giroan jar dezagun ahotsa.

Euskadi osoko kantariak igoko dira BBK Salako oholtzara kantuan eta dantzan egitera. Abenduaren 21ean gure abesti tradizionalak berreskuratuko ditugu Oskorriren laguntzaz. Eskenatoki berean izango dira afizionatuak eta euskal musika herrikoiak egundo izan duen talde ezagunena, musika tresnak jotzen eta kantatzen. The Pub Ibiltaria BBK-k eta Oskorrik elkarlanean sortutako egitasmoa da, atzo eta gaurko abestiak berreskuratzeko, zu izar nagusia izanik.

Guztiok batera kantatuko ditugu abestiok eta gero bi diskotan grabatuko dira. Festarekin bat egiteko gonbita hemen duzu, zatoz Santo Tomas egunean BBK Salako oholtzara.

Data: 2013ko abenduaren 21a
Ordua: 19:00

Sarrerak agortuta daude. Hilaren 21erako musika eskolekin hitzartu ez diren sarrerak, 21ean bertan zabalduko dira BBK Salan, jasotzera iristen diren lehenen artean.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top