Jazz, rock eta reggae nahaskia: Bruce Cockburn

Bruce Cockburnen musikan eragin desberdinetako nahaskia dago eta ikuslearentzat benetan bizipen aberasgarria da. Bere estiloak jazz, rock, reggae eta new age ukituak ditu. Kantautore melodikoa, country eragin arinekoa, musika akustikoaren eta rock elektrikoaren arteko oreka beti jakin izan du mantentzen. Bruce elektronikan ere oinarritzen da, batzuetan, atmosfera metropolitano ilunak erakusteko.

Kantari hau, bere herrian Bob Dylan handiaren parean jartzen zuen zenbaitek. Izan ere bere abestiek beti izan dute “mezua” eta ideia horiek eztabaida kultural eta soziologikoetarako oinarria izaten ziren. Bere konpromiso intelektualak Amnistia Internazionala erakundeko kide izatera eraman zuen. Aipagarriak dira artistaren ekologismoa eta tentsio mistikoa. Hori guztia oinarri musikal zabal batean isladatzen da, ‘In the Fallin Dark’ diskoak (1977) erakusten duen bezala. Urte berekoa da, baina askoz ere alaiagoa eta erakargarriagoa, ‘Circles in the stream’ lana. 1978ko ‘Further adventures of…’ lanaren ostean agertu zen, hurrengo urtean, ‘Dancing in the dragon´s jaw’ diskoarekin eta Cockburnen abesti bat bigarren aldiz iritsi zen AEBko arrakasten zerrendara: “Wondering where the lions are” doinuarekin, hain zuzen ere; lehen arrakasta Tom Rushekin grabatu zuen beste abesti bat izan zen, “One day I walk”. 1979an Europan zehar bira hasi zuen. Dancing in the dragons jaw abestiarekin izaniko arrakastaren ondoren 1981en bi laburbilduma plazaratu ziren, bere doinu ezagunenekin. Bere sormenak epe ilun bat jasan zuen, 1987an berriro, abesti eta laburbilduma berri batekin agertu zen arte. Bigarren aro honetako lanik aipagarriena ‘Big circumstance’ da (1989), non elektronikak, folkak eta rockak lotura gune magikoa lortzen baituten (besteak beste musika etnikoaren soinuari emaniko arretaren laguntzaz).

Azaroaren 10ean maisutasun eta fusio garaikideen erakustaldia BBK Salan.

Data: azaroaren 10a
Ordua: 20:00

Prezioa: 12€
Deskontua: 3 euro Kutxabank txartelekin (4 sarrera txarteleko)

Sarrerak erosteko:
BBK Sala
BBKren orotarako kutxazainak
Sarreren salmentaren web-orrian

Twitter

Escribe un comentario - Iritzia idatzi

Subscribe Sala BBK en Facebook Sala BBK en Twitter Sala BBK en Flickr Sala BBK en Vimeo Scroll to Top