BBK Timelapse lehiaketara lanak aurkezteko epea zabaldu da

BBK Timelapse lehiaketara lanak aurkeztu nahi dituzten guztiek gaurtik aurrera, ekainaren 15a, eta urriaren 7ra arte izango dute aukera. Estatu osoan egiten den era hontako lehen lehiaketa da hau. Parte hartzen duten sekuentzia guztiak Youtuben zabaldu den www.bbktimelapse.es gunean ikusi ahal izango dira, bertara igo beharko baitira.

Gehien ikusten den timelapseak ikuslegoaren sari nagusia jasoko du, alegia 3.000 euroko saria. Pertsona bakoitzak gehienez 3 lan aurkeztu ahal izango ditu maila bakoitzean, hau da, “Bizkaiko paisaiak” eta “gai librea” mailetan. Horrez gain, hirugarren maila bat zabalduko da 30 urtez azpikoentzat, Gazte Lapse izenburuarekin. Sekuentzia onenak epaimahai batek aukeratuko ditu, eta 2.000 euroko lehen saria jasoko dute, eta 1.500 euro bigarren sailkatuek. Sari banaketa BBK Salan egingo da azaroan, lanik aipagarrienak pantailaratuko diren festa ekitaldi batean. Lehiaketaren oinarri eta baldintza guztiak www.bbktimelapse.es web orrian ikus daitezke. “Timelapsea” bideo sekuentzia batean elkartzen diren argazkiz osatzen da, eta ohikoa baino azkarragoa den abiaduran gertakariak bata bestearen atzetik ikusteko aukera ematen du. BBK-k Estatu osoan egiten den lehen “timelapse” lehiaketa antolatu du, irudiaren teknologia berriek esperimentaziorako eskaintzen dituzten aukera anitzak suspertzeko, gaur egun teknologiok edonorren eskuetan baitaude.

Lehiaketa antolatzearekin batera, BBK Fundazioak bideoa eta argazkigintza atsegin dituztenei espreski zuzendutako ikastaroak antolatu zituen, “timelapsearen” teknika berrienak ikasi edo zuten ezagutza-maila hobetu zezaten. Ikastaro hauek izan zuten arrakastaren ondoren, Luis Caldevillak eta Nilo Merinok eskainitako maisu-saioen 12 bideo tutorial eskegi dira www.bbktimelapse.es orrian. Egun mundu mailan dauden espezialista aipagarrienetakoak dira aipatutako biok.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top