Rockaren historiarekin 160 metroko zubia marrazten

160 metro deus ez dira baina dena izan daitezke. Kasu honetan guztia dira. Bi itsas adarren arteko zubia baino gehiago. Musika independentziaren eta bi ertzen arteko batasunaren aldeko apustua. Rockak bere aberria zeukan eta musika Ibaizabalen bizi zen 80 hamarkadan. New wave, punka, rock gordinena batzen zituen zubiak, bizitasun handiz. Rockaren historia bizia da, dokumentalen artean dokumentala, eta BBK Salan egingo zaion omenaldia.

“160 metros: una historia del rock en Bizkaia” rockaren dokumentala aurkeztearekin batera, kontzertu berezia egingo da, espreski antolatua, ikusentzuleen eta kontzertu-zaleen arteko zubi lanak egiteko. Luzemetraian protagonista diren taldeetako kideak batuko dira, gehienak Parabellum, Subversión X, Distorsión, Gris Perla, Los Clavos, Lord Sickness, El Inquilino Comunista… bezalako taldeetako kideak. Ibaizabalen alde bien arteko zubia egiteko grina duen kontzertua ere izango da, nahiz eta historian zehar aurrez-aurre egon diren (langileak eta burgesia). Horretarako ertz bietan 90eko hamarkadan aurkitu zitezkeen musika ezberdinak entzun ahal izango dira.

Oholtza gainean izango dira luzemetraian protagonista izan diren taldeetako kideak, besteak beste Parabellum, Subversión X, Distorsión, Gris Perla, Los Clavos, Lord Sickness, El Inquilino Comunista, Los Dalton, Puta Kaska, Zarama, Cujo, Gringo, Ya Te Digo, Quite Fantastic eta Sonic Trash taldekoak.

Data: azaroaren 16a
Ordua: 22:15

Sarrera gonbitarekin.

Eta “160 metros” kontzertu berezia ikusteko sarreren irabazleak dira: Alex Ibañez, Aritz Goikoetxea, Juankarmuga Bilbao, Sergi Love, Maider Araitz Goroño, Iker Correa eta Eneko Olazabal (Facebook) eta @eneko_ortiz, @stereozona, @Laurytxu, @anebilbo, @AkelarreHostel, @sandrius23, @ranita_25, @Guardiaoscura, @eidergorostiza eta @asier_bdhm (Twitter).
Bidali zute datu pertsonalak: izena, abizenak eta NAN zenbakia, FBen edo Twitterren duzun ezizenarekin batera salabbk@salabbk.es helbidera eta sarrerak eskuratzeko argibideak emango dizkizugu. Zorionak!!

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top