Jazz bizian dator IV. BBK Jazz Erakustaldia

Abangoardiako jazzaren tontorrean. Beren doinuei izaera zorrotza ezartzen diete. Etxeko musikariak, labeldun jazza egiten duten artistak. VI. BBK Jazz Erakustaldiaren lehen jardunaldia dator.

Aspaldiko ezagun baten berri izatea beti da pozgarria eta Andrzej Olejniczak adiskidea da. Oker egoteko beldurrik gabe esan dezakegu, Europa osoan sona handienetakoa duen jazzmana dela. Bere kabuz egin dituen egitasmoekin ibilbide disdiratsua egin du baina jazz munduko egile handiekin eginiko lanarengatik ere oso ezaguna da. Egitasmo berri batekin egingo digu bisita, aldez aurretik entzun diogun ideia batekin, baina musikari bizi eta harrigarri honen eskuetan zapore izango duen ikuskizunarekin.

Iluntzeko 20:00etan giroa berotzen Satxa Soriazu eta Jorge Abadias izango dira. ‘Zuri’ batera egin duten diskoarekin datoz, iraupen luzeko lan hau bederatzi lan eklektikok osatzen dute eta ibilbide zabala egiten du. Abiapuntua jazzaren doinu klasikoak dira baina hauek, apurka-apurka, bere abestiengatik aldatzen joan dira. Elkarrekin emaniko ekitaldietan jaso zituzten zirrara onek bultzatuta, lan hau laukotearekin grabatzea erabaki zuten, Aritz Luzuriaga eta Vincent Thomas adiskide zituztela.

Deigarria.

Ostirala, azaroak 29
20:00 – SATXA SORIAZU & JORGE ABADIAS 4tet

Jorge Abadías- gitarra
Satxa Soriazu – pianoa
Aritz Luzuriaga – kontrabaxua
Vincent Thomas – bateria

21:15 – ANDRZEJ OLEJNICZAK & HABEMUS STRING 4tet
Andrzej Olejniczak – saxo tenorea eta sopranoa
Erica Ramallo – biolina
Vicente Cueva – biolina
Carlos M. San Isidro – biola
Simon Veis – biolontxeloa

Sarreren prezioa:
Egun baterako (2 kontzertu): 9 €
Kutxabank txartelekin %15eko deskontua (gehienez 4 sarrera txartel bakoitzeko)
Lau egunetarako sarrera (BBK Salako txarteldegia bakarrik) 26€ BBK txartelen jebeentzat

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top