Gabonetako gozokiak Jerezeko musikaz trufatuta

Musika turroian sartu zaigu. Gozoa eta beste kolore batekoa izango da. Beste urte batez poltsa bete musika dator.

Jerezeko eltzagorra da, flamenko usaina darien abestiekin goza dezagun ikuskizun flamenko peto-petoa dakar, abesti tradizionalekin. Gabon zaharreko koplak dira, urte zaharreko zurrutaden aurretik.

Pedro Garrido “Niño de la Fragua” kantaoreak zuzenduta, kanta flamenkoen hiru egile omentzen ditu: Manuel Fernández Molina “Parrilla de Jerez”, Fernando Fernández Pantoja “Terremoto” eta Antonio Gallardo Molina, azken hau 2013. urtean zendua. Jerezeko familia flamenko esanguratsuenetako baten ordezkariak izango dira taula gainean, Nano de Jerez, Gordo de Juane, Pedro eta Manuel de la Fragua. “De Jerez al cielo” ikuskizunak Coral de los Reyes, Gema la Cantarota eta Sandra Rincónen ahotsak batzen ditu, bai eta Pascual de Lorca eta Ismael Moralesen gitarrak ere, Fernando Sotoren laguntzarekin.

Ohikoa den bezala, Jerezeko udalaren eta Gonzalez Byass ardandegiaren laguntzaz, ikusleen artean ardoa -Solera 1847- eta gozoki tradizionalak -pestiñoak- banatuko dira, era honetako ospakizunetan horrela egiten baita. Flamenko-doinuekin Gabon gozoenaren alde topa egin dezagun.

Data: 2013ko abenduaren 13a
Ordua: 20:00

Sarreren prezioa: 12€
Deskontua: %20 Kutxabankeko txartelekin (4 sarrera txartel bakoitzeko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top