Inoiz isiltzen ez den jaialdia, VIII. Zentsura at!

Batzuentzat askatasuna zerbait bada, gainontzekoei entzun nahi ez duten zerbait esateko askatasuna baita. Badelako munduan, ideiak azaltzeko askatasuna aldarrikatzeagatik bakarrik, mehatxatuta bizi denik. Tamalez badirelako beraiek gelditzeko edozein gauza egingo luketenik.

Arte eszenikoetan estatuek, herrialdeek, hezkuntza sistemek, familiek, irabazleek eta presio taldeek ezarri dute zentsura; eta gehienetan ez diete inolako jaramonik egiten giza-eskubideen nazioarteko legediei. Zerrenda ia amaigabea da eta egunero zabaltzen da. Horregatik guztiarengatik, jaialdi hau proposatzen dugu, edozein unetan, munduko edozein lekutan, noizbait zentsura jasan duten artistei babesa emateko. Fermin Muguruza, Las Vulpes, Felix Linares bezalako izarrak. Kultuzko filmeen proiekzioak, “El último tango en París” kasu, La Rumeur, El Cabrero edo Anton Goosenen kontzertuak, eta “Umoristak adierazpen askatasunaren alde” erakusketa dira aurtengo zenbait proposamen.

Zentsura At!, inoiz isiltzen ez den jaialdiaren egitarauarekin uzten zaituztegu.

Erakusketak (taldekoa), azaroak 11-17
“Umoristak adierazpen askatasunaren alde” Mugarik gabeko Erreportariak.
BBK Salako sarrera

Kontzertuak
La Rumeur (Frantzia) – azaroak 14, 20:00
El Cabrero – azaroak 15, 20:00
Anton Goosen (Hego Afrika) – azaroak 16, 20:00

Hitzaldiak
Azaroak 11, 20:00
Musika eta Zentsura.
Fermin Muguruza, Las Vulpes, Roberto Moso – zuzendaria
Loles “Las Vulpes”-en kontzertutxoa

Azaroak 13, 20:00
Komikia eta Zentsura.
Antonio Altarriba, Juanjo Fernandez (Star aldizkariko editorea), Luis Gasca

Eztabaida-Mahaia
Zineko erotismoa eta Zentsura
Azaroak 12, 19:00

Bernardo Bertolucciren “El último tango en Paris” filma. Pedro Olea, Mercedes Abad, Diego Galan, Valerie Tasso, Esperanza Roy, Felix Linares – zuzendaria

Irratsaioia zuzenean
Programa “Iflandia”
Azaroak 12, 17:00
Felix Linaresek eta Kike Martinek zuzendua eta aurkeztua. Irratsaioa 17.00etatik 19.00etara izango da eta zinemaldiko hainbat gonbidatu izango ditu hizlari.

Sarrera doan aulkiak bete arte, kontzertuko egunetan izan ezik.

Kontzertuen prezioa:
La Rumeur. Azaroak 14. 10€
El Cabrero. Azaroak 15. 15€
Anton Goosen. Azaroak 16. 10€

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top