Benetako inprobisazioaren eskuetan: Kathorno

Musikarien arteko jolasa. Benetan inprobisatzeko elkartzen diren musikariena. Erabateko jazz soilenaren eskuetan.

‘Hilabetero’ zikloa amaitzeko luxu hutsa diren musikari taldea batzartuko dugu. Apunta ezazu data hau: abenduaren 26a eta izena, Kathorno. Egun Euskal Herrian ditugun bi musikari bitxienek osatzen dute, Santi Ibarrechek (saxoa, ahotsa eta dantza) eta Fran Rubiok (teklatuak, ahotsa eta hitzak). Kathorno musikaren eta hitzen bitartez inprobisazio soil-soila egiten duen taldea da.

Oinarri erritmikoak jartzen Borja Barrueta eta Ander García izango ditugu, aldi honetarako gonbidatuak. Aurreikuspenak egitea ezinezkoa denez, ikusleentzat ere ezinbestekoa da ikuskizunean nahastea, nahiz eta hasieran zur eta lur gelditu.

Giroa berotzen ‘Por Alusiones Dúo’ izango da.

Data: abenduaren 26a
Ordua: 20:00 – Por Alusiones Duo
Itxaso, José Luís Canal
+ JAM SESSION

Ordua: 21:00 – Kathorno
Santi Ibarretxe, Fran Rubio, Ander García, Borja Barrueta

Sarreren prezioa: 15 €
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top