Musikarekin amodio-kontu luzea, Pamela Hute

Parisen jaio zen amodioa. Agian baita musika ere. Pamela Hute hiriburu galoan jaio zen eta jaio zenetik musikarekin amodio-kontua ehuten ari da.

Gaztetan The Mashed Potatoes taldeko kidea izan zen, gero 2006an askoz ere egitasmo errefinatuagoan abiatu zen, bere kabuz. Igor Bolenderren sintetizadoreen laguntzaz eta Ernesto Lo baterian duela, bere abestiei pop, post-punk, electro eta rock estiloa darie, merkatu independienterako soinu-banda perfektua izaki.

Bere lehen bilduma “Turtles Tales From Overseas” izan zen eta 12 abestik osatzen zuten lana sortzeko 2 urte behar izan zituen. Kontakizun autobiografikoa da, borrokaz, separazioaz eta doluminaz hitzegiten baitu. Pamelaren lan berria Bandit da eta bere aurrekoaren aldean baztertuta gelditzeko argudiorik ez du. Bandit, Pamela Huten bigarren diskoa da. Bere bigarren opusa da, eta “pare bat aldiz” nahastua izan zen New Yorken lan egiten duen John Agnellori bidali aurretik, azken nahasketa egin zezan. John Agnellok Bandit lana “pop gozoa” dela esan du. .

Data: azaroaren 24a
Ordua: 20:00

Prezioa: 12€
Deskontua: 3 euro Kutxabank txartelekin (4 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top