Jazz Bokalaren zaleak: Dena Derose

Goren mailako jazza intonatuko dugu. Inprobisazioaren eta ahots-leuntasunaren larruan sartuko gara. Dena Deroseren pianoak lilura gaitzan utziko.

Musiketan festibalaren hurrengo geltokirako prest gaude, jazz bokalaren zaleentzako jai batekin. Dena Derosek (aparteko dohainak dituen pianista eta kantaria, Nueva Yorkeko klub onenetan – Blue Note, Standard edo Smoke- egon ohi dena), Bilbon hartuko du lur. Bere hurrengo geltokia BBK Sala izango da, eta guretzat plazera izango da egun batez haren jazz-klub kutun bihurtzea.

Jazzarekin duen pasioa poro guztietatik arnasten da. Bere musikak Hank Jones, Mulgrew Miller eta Kenny Barron-en iturrietatik edaten du. Hainbat sari jaso ditu, hala nola, All About Jazz aldizkariak 2003ko jazz-artistarik onena izateagatik eman ziona. Bere ibilbidean zehar jazzaren munduan entzutea dutenekin konpartitu du eszenatokia, adibidez, Clark Terry, Benny Golson, Ray Brown, Jimmy Cobb eta John Scofield-ekin; eta Estatu Batuetako festibal prestigiodunenetan parte hartu du, San Frantziskokoan edo Monterreykoan besteak beste. Goi-mailako musikarien oinarri erritmikoak lagunduta etorriko da.

Jazz bokalaren zaleentzako pribilejioa.

Data: abenduak 1
Ordua: 20:00

Prezioa: 12€
Deskontua: 3 euro Kutxabank txartelekin (4 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
archivo.salabbk.es

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top