Zine labur eta dokumentalaren aldarria: ZINEBI 55

BBK Sala hasieran izan zuen funtsera itzuliko da.

Zine jantzian izango gara laster eta modu handian, gainera. Munduko jaialdi handienetako batekin, gure Zinebi maitearekin. Zinemaldien aristokrazian tokia izan baduela aldarrikatuko du berriro. Azaroaren 16 eta 21 artean zinemaldi honetako egitarauko bi ziklo hartuko ditugu: Paulino Viota eta Bertoko Begiradak. Gaur egun munduan egiten diren laburmetraia eta dokumental aipagarrienetara hurbilduko gaituzten bi sail ezberdin, biak ere begirada ezberdinekin eginak. Aurten aurkeztu diren 3.367 lanen artean (benetako errekorra da) antolatzaileek 12 izenburu apart aukeratu dituzte eta hauekin gozatu ahal izango dugu BBK Salan, giro intimoan.

Aurten berrikuntzak ere izango ditugu eta istorio zirraragarriak ekarriko dizkigu kontzertuan “160 metrok”. Bizkaiko rockaren historiarekin hitzordua da “160 metros: una historia del rock”. Transmedia egitasmo hau sarea aztoratzen ari da. Hiriak 90eko hamarkadan itsas-ertzeko alde bietan izan zuen aldaketa kontatzen du, rockaren ikuspegitik. Musikazko eta kulturazko bidaia da, revivalaren eta egungo gertakizunen arteko nahasketa, artxiboko irudien eta istorioaren protagonisten jarraipena uztartuta.

Egitarauarekin uzten zaituztegu:

Larunbata, azaroaren 16a
22:15 h. – Kontzertua: 160 metro
“160 metros: una historia del rock en Bizkaia” film dokumentalaren osagarri, kontzertu berezia egingo da, hitzordu honetarako espreski prestaturikoa, luzemetraian agertzen diren taldeetako kideak bilduta, gehienak aspaldi desagertutako taldeetakoak, Parabellum, Subversión X, Distorsión, Gris Perla, Los Clavos, Lord Sickness, El Inquilino Comunista, besteak beste.

Sarrera gonbitarekin. Laster gure web orrian sarrera bikoitzak zozketatuko ditugu.

Astelehena, azaroaren 18a
18:00 – Paulino Viota zikloa
“Fin de un invierno” 27’
“Contactos” 70’
20:00 – Bertoko Begiradak zikloa
“Calle Cortes” 42’ (Zuz. Antonella de Plano / Stefano Ricci)
“Ruta c:/memoria/archivos/blvart” 34’ (Zuz. histeriakolektiboa)

Asteartea, azaroaren 19a
18:00 – Paulino Viota zikloa
“Jaula de todos” 14’
“Con uñas y dientes” 96’
20:00 – Cine Club FASen 60 urteak zikloa
“Apres l’ocean” 1’48’’ (Zuz: Eliane de Latour)

Asteazkena, azaroaren 20a
18:00 – Paulino Viota zikloa
“Cuerpo a cuerpo”. 82’
20:00 – Bertoko Begiradak zikloa
“Euskal jendea mundua osatzen”. 51’ (Zuz: Mikel Arredondo, Hibai Castro, Lutxo Egia, Adur Larrea, Xamar, Lon Fernandez)

Osteguna, azaroaren 21a
18:00 – Bertoko Begiradak zikloa
“Yolanda en el país de lxs estudiantes”. 54’ (Zuz: Isabel Rodríguez)
20:00 – Bertoko Begiradak zikloa
“Señales de vida, Nestor Basterretxea” 72’ (Zuz. Gentzane Martínez de Osaba/ Alejandro García de Vicuña)

Data: Azaroak 18 – 21
Sarrera doan lekuak bete arte.

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top