Hizkuntza berean barre egiten du mundu osoak: Smile

Irrifarrez betetako abestiak. Buenrollinarentzat eta Bizkaiko honadartzetako arean marraztutako alaitasun horientzat tokia dutenak. Edo agian Kaliforniako kostaldeak dira? Smile eta uretako abestiak. Amaitzen ez diren udetako ereserkiak. Smile beti aurrera begira bizi den taldea da eta bizipozez betetako abestiak sortzen ditu. Smile eta utzi arazo guztiak bazterrean. Musika amerikarraren bilduma osoa, azterketa osoa. Ahotsezko armoniak poro guztietatik borborka. Bizitzari aurrez-aurre abesten dioten baladak.

Beren ibilbidea trinkoa da benetan. Hasierako Tom Petty indartsuaren soinuak nabari dizkiegu, edota Jayhawksen soft rock melodia argitsuagoak, beste batzuetan. Baita Ray Lamontagneren sentsibilitatea edota Jack Johnsonen hondartzako lasaitasuna ere. Inork ez ditu zalantzan jartzen eta beren azken diskoa zuzenean babestera datoz. ‘Out of season’ energiaz betetako 12 abestik osatzen dute, hala ere intimistak ere badira, aurreko ‘Seasides’ diskoko doinuak baino gehiago. Hura askoz ere udatiarragoa eta lofiagoa zen, nahiz eta lan biak batera sortu zituzten eta aurreko abestietako rock klasikoaren eta neofolkaren artean kokatzen diren, Atlantikoaz bestaldeko banda garaikideen modura. ‘Out of Season’ beraien soinuaren bilakaera da, taldearen nortasuna trinkotu duen lana, egitasmo atenporalagoa da eta bere abesti bilduma apartak ez du inor hotz utziko.

John Berkhouten musika koloretsu eta barnerakoiak berotuko du giroa. Rockaren funtsa eta 70eko hamarkadako folka soinu garaikide eta anbientalekin batera uztartzen dituen nahaski irudimentsua da. “Cinematic”, “Lost in the Wild” edo “The Path” bezalako ereserkiak entzungo dira paisaia eta atmosfera onirikoak sortzen diren bitartean, gogora ekarriz Crosby, Stills & Nash eta Simon & Garfunkel klasikoak edo Beach House eta Fleet Foxes bezalako artista garaikideagoak. Denbora luzean gure herrian sinatu den hastapen itxaropentsuenetakoaren jabe da John Berkhout, lan bitxia, gutizia hutsa, klasikoa, ederra eta puroa.

Data: abenduaren 10a
Ordua: 21:00

Prezioa: 15 €
Deskontua: %10eko deskontua Kutxabanken txartelekin(4 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top